Wikipedia, Entziklopedia askea
Bougainvilleko Eskualde Autonomoa
(
ingelesez
:
Autonomous Region of Bougainville
)
Papua Ginea Berriko
22
probintzietako
bat da, eskualde autonomo estatusa duena.
Bougainville
eta hurbileko beste uharte batzuk hartzen ditu. 9.384 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 249.358 biztanle zituen
[1]
. Hiriburua
Buka
da.
Bougainvilleko lur azpia aberatsa da oso, eta
urre
eta
kobre
erreserba erraldoiak ditu.
Pangunako
meatzea munduko handienetakoa izan da. Hala ere, ustiapenaren etekin ekonomikorik ez jasotzeagatik, eta ingurumenaren kalteak etxean sufritzeagatik matxinatu ziren herritarrak.
Bougainvilleko Armada Iraultzailea
sortu zuten, eta meatzea ixtea lortu zuten atentatuen bidez. Gerra latza izan zuten eta
NBEren
laguntzari esker
erreferenduma egin zen 2019an
, Papua Ginea Berritik askatzeko.
[2]
Independentziaren aukerak irabazi zuen % 98,31ko aldeko botoekin.