한국   대만   중국   일본 
Col de la Croix de Fer - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Col de la Croix de Fer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Col de la Croix de Fer
Geografia
Altuera 2.068 m
Mendikatea Alpeak eta Grandes Rousses
Lurraldea Saint-Sorlin-d'Arves
Map

Col de la Croix de Fer , soilik Croix de Fer bezala ere ezaguna, Frantziako Alpeetan dagoen 2067 metroko altuera duen mendate bat da, Le Bourg-d'Oisans eta Saint-Jean-de-Maurienne herriak elkartzen dituena.

Saint-Jean-de-Mauriennetik hasten den ibilbideak, ipar-ekialdeko aurpegitik, 29,5 kilometroko ibilbidea du, eta hego-mendebaldetik doan ibilbideak, Le Bourg-d'Oisansetik, 31,5 kilometrokoa. Toki honetatik etorrita, desbideraketa bat dago tontorretik 2,5 kilometrora, Col du Glandonera daramana.

Nabarmendu beharra dago, mendate hau, Col du Telegraphe , Col du Galibier eta Alpe d'Huezekin batera, La Marmotte izeneko txirrindularitza proba ospetsuko zati dela.

Frantziako Tourra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Mendate hau, orain arte, 15 aldiz igaro da Frantziako Tourrean , lehena 1947an , eta azkena 2008an (honen tontorretik 17. etapan pasa zen). Mendate hau lehen postuan igaro duten txirrindulariak honakoak dira.

Urtea Etapa Maila 1.a tontorrean
2017 17 HC   Thomas De Gendt   ( Belgika )
2015 20] HC   Alexandre Geniez   ( Frantzia )
2015 19 HC   Pierre Rolland   ( Frantzia )
2012 11 HC   Fredrik Kessiakoff   ( Suedia )
2008 17 HC   Peter Velits   ( SVK )
2006 16 HC   Michael Rasmussen   ( Danimarka )
1999 10 HC   Stephane Heulot   ( Frantzia )
1998 15 HC   Rodolfo Massi   ( Italia )
1995 10 HC   Richard Virenque   ( Frantzia )
1992 14 HC   Eric Boyer   ( Frantzia )
1989 17 HC   Gert-Jan Theunisse   ( Herbehereak )
1986 18 1   Bernard Hinault   ( Frantzia )
1966 16 1   Joaquim Galera   ( Espainia )
1963 16 1   Claude Mattio   ( Frantzia )
1961 10 1   Guy Ignolin   ( Frantzia )
1956 18 1   Rene Marigil   ( Espainia )
1952 11 1   Fausto Coppi   ( Italia )
1948 14 1   Gino Bartali   ( Italia )
1947 8 1   Fermo Camellini   ( Italia )

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]