Wikipedia, Entziklopedia askea
Bluegrass
country
generoaren barnea dagoen
musika
estilo edo azpigenero bat da eta
XX. mendearen
erdialdera arte
hillbilly musika
bezala ezagutzen zen, alegia
AEBetan
hillbilly
ezizenez ezagutzen den jendearen berezko musika, usadioz
Apalatxe mendilerroaren
eremuko maila sozial baxuko landa eremuko baserritar txuri txiroen musika baitzen.
XVIII. mendean
eremu horretara
Irlanda
(bereziki
Ulstergo
irlandar-eskoziarrak),
Eskozia
,
Gales
eta
Ingalaterrako
etorkinek eramandako musika herrikoian oinarria du, eta
afroamerikarren
musikaren elementuak ere bereganatu zituen, bereziki
jazzeko
inprobisazio saio edo emanaldiak, bai eta
blues
musikaren hainbat elementu ere.
Gaur egungo izena
Kentucky
nagusiki estatuaren iparraldean eta neurri apalagoan
Ohio
estatuaren hegoaldean dagoen
Bluegrass eskualdetik
datorkio ("Bluegrass region"). Era berean, eskualdeak izena
Poa pratensis
(
ingelesez
:
Kentucky bluegrass
)
gramineatik
jaso zuen, hain zuzen ere, eskualdean ugaria den landare loreduna.
Bluegrass musikako usadiozko
musika-tresnak
honakoak dira:
biolina
,
bost kordadun banjoa
,
gitarra
,
mandolina
eta
kontrabaxua
, batzuetan
gitarra durundatzailea
ere gehitzen zaio, eta noizbehinka
harmonika
eta
musugitarra
ere bai.
Musika hau
zinema
agertzen denean beti
Apalatxeak
eta
Estatu Batuetako Hegoaldearekin
lotu izan da.