Wikipedia, Entziklopedia askea
Claire Trevor
(Jaiotza-izenaz: Claire Wemlinger;
New York
,
1910eko
martxoaren 8a
-
Newport Beach
,
Kalifornia
,
2000ko
apirilaren 8a
)
Estatu Batuetako
antzezlea izan zen.
Antzerkian ari izan zen, eta 1932an hasi zen zineman lanean film laburrak eginez. Hasieran emagalduen pertsonaiak antzeztu zituen film batzuetan, haien artean ospetsuena
John Forden
The Stagecoach
(1939,
Diligentzia
) izan zelarik. 1948an bigarren mailako antzezle onenari ematen zaion
Oscar Saria
jaso zuen
John Hustonen
Key Largo
filmean egindako antzezpenagatik. Film asko antzeztu zituen, besteak beste:
Dead End
(1937),
Dark Command
(1940),
Farewell My Lovely
(1944,
Agur, maitea
),
Born to Kill
(1947,
Hiltzeko jaioa
),
Key Largo
(1948,
Largo lurmuturra
),
The High and the Mighty
(1954),
Man Without a Star
(1955),
How to Murder Your Wife
(1965,
Zure emaztea nola hil
).
|
---|
1936?1940
| |
---|
1941?1960
| |
---|
1961?1980
| |
---|
1981?2000
| |
---|
2001?gaur egun
| |
---|