Profetaren Irakaspenak eta Jihad-aren Zabalkuntzari Konprometitutako Jendea
(
arabieraz
:
????? ??? ????? ?????? ???????
,
Jama'atu Ahlis Sunna Lidda'awati Wal-Jihad
),
Boko Haram
hausa
izenaz ezagunagoa,
Nigeriako
ipar-ekialdean
kanuri
jendea gehiengoa den lurraldeko talde
islamista
armatua da, munduko hainbat Estatu burujabek erakunde terroristatzat izendatua.
Mohammed Yusufek
2001 edo 2002an sortua, antolakuntza hau sekta islamikoa da eta helburutzat ≪sistema sekularra abolitu eta Estatu islamikoa ezartzea≫ eta ≪herrialde osoan
xariaren
legea ezartzea≫ du.
Talde hau ezagun egin da bere ankerkeriagatik.
[1]
2009an matxinada armatua abiatu zuenetik, Boko Haramek dozenaka mila gizabanako hil ditu, poliziei, soldaduei nahiz zibilei maiz erasota. 300.000tik gora haur hiltzea eragin du,
[2]
eta 2,3 milioitik gora lagun beren herrietatik ihes egitera behartu ditu.
[3]
Boko Haramek eskualdeko elikagai krisia eta
goseteak
sustatu ditu.
[4]
Boko Haram
Mohammed Yusufek
sortu zuen,
2002an
,
Maidugurin
, hau da,
Bornoko
hiriburuan.
Wahhabismoaren
eragin nabarmena dauka taldeak, hau da,
islam
sunitaren
ezarpen fundamentalistaren aldekoa da eta
Nigerian
estatu islamiko bat sortzea du helburu
[5]
.
Sekta
baten moduan sortu zen eta Mendebaldearen eragin
kulturalari
aurre egin nahi zion,
islamaren
balioak indartzeko.
2009an
matxinada bat prestatzen ari zelakoan Poliziak Boko Haramen aurkako operazio bat egin zuen, eta lehen aldiz borrokak piztu ziren. Yusuf atxilo hartu zuten eta polizia etxe batean hil zen exekutatuta. Orduen hasi zuen Boko Haramek Nigeriako Estatuaren aurkako gerra; eta geroztik 15.000 lagun inguru hil dira
[5]
.
2009tik
taldea asko hazi zen eta eta eraso bortitzagoak egin zituen armadaren eta batez ere zibilen aurka. Gainera, Boko Harameko buruak mehatxu egin zion
Paul Biya
Kamerungo presidenteari eta
2014an
Boko Haramek Kamerungo iparraldean ere erasoak egiten hasi zen. Horren aurrean, Kamerungo armadak bonbardaketak egin zituen taldearen aurka. Bestalde,
Txad
ere kezkatuta dago Nigeriako gerrillak eraso egingo ez ote dion
[5]
.
Egun egin duten erasorik handiena 2012ko urtarrilaren 22an gertatu zen, auto-bonbez, lehergailuz eta arma arinez 120 pertsonatik gora hil zituztenean.
[6]
Apirilean,
Chibokeko bahiketa
egin zuen taldeak.
Apirilaren 14ean
, 71 pertsona hil eta 124 zauritu ziren jendez lepo zegoen
Abuja
Nigeriako hiriburuko autobus-geltoki batean izandako leherketaren ondorioz.
[7]
Maiatzaren 2an
, gutxienez 19 pertsona hil ziren Nigeriako
Abuya
hiriburuan, bonba-auto batekin egindako eraso batean. Erasoa
Nyanyako
aldirian jazo zen.
[8]
Maiatzaren 20an
, 118 pertsona hil ziren
Jos
hirian izandako leherketetan. Leherketak 15 bat minutuko aldeaz gertatu ziren. Eztandek kalte larriak eragin zituzten gertuko saltokietan. Terminus zonaldean izan zen atentatua, hiriaren erdialdea, merkatuetatik, bulegoetatik eta saltokietatik gertu.
[9]
Ekainaren hasieran, gutxienez 245 pertsona hil ziren Nigerian, Boko Haram taldeko kideek egindako erasoetan.
Ekainaren 2an
, 200 pertsona hil ziren, eraso batean. Uniforme militarrak jantzita agertu ziren, eta Nigeria iparraldeko zenbait herritan aritu ziren.
Attagara
,
Agapalawa
eta
Aganjara
herrietan egin zuten eraso, aurrez arituak ziren iparraldeko
Borno
estatuan. Egun berean,
Mubi
herrian,
Adamawa
probintzian, futbol partida bat telebistan ikusten ari ziren zale batzuen aurka egin zuten erasoa. Gutxienez, 40 lagun hil ziren.
[10]
Ekainaren 4ean
, berriz, beste 45 lagun hil ziren, bigarren eraso batean.
[11]
Ekainaren 29an
,
Nigeria
ipar-ekialdeko bi elizari egin zien eraso
meza
orduan, gutxienez 20 hildako eraginez.
Kwada
eta
Kautikari
herrietan izan dira erasoak.
[12]
Uztailaren 14ean
, eraso zioten
Dille
herriari,
Borno
eskualdean. Hogei bat ibilgailutan heldu ziren milizianoak, eta nori jotzen zioten begiratu gabe, tiroka hasi ziren. Ondoren, su eman zieten hainbat etxe eta saltokiri. Orotara, 45 lagun hil zituzten, gehienak zibilak. Erasoa amaitu eta bi ordura gerturatu zen armada herrira. Hegazkin batek ingurua aztertu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu. 2014 hasieratik 4.000 pertsona hil zituen miliziak.
[13]
Uztailaren 18an
, gutxienez 18 pertsona hil ziren Boko Haram talde islamdarrak
Nigeria
ipar ekialdeko
Damboa
herrian egindako erasoan,
BBC
katearen arabera. Lekukoek adierazi zutenez, Boko Harameko milizianoek su eman zioten "Damboa erdia baino gehiagori".
[14]
Uztailaren 22an
,
Nigeriako
iparraldeko
Borno
estatuan gutxienez berrogei lagun hil zituzten. Herrixka bateko etxeak kiskali eta herritarrak tirokatu zituzten. Ustez
Boko Haram
muturreko talde islamistak egin zuen erasoa, baina taldeak ez zuen bere gain hartu. Bezperan antzeko atentatu bat egin zuten.
[15]
Uztailaren 23an
, gutxienez 80 lagun hil zituzten Nigerian, bi bonba erasotan.
Kaduna
hirian izan ziren erasoak. Lehen erasoan 32 lagun hil zituzten. Beste bonba ordu batzuk geroago leherrarazi zuten,
azoka
batean. Lekukoen arabera, 50 inguru ziren han hildakoak.
[16]
Uztailaren 27an
,
Kamerungo
lehen ministrordearen emaztea bahitu zuten herrialdearen iparraldeko
Kolofato
herrian jazotako erasoan. Eraso berean, gutxienez hiru pertsona hil ziren gainera. 200 bat lagunek
Ahmadou Ali
lehen ministrordearen etxebizitzari eraso zioten. Bestalde, errebeldeek
Seini Boukar
buruzagiaren etxebizitzari ere eraso zioten eta beste pertsona bat bahitu zuten.
[17]
Abuztuaren 10ean
, Boko Haram milizia islamikoak 100 gazte baino gehiago bahitu zituen, hainbat lagunek
Doron Baga
komunitatea armaz hartu ostean. Erasoan hamar lagun hil ziren.
[18]
Herritar askok ihes egin eta
Borno
eta
Yobe
estatuetara jo zuten babes bila erasoaren ondoren. Halaber, lekukoen arabera, posible zen gazteak bahitzea herrialdean bizi zuten borroka armatuan soldadu gisa parte har zezaten.
[19]
Azken datuen arabera, 3.000 lagun inguru hil zituen talde armatuak
2014ean
, eta 12.000 bat
2009
. urteaz geroztik.
Irailaren 4ean
, Boko Haram milizia islamistak kontrolpean hartu zuen
Banki
herria, eta,
Gwozan
kalifa-herri islamikoa ezarri eta hamar egunera. Ordurako Nigeriako zortzi herri kontrolatzen zituen:
Borno
estatuan,
Bama
,
Gwoza
,
Ngala
,
Dikwa
,
Marte
,
Kala Balge
eta
Banki
; eta
Yoben
,
Madagali
.
[20]
.
Irailaren 11ean
, milizia islamistaren erasoari aurre egin ezinik zebilen armada, bereziki hura sartu-irteneko ekintzak baztertu eta herriak okupatzen hasi zenetik. Eta
Maiduguri
,
Bornoko
hiriburua, ≪setiopean≫ zeukatela ohartarazi zuen tokiko agureen biltzarrak. Bi milioi biztanletik gora zituen hiriak, eta auzoen babesleku bihurtu zen; eraso baten atarian zegoela ohartarazi zuten
[21]
.
Irailaren 12an
,
Nigeriako
armadak Boko Haram milizia islamistako 150 kide hil zituen gutxienez,
Maiduguritik
35 kilometrora izandako borroketan. Bornoko hiriburua hartu nahian ari ziren milizianoak
[22]
.
Irailaren 21ean
, Nigeriako Gobernua eta Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko arduradunak Boko Haram talde armatuarekin negoziatzen ari ziren apirilaz geroztik bahituta zeuden 200 neskatoen askapena lortzeko. Neskatoak askatzearen truke atxilotuta zituzten talde armatuko kideak askatzea eskatzen zuen
[23]
.
Urriaren 17an
, Boko Haramekin su-etena sinatu zuela zioen Nigeriako Gobernuak. Apirilean bahitutako neskak
urriaren 20an
utziko zituzten aske, gobernuaren arabera
[24]
.
Urriaren 31ean
, Boko Haramek gezurtatu egin zuen Nigeriako Gobernuarekin su-etena hitzartu izana. Miliziak zioen ez zituela aske utziko bahitutako 200 neskatilak
[25]
.
Azaroaren 25ean
,
Damasakan
, gutxienez 50 lagun hil zituzten tiroz eta
Maiduguri
hirian bi bonba lehertu zituzten azoka batean gutxienez 35 hildako eraginez
[26]
.
Azaroaren 28an
, gutxienez 35 pertsona hil zituzten atentatu batean. Hiru leherketa izan ziren
Kanoko
meskitan, bat kanpoan eta besteak jarraian
[27]
. Azkenik, gutxienez 70 lagun izan ziren erasoetan hildakoak
[28]
.
Abenduaren 18an
, Boko Haramek 185 emakume eta haur bahitu zituen Nigeriako ipar-ekialdean egindako erasoan. Gainera, beste 32 lagun hil zituzten
[29]
.
Gumsere
herria erasotu zuen baina Armada bertaratu zenerako, jihadistak ihes eginda zeuden
[30]
.
Abenduaren 30an
, Kamerungo armadak Boko Haramen 40 bat kide hil zituen
[31]
.
Urtarrilaren 3an
, Boko Haramek
Nigerian
beste 40 bat gazte eta haur atxiki zituen
[32]
.
Urtarrilaren 4ean
, Boko Haramek egoitza militar bat armaz hartu zuen Nigerian. Matxinatuek erasoa hasi zuten eta borroka bortitz baten ondoren, egoitzaren kontrola hartu zen. Hil ziren pertsonen kopurua ezezaguna zen
[33]
.
