- Artikulu hau Demografiako neurriari buruzkoa da; Fisikako neurria gaitzat duena beste hau da: ≪
Dentsitate (fisika)
≫
Biztanleriaren dentsitatea
[1]
edo
biztanle dentsitatea
azalera
unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua agertzen duen aldagai
estatistikoa
da. Gehienetan biztanle kilometro karratuko (bizt/km²) unitatea erabiltzen da kopuru hori agertzeko.
Hau da formula:
Biztanleriaren dentsitatea kalkulatzean eremu jakin bat hartzen da kontuan, aztergaiaren arabera:
hiria
,
eskualdea
,
estatua
edo, nola ez,
mundu
osoa.
Munduko biztanle kopurua 6.600 milioi da eta eremu osoa 510 milioi kilometro karratu. Horrela, munduko biztanle dentsitatea 6.600.000.000 bizt / 510.000.000 km² = 13 bizt/km². Baina lur eremua edo kontinente-azalera 150 milioi km² dela kontuan izanik, biztanleriaren dentsitatea 43 bizt/km² da. Horregatik, dentsitatea kalkulatzeko oso garrantzitsua da eremu egokia aukeratzea.
Hori dela-eta, biztanleriaren dentsitatea handiena duten estatu gehienak hiri-estatuak, oso nazio txikiak edo menpeko lurraldeak izaten dira. Lurralde hauek eremu urrikoak eta hiritartasun maila handikoak direlako gertatzen da. Hauek dira munduko dentsitate handiena duten estatu edo antzeko estatusa duten lurraldeak:
Biztanleriaren dentsitate ikaragarri handia duten hiriak superpopulatutzat jotzen dira, nahiz eta bertako bizi kalitatea faktore ugaritan datzan: etxebizitzak, espazio publikoak, azpiegiturak, irispidea eta abar. Hiri dentsoenak
Asia
hego-ekialdean aurkitzen dira, nahiz eta
Kairo
(
Egipto
) eta
Lagos
] (
Nigeria
) talde berean egon.
Hirigintzan
, azterketa-eremua hiria edo hiriko auzuneren bat denean, beste kontzeptu bat erabiltzen da eskuarki:
Etxebizitza dentsitatea
. Berau kalkulatzeko honako formula erabiltzen da: