Wikipedia, Entziklopedia askea
Conchita Bustinduy
(
Berritua
,
Bizkaia
,
1927ko
abenduaren 2a
)
erraketista
profesionala izan zen, besteak beste
Mexikon
jokatu zuen eta bertan ezagutu zuen bere senarra izan zena.
[1]
Berriatuan jaio bazen ere
Markina-Xemeinen
kokatu zen,
Mexikon
biek ala biek jokatzen ari zirela ezagutu zuen Fermin Muguerza puntistarekin ezkondu ondoren.
[1]
Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko urteak. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso.
Hego Euskal Herriko
47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.
- 2024an Markina-Xemeingo herriak erraldoia eskaini zion Conchitari. Mari Eli Ituarte kultura zinegotziak azaldu zuenez:
Argi genuen laugarren erraldoiak emakumezkoa izan behar zuela, eta nor hobea gurea bezalako herri batean erraketista bat baino.
[1]