Ameriketako Estatu Bateuetako telegramen publikazioa
2010eko
azaroaren 28an
Wikileaksek
publikatu zituen 250.000 dokumentu klasifikatuen publikazioa izan zen.
AEBtako
munduko
enbaxaden
arteko
telegramen
publikazioa izan zen. Lehenengo momentuetan
Cablegate
izena ere eman zitzaion,
Nixonen
garaiko
Watergate
kasuarekin paralelismoa eginez.
2010eko
azaroaren 22an
WikiLeaksen
twitterrean
mezu bat jaso zen, hurrengo filtrazioa
Irakekoa
baino 7 aldiz handiagoa izango zela esanez
[1]
. AEBtako autoritateek medioei esan zietenez baliteke guztiak diplomazioarekin izatea harremanak. Filtrazioen aurretik
Erresuma Batuko
Gobernuak komunikabideei
DA-Notice
bat bidali zien, hau da, egon zitezkeen berriak ez argitaratzeko oharra.
Pakistango
Dawn egunkariak esan zuenean
The New York Times
eta
The Washington Post
egunkariek atal batzuk argitaratzeko asmoa zuten.
Azaroaren 26an
Julian Assange
Wikileakseko arduradunak
AEBtako
Estatu Departamenduari mezu bat bidali zien ea hainbat pertsonen inguruko datuen publikazioak hauei segurtasuna arriskuan jar zezaketen galdetuz. AEBtako
Harold Kohk
ez zuen Assangerekin negoziatu nahi izan.
Azaroaren 28an
, argitalpena baino ordubete lehenago, Wikileaksen adierazi zuen
Denial of Service
eraso bat jasatzen zeudela, baina hala ere
El Pais
,
Le Monde
,
Der Spiegel
,
The Guardian
eta
The New York Times
egunkarien bitartez argialpenak lortu zituzten.
The Guardianek argitalpena artikulu ezberdinetan publikatu zituen, baita database baten bitartez.
Der Spiegelek
ere
azaroaren 29an
hainbat dokumentu gehigarri argitaratuko zituela adierazi zuen.
El Paisek
argitalpena egunean bertan egin zuen. The New York Times egunkariak 9 egunetan zehar atalk argitaratu zuen dena.
CNN
telebistak ez zituen argitaratu ez zutelako konfidentzialtasun dokumenturik sinatu nahi izan.
Espainiako
datuen inguruan
El Pais
egunkariak ez zuen nahi izan datu guztiak argitaratzea, oinarri bakarra baitzuten
[2]
.
2010eko azaroaren 28an WikiLeaksen 215.287 telegrama horietatik 219 baino ez zituen argitaratu. Euren esanetan hain da zabala munduan zehar jasotako datuen kopurua eta gaia hain da garrantzitsua ezen "ez litzateke justua izango" dena aldi berean publikatzea.
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak komunikatua argitaratu zuen esanez filtrazioak "diplomatikoak, inteligentziako profesionalak eta mundu osoan zehar Ameriketako Estatu Batuetara demokrazia eta gobernu irekiak bultzatzeko jotzen duten hainbat pertsona arriskuan jartzen ditu" eta hau "oso ekintza arriskutsua" dela adierazi zuten.
[3]
Britainiako Kanpo Bulegoko bozeramaile batek ean zuen "sailkatutako informazioaren baimen gabeko ezelako publikazioa kondenatzen dugu, baita Britainia Handiko materialaren filtrazioak... honek segurtasun nazionala arriskuan jar dezake, ez da nazio-interesekoa... eta bizitzak arriskuan jar ditzake."
[5]
Indiako
Kanpo Ministroak esan zuenea eurak ez zeuden gai honen inguruan "kezkaturik, baina bai interesaturik"
[6]
.
Lawrence Cannonek
filtrazioa kondenatu zuen: "Hau bezalako filtrazio ganoragabeak tamalgarriak dira eta ez dute inoren estatu interesak asebetetzen. Filtrazio honen egileek gure segurtasun nazionala arriskuan jartzen dute".
[7]
Uri Rosenthal
Kanpo Gaietarako Ministroaren esanetan "ez dakigu zer duten dokumentu hauek eta, beraz, asmatze lana litzateke guretzat. Baina baliteke Herbehereetako hainbat politikarien izenak jasotzea. Pazientzia izango dugu, baina adi egon".
[8]
Frantzia EEBBrekin alineatu zen filtrazio kasuaren aurrean.
Francois Baronen
hitzetan "AEBtako administrazioarekin elkartasuna adierazi nahi dugu, eta ez bakarrik estatuen autoritateen aurka baizik eta bakearen alde lan egiten duten pertsonen lanaren aurkako atentatuak ekiditeko asmoarekin
[9]
.
Gobernuak garrantzia kendu zien filtrazioei eta harremanak aldatuko ez zirela ere esan zuten.
[9]
Turkiako
Tayik Erdoganek
WikiLeaksen sinisgarrutasunik ez zuela esan zuen.
[9]
Errusiako
Dmitri Peskovek
itzulpenak itxoiten zituela esan zuen, zehatz-mehatz zer esaten den ikusi eta ea Vladimir Putin baino ez zuten aipatzen ikusi nahi zuten. Bestetik funtzionario horien maila eta garrantzia ere aztertu beharko zela adierazi zuten
[9]
.
Italiako presidente
Silvio Berlusconik
kritika larriak jaso zituen dokumentu horietan. Berak barre egin zuela adierazi zuen irakurtzerakoan
[10]
, baina
Ignazio La Russsa
Defentsa Ministroak bestelako balorazioa eskaini zuen. Bere ustez datu guzti hauek sekretuak izan beharko lirateke, baina "prentsa arrosako datuak" ziruditela ere esan zuen. Publikazio hauek diplomazia sistema eta datuen hedatzearen inguruko erreflexioa egitea eskatzen zutela adierazi zuen.
[9]
Mahmud Ahmadineyad
,
Irango
presidenteak, adierazi zuen datu guzti hauek ez dituztela aldatuko hirugarren herrialdeekin dituzten harremanak.
[11]