Urtarrilaren 10an
, gutxienez 20 pertsona hil eta beste 18 zauritu ziren Nigerian,
Maiduguri
hiriko azoka batean haur batek zeraman lehergailuak lehertuta
[34]
. Guztira, ehunka lagun hil zituen Boro Haramek Nigeriako ipar-ekialdean.
Txadek
eta
Kamerunek
“premiazko laguntza” eskatu zioten
Nazio Batuen Erakundeari
, iheslarien uholdeari aurre egiteko
[35]
.
Urtarrilaren 11ean
, milizianoek 10 urteko neskato bat erabili zuten azoka batean eraso terrorista bat egiteko, Nigeria ipar-mendebaldean eta ondorioz, gutxienez 16 lagun hil ziren
[36]
.
Urtarrilaren 12an
, Boko Haramek
Borno
estatuko
Baga
herrian hil zituen pertsonak gutxienez 150 izan ziren
[37]
.
Urtarrilaren 13an
jakin zenez, aurreko egunean
Kolofatako
base militarra erasotu zuen taldeak 143 ekintzaile eta soldadu bat hil ziren
[38]
.
Urtarrilaren 15ean
jakin zenez, 3.700 azpiegitura suntsitu zituen, etxebizitzak eta denda txikiak gehienak azken hamar egunetan Boko Haramek
[39]
.
Urtarrilaren 18an
, 50 ume baino gehiago atxiki zituen Boko Haramek
Kamerunen
. Gainera, kotxe bat eztandarazi zuen
Potiskumeko
(Nigeria) autobus-geltokian eta gutxienez lau lagun hil eta beste 35 zauritu ziren
[40]
.
- ↑
(Ingelesez)
Matfess, Hilary. (2017-10-26).
≪Boko Haram: History and Context≫
Oxford Research Encyclopedia of African History
doi
:
10.1093/acrefore/9780190277734.001.0001/acrefore-9780190277734-e-119
.
ISBN
978-0-19-027773-4
.
(Noiz kontsultatua: 2023-09-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Northeast Nigeria conflict killed more than 300,000 children: UN≫
www.aljazeera.com
(Noiz kontsultatua: 2023-09-08)
.
- ↑
≪Nigeria's Boko Haram Kills 49 in Suicide Bombings - The New York Times≫
web.archive.org
2015-11-21
(Noiz kontsultatua: 2023-09-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
Matfess, Hilary. (2017-10-26).
≪Boko Haram: History and Context≫
Oxford Research Encyclopedia of African History
doi
:
10.1093/acrefore/9780190277734.001.0001/acrefore-9780190277734-e-119
.
ISBN
978-0-19-027773-4
.
(Noiz kontsultatua: 2023-09-08)
.
- ↑
a
b
c
Boko Haramekin ezinean.
Berria 2015eko urtarrilaren 9a
.
- ↑
Gurutze Gorriak dio 120tik gora hil direla Nigeriako azken erasoetan.
