Carlos Garaikoetxea Urriza
(
Irunea
,
Nafarroa Garaia
,
1938ko
ekainaren 2a
)
euskal herritar
abokatu eta politikaria da,
Euskal Autonomia Erkidegoko
lehendakari
izana.
1975
-
1980
. urteen artean,
Euzko Alderdi Jeltzaleko
(EAJ) agintari izan zen.
Nafarroako Legebiltzarraren
partaide
1979tik
, eta 1980tik
1985era
Euskal Autonomia Erkidegoko
lehendakari
izan zen. 1986an, EAJtik baztertu eta
Eusko Alkartasuna
(EA) alderdi politiko berria sortu zuen. Alderdi horren buru izan zen
1999
arte.
Eusko Alkartasunaren
ordezkaritzat
Eusko Legebiltzarreko
kide izan zen
1986tik
2001era
.
2011n
Amaiur
koalizioko zerrendetan agertzen zen,
Espainiako Senaturako
ordezko gisa.
Carlos Garaikoetxea
Irunean
jaio zen
1938an
, nekazaritzan lan egiten zuen emigrante familia batean. Iruneko Eskolapiotan ikasi zuen lehenengo eta, gero, Zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen
Deustuko unibertsitatean
,
Londres
eta
Parisen
jarraitu zituelarik ikasketak. Euskara ama hizkuntza ez bazuen ere, euskara ikasi zuen.
Etxera itzuli zenean, sektore pribatuan egin zuen lan eta zuzendari karguak izan zituen
Nafarroako
zenbait enpresetan. Nafarroako Komertzio eta Industria Ganberako buru izatera iritsi zen eta, erakunde honen ordezkari,
Nafarroako
Foru Batzordeko
kide izan zen.
Abokatu lanetan jarraitu zuen
1979ra
arte, baina
1975ean
egin zen
Eusko Alderdi Jeltzaleko
kide eta
1977an
alderdi horretako buru nagusi izendatu zuten,
Euskadi Buru Batzarreko
lehendakari hain zuzen.
1978an
Euskadiko Autonomia Estatutua
moldatu zuen batzordeko kide izendatu zuten eta Nafarroako parlamentuko kide aukeratu zuten
1979ko
apirileko hauteskundeetan. Urte bereko uztailean aritu zen, Espainiako gobernuburu zen
Adolfo Suarezekin
, estatutuaren aldeko negoziazioetan.
1980
eta
1984ko
legegintzaldietan
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari
hautatua izan ondoren, orduan bere alderdia zen
EAJrekin
liskar larriak izan eta alderdia zein lehendakaritza utzi zituen 1986an, urte hartan bertan
Eusko Alkartasuna
alderdia sortzeko.
1987ko
apirilaz
geroztik,
EAko
lehendakari izan zen
1999
urtea arte. Apurka-apurka joan da goi mailako politikagintza utzi du, bai alderdi barruan, baita erakudeetan ere. Izan ere,
EAk
1999ko
azaroan
Irunean
egin zuen kongresuan kargura berriz aurkezteko asmorik ez zuela adierazi zuen, eta
Begona Errazti
hautatu zuen
EAk
Carlos Garaikoetxearen ordezko. Alderdiaren ardura utzi arren,
EAko
legebiltzarkide eta alderdiaren talde parlamentarioaren bozeramaile izaten jarraitu zuen Gasteizko Legebiltzarrean bost legegintzaldi egin ditu legebiltzarkide bezala, baina adierazia zuen
1998an
legegintzaldi hura amaitutakoan ez zuela inolako kargu publikorik hartuko, eta
2001
. urtean Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu zirenean berretsi egin zuen ez zela bere alderdiaren lehendakarigai izango, eta ez zela hautagaien zerrendan agertuko.
Agintean izan zen bitartean, gobernua eta autonomiako erakunde gehienak eraikitzen joan ziren eta Euskadiko 1979ko Autonomia Estatutua ere orduan garatu zen.
Gernikako Estatutuaren
onarpenaren ondoren,
1980an
, Euskal Gobernuaren
lehendakari
aukeratu zuten, eta
1984an
, berriro, 32 aulkirekin. Urtebete geroago, alderdiko zuzendaritzarekin sortutako desadostasunak medio,
Jose Antonio Ardanzak
hartu zuen haren ordea.
Garai hartutako konpetentzien arabera,
1981ean
,
Osakidetza
sortu zen,
1982an
,
Ertzaintza
eta, urte horretako abenduaren 27an,
EiTBk
lehen emisioa egin zuen.
1981ean
,
Kontzertu Ekonomikoa
ere lotu zen. Garaiko beste gertakizun ezagunen artean hurrengoak daude:
Joan Paulo II.a
etorri zen bisitan,
1983ko uholdeak
,
1980ko Ortuellako leherketa
,
1985eko Oiz mendiko hegazkin istripua
...
1986an
,
Lurralde Historikoen Legeak
Euskal Gobernu eta 3 lurralde historikoen Foru diputazioen artean banandu nahi zituen konpententziak zirela-eta,
EAJrekin
ezadostasun franko izan ondoren,
EAJ
alderditik aldendu eta,
irailaren 17an
,
Eusko Alkartasuna
alderdia sortu zuen,
1999ra
arte lideratuko zuena. Euskal Legebiltzarrean diputatu izan zen
1986
,
1990
,
1994
eta
1998an
(hautesle izan zen azken autonomia hauteskundeak)
1987
eta
1991
bitartean, Europako Legebiltzarreko diputatu izan zen (
1987
eta
1989
artean, Herrien Europa Koalizioko zerrendaburu,
Esquerra Republicana de Catalunya
(
ERC
) eta
BNGrekin
;
1989tik
1991ra
kide berak izan zituen, baina eserlekua utzi zuen akordioetan erabaki bezala).
1990
eta
1991
artean, Europar Batasun Librearen presidente ere izan zen.
1994
europar hauteskundeetan, berriro izan zen zerrendaburu
ERCrekin
eginiko koalizioan, baina porrota izan zuten eta Garaikoetxeak dimisioa aurkeztu zuen
Eusko Alkartasunako
lehendakari bezala eta,
1999ko
azaroan, politika aktiboa utzi zuen.
2009ko
azaroaren 21ean
, indar abertzale eta
EAko
zuzendariek aurkeztutako dokumentuan parte hartu zuen,
Herri Batasunako
Tasio Erkiziak
egin zuen bezala.
Dokumetu horretatik abiatuta,
EA
,
Alternatiba
eta
Ezker Abertzaleari
atxikitako independienteak koalizio ezkertiar bat sortu zuten, soberanista, independentista, progresista eta giza-eskubideak oinarri.
Testuinguru honetan jaio zen
Bildu
, hauteskunde munizipaletara, Batzarretara eta Nafarroako Legebiltzarrera aurkeztuko zena
2011n
. Garaikoetxeak koalizio kanpainan parte hartu zuen eta bigarrenak izan ziren boto kopuruan, baina lehenengoa Euskal Herriko zinegotzi kopuruan; Nafarroan, berriz, laugarren indarra izan zen botoetan eta hirugarrena zinegotzi kopuruan.
Okondoko
(
Araba
) Udalak herriko kale bati Garaikoetxea Lehendakaria izena ipini dio.
|
---|
Sorrera eta sortzailea
| |
---|
Egoitza nagusia eta bilguneak
| |
---|
Jaiegunak
| |
---|
Barne-erakundeak
| |
---|
Lehendakariak
| |
---|
Pertsona nabarmenak
| |
---|