한국   대만   중국   일본 
Clement Jauregiberri - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Clement Jauregiberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clement Jauregiberri
Bizitza
Jaiotza Ziboze 1895eko abenduaren 9a
Herrialdea   Zuberoa
Heriotza Tolosa Okzitania , 1965 (69/70 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak militarra eta idazlea
Zerbitzu militarra
Gradua kapitain
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Artikulu hau Zuberoako familia euskaltzaleko kideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Jauregiberri ≫.

Clement [1] edo Clement Jauregiberri edo de Jaureguiberry ( Ziboze 1895eko abenduaren 9a - 1965 ) Zuberoako Jauregiberri familia ezagunaren kidea da, bereziki Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kontrako erresistentzian aritzeagatik ezaguna.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jauregiberritarrak denbora luzean Zuberoan herria eta hizkuntzaren alde eragile handienetakoak izan ziren. Bederatzi seme-alabaren artean zortzigarrena zen.

Hamazortzi urterekin Lehen Mundu Gerran bere borondatez sartu zen eta amaiera arte ibili zen, kapitain gradua eta hainbeste kondekorazio lortuta; bi aldiz larri zauritu zuten, bigarrena gerraren azken egunean.

Argentinan zenbait urtez bizi izan zen. 1922an Therese Bardonekin ( Okzitaniako Corresa aldekoa) ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.

Bigarren Mundu Gerran erreserbako ofizial bezala berriro deitua -ordurako Bildozen bizi zen bere familiarekin-, aurrekotik zuen eskarmentuagatik gauzak bestela planteatzea pentsatu zuen; bere kezka populazio zibilak ahalik eta gutxien sufritzea zen. Zuberoako alemaniar okupatzaileen kontrako A.S. ( Armee Secrete ) delako maki [2] taldeko buru izendatu zuten. Lehen Arbaila eta gero Atharratze askatu zituen bere lagun taldearekin; Zuberoak bere burua askatu zuen naziengandik , ia inoren laguntzarik gabe. Jean bere semea [3] mezulari lanetan aritu zen.

Mauleko Regum lantegiko zuzendaria izan zen 1938 eta 1958 artean. Enpresa ixtean matematika irakasle lanetan aritu zen Zuberoako hiriburuko Saint-Francois ikastetxe katolikoan .

Tolosa Okzitaniakoan zendu zen 1965ean , gerra zaurien ondorioak luze pairatu eta gero.

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Beste neba-arreba batzuk bezala euskaltzalea eta abertzalea zen Clement . Idazlanetan bere ekarpena kantitatez handia izan ez bazen ere, hauxe azpimarra daiteke:

  • Emmanuel Intxausperen Le Verbe Basque oinarria hartuta euskal aditz sistema matematikaren laguntzaz formulatu zuen; lan hau Eusko Ikaskuntzak argitaratu zuen 1954an , izenburu berarekin. Aditzen azalpenak erraztu nahian egindako ahalegin horretaz baliatu zen Madalena arreba bere idazki eta mintzaldietan.
  • Euskaraz ere luma trebea zuen, zenbait artikulu edo kontakizunetan frogatu zuen gisan; batzuk oraindik argitaratu gabeak dira, Davantek bere erreferentziazko lanetan nabaritzen den Mort pour la France izenburua duena bezala.

Iturriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Hala idazten du euskaraz Davantek .
  2. Zuberoako maki handiena izan zen: Arbaila , Basaburua , Maule aldea; 500-600 bat lagunek osatua eta Ospitalepekoaren laguntza polemikoa izan zuen.
  3. Ez nahasi Clementen Jean anaiarekin.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]