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2165770/nigeria--dozenaka-hildako-autobus-geltoki-batean-izandako-leherketan/
EiTB
, 2014-04-14
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2207828/nigeria-atentatua--19-pertsona-hil-dira-bonbaautoz-egindako-erasoan/
EiTB
, 2014-05-02
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2260182/leherketak-nigerian--40-hildako-gehiago-jos-hirian/
EiTB
, 2014-05-20
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2292908/atentatua-nigerian--40-pertsona-hil-dira-nigerian-atentatu-batean/
EiTB
, 2014-06-02
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2303546/nigeria--200-hildako-boko-haramen-eraso-batean/
EiTB
, 2014-06-05
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2370756/gutxienez-20-hildako-nigerian-boko-haramen-erasoetan/
EiTB
, 2014-06-29
- ↑
https://web.archive.org/web/20140717125642/http://www.berria.eus/albisteak/93963/45_lagun_hil_dira_nigerian_ustez_boko_haramek_egindako_eraso_batean.htm
Berria
, 2014-07-15
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2424024/gutxienez-18-pertsona-hil-dira-nigerian-boko-haramen-eraso-batean/
EiTB
, 2014-07-18
- ↑
https://web.archive.org/web/20140729024807/http://www.berria.eus/paperekoa/5001840/011/003/2014-07-22/gutxienez_berrogei_lagun_hil_dituzte_nigeriako_erasoan.htm
Berria
, 2014-07-22
- ↑
https://web.archive.org/web/20140729025216/http://www.berria.eus/albisteak/94238/gutxienez_80_lagun_hil_dituzte_nigerian_bi_bonba_erasotan.htm
Berria
, 2014-07-23
- ↑
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2441970/boko-haram--kamerungo-ministrordearen-emaztea-bahitu-dute/
EiTB
, 2014-07-27
- ↑
≪Ehun gazte inguru bahitu ditu Boko Haramek Nigerian≫
,
Berria
, 2014-08-15
- ↑
≪Boko Haramgo kideek 100 bat gazte bahitu dituzte Nigerian≫
,
Berria
, 2014-08-15
- ↑
≪Nigeriako zortzi herri kontrolpean ditu Boko Haramek≫
,
Berria
, 2014-09-05
- ↑
≪Boko Haram miliziak erabat inguratuta dauka Bornoko hiriburua, ≪setiopean≫≫
,
Berria
, 2014-09-12
- ↑
≪150≫
,
Berria
, 2014-09-14
- ↑
≪Boko Haramek bahitutako 200 neskatoak askatzeko negoziatzen ari dira≫
,
EiTB
, 2014-09-21
- ↑
Samara Velte,
≪Boko Haramekin su-etena sinatu duela dio Nigeriako Gobernuak≫
,
Berria
, 2014-10-18
- ↑
≪Boko Haramek gezurtatu egin du Nigeriako Gobernuarekin su-etena hitzartu izana≫
,
Berria
, 2014-11-01
- ↑
≪Nigeria iparraldeko zibilak, Boko Haramen jomugan≫
,
Berria
, 2014-11-26
- ↑
≪Gutxienez 35 pertsona hil dituzte atentatu batean, Nigerian≫
,
EiTB
, 2014-11-28
- ↑
≪Nigerian gutxienez 70 lagun hil dira, bi erasotan≫
,
Berria
, 2014-11-29
- ↑
≪Boko Haramek 185 emakume eta haur bahitu ditu≫
,
Berria
, 2014-12-18
- ↑
≪Boko Haramek 100 pertsona bahitu, eta 30 hil ditu Nigerian≫
,
EiTB
, 2014-12-18
- ↑
≪Kamerungo armadaren arabera, Boko Haramen 40 bat kide hil dituzte≫
,
Berria
, 2014-12-30
- ↑
≪Boko Haramek Nigerian beste 40 bat gazte eta haur bahitu dituela salatu dute≫
,
Berria
, 2015-01-04
- ↑
≪Boko Haramek egoitza militar bat indarrez hartu du Nigerian≫
,
EiTB
, 2015-01-04
- ↑
20.
Berria 2015eko urtarrilaren 10a
.
- ↑
Ehunka lagun hil ditu Boro Haramek Nigeriako ipar-ekialdean.
EiTB 2015eko urtarrilaren 9a
.
- ↑
Etenik ez Boko Haram talde islamistaren indarkeria-kanpainan.
EiTB 2015eko urtarrilaren 11a
.
- ↑
150.
Berria 2015eko urtarrilaren 13a
.
- ↑
143.
Berria 2015eko urtarrilaren 14a
.
- ↑
≪Boko Haramek hamar egunetan egindako sarraskia, argazkitan≫
,
EiTB
, 2015-01-15
- ↑
≪Gutxienez 50 ume bahitu ditu Boko Haramek Kamerunen≫
,
EiTB
, 2015-01-18