Wikipedia, Entziklopedia askea
Carme Forcadell i Lluis
(
Xerta
,
Baix Ebre
,
1955eko
maiatzaren 29a
[1]
)
Plataforma per la Llengua
erakundeko sortzaileetako bat da, baita
Sabadellgo
Omnium Cultural
erakundeko zuzendaritzako kidea eta
Assemblea Nacional Catalana
("Kataluniar Biltzar Nazionala") erakundeko lehendakaria ere.
2015eko
irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeen ondoren (
Junts pel Si
zerrendaren 2. tokian agertu zen), 2015eko urriaren 26an
Kataluniako Legebiltzarreko
presidente izendatua izan zen.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan
Filosofia
eta
Komunikazio Zientzietan
lizentziatua eta
Katalan filologian
masterduna da.
1985tik
aurrera
Kataluniako Generalitateko
Hezkuntza Sailean funtzionario gisa lan egiten du,
1992tik
aurrera Hezkuntza Saileko Katalanezko Irakaskuntza Zerbitzuaren hizkuntz normalizaziorako koordinatzaile lanetan dabil,
2004
. urtetik
Valles Occidental
eskualdeko hizkuntz interkulturalitateko eta gizarte koheziorako aholkularia ere bada. Irakaskuntza nahiz hizkuntzalaritza eta
literaturazko
liburuak argitaratu ditu, bai eta
hiztegi
bat ere. Hainbat hedabideetan hizkuntz planifikazioa, hizkuntza eta nortasunari buruz ere idatzi izan du.
Duela urte askotatik hainbat erakunderekin elkarlanean aritu izan da ere, eta
Plataforma pel Dret de Decidir
("Erabakitzeko Eskubidearen Plataforma") erakundean komunikazio batzordeko kidea da. Bestalde,
1999z
geroztik
Esquerra Republicana
alderdiko kidea ere bada.
[2]
2012ko
udan
Katalunian
barna ibili zen
independentziaren
aldeko martxa koordinatu zuen eta irailean
"Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioko
antolatzaileen bozeramailetako bat izan zen.
Kataluniako prozesu independentistaren
alde egindako lanagatik, espainiar botere politiko eta judizialak
preso politiko
sartu zuten
2018ko
martxoan.
- ↑
Marc Bataller,
“L'actitud hostil d'Espanya ens ajudara a tenir estat”
, Carme Forcadelli elkarrizketa
El Punt Avui
egunkarian, 2012ko apirilaren 30a, 4. orr.
- ↑
Bere webguneko curriculuma
(Katalanez)