Wikipedia, Entziklopedia askea
Bioinformatika
diziplinarteko
jakintza esparru bat da, datu
biologikoak
ulertzeko
software
tresnak eta metodo informatikoak erabiltzen dituena. Biologia,
informatika
,
matematika
eta
estatistika
konbinatzen ditu datu biologikoak analizatu eta ulertzeko.
Bioinformatika hitz orokorra da
programazio
informatikoa bere metodologiaren atal garrantzitsu modura erabiltzen duten azterketa biologikoak biltzeko. Batez ere, analisi informatikoak modu errepikakorrean erabiltzen dituzten esparruetan erabiltzen da, eta bereziki
genomikan
. Alor horretan,
geneen
aleloak eta
nukleotidoen
polimorfismoak identifikatzeko erabiltzen da, bai gaixotasun genetikoen oinarriak ulertzeko bai ingeniaritza genetikoa egiteko, adibidez propietate jakin batzuk dituzten nekazaritzako espezieak sortzeko. Ikuspuntu zabalago batetik,
azido nukleikoen
eta
proteinen
sekuentzien antolamendu printzipioak ulertzeko erabiltzen da bioinformatika.
[1]
|
---|
Biologiaren
adarrak
| | |
---|
Antolamendu
biologikoa
| |
---|
Biologiaren
oinarriak
| |
---|
Biologiaren
printzipioak
| |
---|