Charles Baudelaire
|
---|
(1863)
|
|
Jaiotzako izen-deiturak
| Charles-Pierre Baudelaire
|
---|
Jaiotza
| Paris
,
1821eko
apirilaren 9a
|
---|
Herrialdea
|
Frantzia
|
---|
Bizilekua
| rue d'Amsterdam
(en)
|
---|
Lehen hizkuntza
| frantsesa
|
---|
Heriotza
| Paris
,
1867ko
abuztuaren 31
(46 urte)
|
---|
Hobiratze lekua
| Montparnasseko hilerria
|
---|
Heriotza modua
| berezko heriotza
:
Sifilia
|
---|
|
Aita
| Joseph-Francois Baudelaire
|
---|
Ama
| Caroline Aupick
|
---|
Ezkontidea(k)
| ezkongabea
|
---|
Bikotekidea(k)
| |
---|
|
Heziketa
| Lycee Louis-le-Grand
(en)
Lycee Saint-Louis
|
---|
Hizkuntzak
| frantsesa
|
---|
|
Jarduerak
| poeta
,
arte-kritikaria
,
saiakeragilea
,
itzultzailea
,
idazlea
,
literatura-kritikaria
,
itzultzailea
,
kritikaria
eta
kazetaria
|
---|
Lan nabarmenak
| |
---|
Jasotako sariak
| |
---|
Influentziak
| Edgar Allan Poe
,
Emmanuel Swedenborg
,
Joseph de Maistre
,
Thomas De Quincey
,
Gustave Flaubert
,
Victor Hugo
,
Publio Ovidio Nason
eta
Theophile Gautier
|
---|
Mugimendua
| sinbolismoa
|
---|
Genero artistikoa
| Elegia
Dekadentismoa
|
---|
|
Erlijioa
| katolizismoa
|
---|
|
|
|
Charles Pierre Baudelaire
(
Paris
,
1821eko
apirilaren 9a
-
Paris
,
1867ko
abuztuaren 31
)
frantziar
poeta
, kritikari eta itzultzailea izan zen.
Poeta madarikatua
(
Le poete maudit
) deitu zitzaion, bizitza bohemioa eta gehiegikeriaz beterikoa izan zuelako eta munduarekiko ikuspegi negatiboa izan zuelako.
Barbey d'Aurevilly
kazetari frantsesak erran zuenez, Baudelaire
"garai dekadente bateko
Dante
"
izan zen
[1]
.
Sinbolismo
frantseseko poetarik nabariena izan zen eta jaso zituen eraginen artean,
Theophile Gautier
,
Joseph de Maistre
eta, batez ere,
Edgar Allan Poe
daude (azken horren lanak askotan itzuli zituen).
Parisen
jaio zen
1821eko
apirilaren 9an. Aita, Joseph Francois Baudelaire, apaizgai ohia, marrazketako irakaslea, margolaria eta funtzionarioa izan zen. Hark irakatsi zizkion lehen nozioak. Charles jaio zenean, aitak 60 urte zituen eta seme bat, Claude Alphonse, bere lehen ezkontzakoa. Ama Caroline Archimbaut-Dufays zen, semea jaio zenean 30 urte ere ez zuena.
Londresera
ihes egindako emigratzaile frantsesen alaba zen, eta semeari
ingelesa
irakatsi zion.
Familiako zerbitzariak hezi zuen, eta hari buruzko informazio gutxi izan arren, badakigu Mariette zuela izena eta familian pisu handikoa zela. Idazleak
Les fleurs du mal
bildumako poema batean gogorarazi zuen.
1827an
, sei urte zituela, aita hil zitzaion, ondare txikia utzirik. Ama etxez aldatu eta, ondoko urtean, Jacques Aupick teniente koronelarekin ezkondu zen
[2]
. Ezkontza hura trauma handia izan zen Baudelairerentzat eta eragin handia izan zuen haren bizitzan, ez baitzuen aitaordea atsegin eta harekiko harremana oso txarra izan zen.
1832an
Lyonera
joan zen bizitzera familiarekin batera, baina aitaordeak hiriko errege barnetegian ikasle sartu zuen. Handik lau urtera, Aupick Parisa itzuli zen familiarekin, eta Baudelaire
Louis-le-Grand
eskolan sartu
[3]
.
