Wikipedia, Entziklopedia askea
Dario Villalba Flores
(
Donostia
,
1939ko
otsailaren 22a
?
Madril
,
2018ko
ekainaren 16a
)
euskal herritar
margolari
eta
argazkilari
izan zen.
Izotz gaineko patinatzailea
izan zen, 1956ko
neguko Olinpiar Jokoetan
aritutakoa.
Dario Villalba lanbidez margolaria zen, abangoardiaren jarraitzailea.
[1]
Bere familia artearekin oso lotuta zegoen tradizioz.
Madrilgo
San Fernandoko Arte Ederren eskolan
ikasi zuen, eta 1957an zabaldu zuen bere lehen erakusketa. Aitzindaria izan zen margolaritza eta argazkilaritza uztartzen 1960ko urteetan.
[2]
Gizakia muturreko egoeretan erakutsi zuen bere koadroetan, eta maiz hartu zituen mina, gaixotasuna eta heriotza bere sormen lanen gai nagusitzat.
[3]
Europako
eta
AEBetako
bilduma publiko nahiz pribatu esanguratsuenetan agertzen dira bere lanak (
Solomon Guggenheim
,
New Yorkeko Metropolitan museoa
eta
Osloko Arte Garaikidearen zentroa
...). Madrilgo
Reina Sofia zentroak
atzera begirako erakusketa eskaini zion
2007an
.
Euskal Herrian, besteak beste,
Artium museoan
, Donostiako
San Telmo museoan
,
Kubo-Kutxa aretoan
,
Bilboko Guggenheim museoan
eta
Bilbo Arte aretoan
erakutsi izan dituzte
Villalbaren
lanak, baita hainbat galeriatan ere.
- 1973an
Sao Pauloko Pintura Biurtekoaren nazioarteko saria.
- 1979an Liubiliana ko arte Grafikoaren Biurtekoan Epaimahaiaren nazioarteko saria.
- 1983an
Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.
- 2002tik Espainiako
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako
kidea zen.
- 2003an Arte Ederretako Merituen Domina
11 urterekin ikasi zuen izotz gainean patinatzen
Filadelfian
, garai hartan bere aita Espainiak bertan zuen kontsula zen eta. Geroago ere landu zuen eta 1956ko
neguko Olinpiar Jokoetan
aritzera heldu zen.
Hona hemen
Olinpiar Jokoetan
izandako emaitzak:
[4]
Hona hemen Munduko Patinaje Artistiko Txapelketetan izandako emaitzak:
Txapelketa
|
Proba
|
Emaitza
|
Garmisch-Partenkirchen 1956
|
Patinaje artistikoa (banaka)
|
15.a (Finala)
|