Wikipedia, Entziklopedia askea
Cape Fear
(
euskaraz
Beldurraren Lurmuturra
)
1962ko
J. Lee Thompson
britainiar
zinema zuzendariaren
suspensezko
thriller
filma bat da.
John D. MacDonald
idazlearen
The Executioners
eleberrian oinarritua dago.
Gregory Peck
,
Robert Mitchum
,
Martin Balsam
,
Polly Bergen
eta
Lori Martin
aktoreek antzeztu zuten.
1991an
Martin Scorsesek
izen buru berdineko
berregokitzapena zuzendu zuen, orduko hartan
Nick Nolte
eta
Robert De Niro
aktoreek paper nagusiak antzezteaz gain, Gregory Peck eta Robert Mitchum aktore beteranoek kameo edo agerpen laburrak burutu zituztelarik.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sam Bowden (
Gregory Peck
)
Georgiako
hiri txiki bateko abokatu errespetagarriak duela zortzi urte bere erruz espetxera bidali zuen Max Cady (
Robert Mitchum
) kriminalak mendekuz emaztea (
Polly Bergen
) eta heuren alaba nerabeari (
Lori Martin
) jazarpena eginez haien bizitza amesgaizto bilatuko dela ikusiko du. Bertako polizia buruak eskeiniko dien lagunta alferrikakoa izango da, legalki Cady bere familiatik urruntzeko ezer gutxi egin baidezakete. Orduan, Samek Maxi jarraituko dion Charli Stevens (
Telly Savalas
) izeneko detektibea kontratauko du. Bitartean, Maxek bereak eta bi egiten jarraituko du, tartean Diane Taylor (
Barrie Chase
) izeneko emakume gizonzalea jipoitu eta bortxatuko duelarik.