1840an
, Zuzenbide Fakultatean matrikulatu zen, eta
Parisko
Latin auzoko
gazteekin,
Gustave Le Vavasseur
eta Ernest Prarondekin, esaterako, harremanetan hasi zen.
Jeune-France
taldeko idazleekin (
Gerard de Nerval
,
Petrus Borel
,
Theophile Gautier
...) ere harreman handia izan zuen
[2]
.
Gerora, bizitza desorekatua izan zuen: familiarekiko arazoak handituz joan ziren, drogazaletasuna eta bizi zuen giro bohemioa zirela eta.
Putetxeetan
ohikoa zen, eta Auzo Latinoko Sarah
prostituta
rekin ?
La Louchette
("Begiokerra") deitzen zion? harremanak izan zituen.
Baudelairen jarrerak familia izutu zuen. Aupick kezkaturik zegoen semeordearen bizimoduaz, eta ahalegin guztiak egin zituen
Indiara
joan zedin hilabete batzuetarako. Beraz,
1841ean
familiak
Bordelera
bidali zuen, eta han Hegoaldeko itsasoetara zihoan
pakebote
batean ontziratu zen. Bidaia 18 hilabetekoa izan behar zen,
Kalkutaraino
, baina Baudelaire
Maurizio
uhartera heldu eta handik Parisa itzuli zen. Bertan aurreko ohiturekin segitu zuen.
1842
an, adinez nagusi ordurako, aitaren oinordekotza jaso, eta bere kabuz bizitzera joan zen
Saint-Louis uhartera
. Garai horretan Jeanne Duval antzezlearekin harremanak izan zituen (horrek poesiarik handienetakoak inspiratu zizkion),
haxix
erretzaileen klub batera joaten zen, alkoholaren eta drogaren kontsumoari buruzko interes teorikoa eta praktikoa sortu zitzaion, eta diru arazoak izan zituen. Ama erabat kezkaturik zegoen haren harreman eta joan-etorriez, eta hainbat ahaleginen ondoren, Ancelle notarioa Baudelaireren tutore izendatzea lortu zuen.
Egoera berri horren ondorioz, bolada batez familiarekin adiskidetu zen, baina
1845ean
berriz ere eten zituen harremanak.
1845ean
arte-kritikako aurreneko lana,
Salon de 1845
, argitaratu zuen. Ondoko urteko
Salon de 1846
lanean
Eugene Delacroix
margolariarekiko mirespena agertu zuen
[2]
.
1848ko
otsailean eta ekainean
matxinatuekin
bat egin zuen.
1847an
Marie Daubrun antzezlearekin harremanak izan zituen, eta haren ondoren, Madame Sabatierekin.
1857an
,
Les fleurs du mal
("Gaitzaren loreak") poema bilduma aurkeztu zuen. Ehun poemaz osatutako bilduma zen, bost zatitan banatua (
1861eko
edizioan 35 poema erantsi zizkioten, eta zati bat gehitu zitzaion). Idazlan hura bahitu egin zuten argitaratu eta egun gutxira, eta egilea eta argitaldaria auzitara eraman zituzten, liburu lizuna argitaratu izanaren salaketapean.
1864an
, Paris utzi eta
Bruselara
joatea erabaki zuen, erabat etsita baitzegoen: ez zuen Frantses Akademian sartzea lortu, haren argitaldariak erreka jo zuen, eta ez zuen herritarren onespenik lortu. Berehala konturatu zen, ordea, Belgika Frantzia burgesaren
karikatura
hutsa zela. Arteari buruzko hitzaldiak ematen ibili zen, baina porrota izan ziren. Zorte txar guztiagatik,
Pauvre Belgique
("Belgika gaixoa") panfletoa idatzi zuen, herrialde horri kritika eginez.
Pairatzen zuen
sifili
gaixotasunak
1865ean
paralisia sortu zion, eta
1866ko
martxoan krisi gogorra izan zuen Saint-Loup de Namur elizan (
Namur
). Handik urtebetera, amaren besoetan hil zen.
