Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Carleton Gajdusek
(
Yonkers
,
New York
,
1923ko
irailaren 9a
-
Tromsø
,
Norvegia
,
2008ko
abenduaren 12a
)
Estatu Batuetako
sendagile eta biofisikaria izan zen. Rochesterren egin zituen fisikako ikasketak eta
Harvarden
medikuntzakoak. 1958. urteaz geroztik Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionaleko kide izan zen, besteak beste. 1976an
Medikuntzako Nobel saria
eman zioten,
Baruch Samuel Blumberg
zientzialariarekin batera, eritasun kutsakorren sorrerari eta kutsatzeari buruz egindako ikerlanengatik.
Ginea Berriko
biztanleetan agertzen den eta nerbio-sistema zentralari eragiten dion
kuru
izeneko eritasun kutsakorrari buruz hark egindako azterketetatik ateratako ondorioei esker, hipotesi berri ugari sortu ziren eritasun neurologiko kronikoei buruz. Era berean,
esklerosiari
eta
Parkinsonen gaixotasunari
buruzko ikerketak ere egin zituen Gajdusekek.
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?present
| |
---|