Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Galbo Sanchez
(
Madril
,
1950eko
urtarrilaren 17a
) espainiar aktorea da.
Zineman umea zela hasi zen:
El hincha
(1958) filmean. Handik urte gutxira egin zen ezaguna, hamairu urterekin,
Manuel Summers
zuzendariaren
Del rosa al amarillo
(1963) filmean.
Hurrengo urteetan, nerabe pertsonaia arketipikoak antzeztu zituen hainbat filmetan: pasio handiko pertsonaia tolesgabeak.
1967an
spaghetti western
batean parte hartu zuen:
La furia de Johnny Kidd
. Filmean lankide izan zuen
Peter Lee Lawrence
aktorea eta handik bi urtera ezkondu egin ziren eta seme bat izan zuten.
Ondoren, beldurrezko hainbat filmetan aritu zen lanean, bai
Espainian
bai
Italian
, besteak beste:
Narciso Ibanez Serrador
zuzendariaren
La residencia
(1969);
Massimo Dallamano
zuzendariaren
Cosa avete fatto a Solange?
(1972); eta
Jorge Grau
zuzendariaren
No profanar el sueno de los muertos
(1974).
1970eko hamarkada bukaeran gero eta gutxiago lan egin zuen zinean eta 1980ko hamarkada bukaeran egin zuen azken filma:
Manuel Summers
zuzendariaren
Sueltate el pelo
(1988),
Hombres G
musika taldeko kideekin batera.
Urte haietan antzerkian hasi zen lanean adibidez,
Dracula
(1978) antzezlanean eta
Santiago Moncadaren
Salvad a los delfines
(1979) antzezlanean,
Amparo Rivelles
aktorearekin.
Zinema guztiz utzi ondoren, flamenko dantzari eta dantza irakaslea izan da
Kalifornian
.
- Sueltate el pelo
(1988)
- El ultimo guateque II
(1988)
- Sufre mamon
(1987)
- Sobrenatural
(1981)
- La amante ingenua
(1980)
- Las siete magnificas y audaces mujeres
(1979)
- Yo... con mi experiencia
(laburmetraia) (1979)
- El ultimo guateque
(1978)
- Hasta que el matrimonio nos separe
(1977)
- La Corea
(1976)
- Las adolescentes
(1975)
- Olvida los tambores
(1975)
- L'Assassino e costretto ad uccidere ancora
(1975)
- No profanar el sueno de los muertos
(1974)
- Carcel de mujeres
(1974)
- Cosa avete fatto a Solange?
(1972)
- Las cinco advertencias de Satanas
(1970)
- Sangre en el ruedo
(1969)
- Dos veces Judas
(1969)
- La residencia
(1969)
- Long-Play
(1968)
- Dias de viejo color
(1968)
- Un dia despues de agosto
(1968)
- Palabras de amor
(1968)
- Los chicos del Preu
(1967)
- La furia de Johnny Kidd
(1967)
- Nuevo en esta plaza
(1966)
- La ciudad no es para mi
(1966)
- Aquella joven de blanco
(1965)
- Del rosa al amarillo
(1963)
- El hincha
(1958)