Wikipedia, Entziklopedia askea
Chester William Nimitz, almirante jantzita.
Chester William Nimitz
(
Fredericksburg
,
Texas
,
AEB
,
1885eko
otsailaren 24a
-
Yerba Buena
,
Kalifornia
, AEB,
1966ko
otsailaren 20a
) almirante estatubatuarra izan zen.
Lehen Mundu Gerra
bitartean Atlantikoko urpeko armadaren buru izan zen.
Bigarren Mundu Gerra
bitartean,
Pearl Harborreko
erasoaren ondoren,
Ozeano Bareko
itsas armadaren buru izan zen, eta haren esku egon zen
japoniarrek
mendean hartutako lurraldeak berreskuratzea. Zeregin horretan liskarrak izan zituen lurreko armadako buru zen
MacArthur
jeneralarekin.
1945eko
irailean, japoniarren errendizioa sinatu zuen, MacArthurrekin batera.
1945etik 1947ra, itsas armadako agintaritza nagusiko buru izan zen;
1947an
, itsas armadako ministroaren aholkulari berezi izendatu zuten.
1949an
,
indiarren
eta
pakistandarren
arteko
Kaxmirreko
gerran bitartekari-lanetan ziharduen
Nazio Batuen
ordezkaritzako buru izan zen.