Montparnasseko
hilerrian lurperatu zuten.
1845
. urtean argitaratu zen Baudelaireren izenpeko lehenengo lana,
L'artiste
aldizkarian:
A une dame creole
("Dama kreole bati"). Ordurako,
Gaitzaren loreak
osatzen zuten poema gehienak idatzita omen zituen Baudelairek, hala diote behintzat kritikariek. 1845ean bertan Pintura Aretoari buruzko artikulu bat idatzi zuen; hura izan zen Baudelairek estetikaren kritikari buruz idatzi zuen lehenengo saiakera.
1846an
gai berari buruzko beste artikulu batean,
Horace Verneten
pinturaren kontra eta
Eugene Delacroixenaren
alde egin zuen.
Hurrengo urtean, aldizkari batean
La Fanfarlo
prosa liriko-autobiografikoa argitaratu zen.
1851
n
Du vin et du haschisch
("Ardoaz eta haxixaz": euskarazko itzulpenean, "Haxixaren poema") saiakera argitaratu zuen: lan hori
Les paradis artificiels
("Paradisu artifizialak") liburukiaren barruan sartu zen.
1852an
Revue de Paris
aldizkarian
E. A. Poeren
bizitzari eta obrari buruzko ikerketa luze bat argitaratu zuen.
1855
ean, berriz,
Revue de deux mondes
aldizkarian 18 poema argitaratu ziren,
Gaitzaren loreak
izenburupean. Hura izan zen izenburua entzuten zen lehen aldia.
1856an
Poeren
Ipuin harrigarriak
itzuli zituen, eta
1858an
Genese d'un poeme
("Poema baten sorrera") izenburuarekin Poeren
The Philosophy of Composition
lanaren itzulpena argitaratu zuen
Revue francaise
aldizkarian. Itzulpen hori izan zen, hain zuzen,
poesia hutsaren
lehen adierazpen teorikoa. Adierazpen horri atxiki zitzaizkion, ondoren,
Stephane Mallarme
eta haren eskolakoak.
1861ean
argitaratu zen
Gaitzaren loreak
lanaren bigarren argitalpena. Garai hartakoak dira, bestalde, Baudelairek amari idatzi zizkion eskutitz samur eta etsipenez beteak. Baudelaire
Bruselan
izan zen bitartean argitaratu ziren, aleka,
Le spleen de Paris
("Parisko spleena") prosazko poemak eta
Les epaves
("Babesgabeak") poemak.
Baudelaire hil zenean, haren lan asko argitaratu gabe zeuden, eta beste asko aldizkarietan atalka argitaratu ziren. Lanen argitalpen osoa
1868
-
1869
urteetan agertu zen, lau liburukitan. Garai hartan argitaratu ziren, bestalde,
Curiosites esthetiques
("Bitxikeria estetikoak").
Journaux intimes
("Eguneroko intimoak"), aldiz, ez zen
1909
arte ezagutu.
- Le Salon de 1845
(
1845
)
- Le Salon de 1846
(
1846
)
- Le Salon de 1859
(
1859
)
- Journaux intimes
(
1851
-
1862
)
- Les Paradis artificiels
(
1860
)
- Curiosites esthetiques
(
1868
)
- Reflexions sur quelques-uns de mes contemporains
(
1862
)
- Richard Wagner et Tannhauser a Paris
(
1862
), euskaraz:
Wagner Parisen
, Infomart, 1999 Legutio.
Oier Alonsok
itzulia.
- Le peintre de la vie moderne
(
1863
)
- L'œuvre et la vie d'Eugene Delacroix
(
1863
)
- Mon cœur mis a nu
(
1864
)
- L'art romantique
(
1869
)
- La Fanfarlo
(
1847
), euskaraz:
La Fanfarlo
, Erein, 1991 Donostia.
Juan Kruz Igerabidek
itzulia.
- Du vin et du haschisch
(
1851
), euskaraz:
Haxixaren poema
, Infomart, 1998 Legutio.
Oier Alonsok
itzulia.
- Les Fleurs du mal
(
1857
)
- Fusees
(
1867
)
- Petits poemes en prose
,
Le Spleen de Paris
(
1862
)