Bilbo-Loiu aireportua
? ofizialki
Bilboko aireportua / Aeropuerto de Bilbao
? (
IATA
:
BIO
,
NAZE
:
LEBB
)
Aenak
kudeatzen duen
Bilboko
nazioarteko aireportua da, Bilbotik 12 kilometrora.
Loiu
,
Sondika
eta
Derio
udalerrietako lurretan dago, baina bidaiarien
terminala
(
La Paloma
ezizenaz ezaguna) eta 12/30 pistako zati gehiena Loiu udalerrian daude; aldiz, Sondikan daude karga terminala, bidaiarien terminal zaharra (gaur egun zerbitzuz kanpo), aireportuko zerbitzu gehienak zein 10/28 pista; bestetik, 12/30 pistako zati bat Derion dago.
Euskal Herriko
eta
Kantauri itsasoko ertzeko
aireporturik garrantzitsuena da, bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez.
2018an
5.469.453 bidaiari garraiatu zituen, aurreko urtearekin alderatuta % 10,0 gehiago, Aenaren sareko aireportuen artean 14.a izanik. Era berean, espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago.? Gaur egun, aireportua
Vueling Airlines
,
Volotea
eta
Air Nostrum
airolineen aire-baseetariko bat da.
1927ko
urrian
Herri Lanen Batasunak
Bilbon
aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen,
Bizkaiko
herrialdean hainbat esperimentu aeronautiko egin ondoren, eta aireportuaren kokalekua aztertzeko probintzia batzarra sortu zen. Hasiera batean
Bilboko
aireportua
Galea lurmuturrean
ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik,
1936an
, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak
Sondika
udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen, eta Bilboko lehenengo aireportu xumea eraiki zen. Hala ere, tokiaren gabezien ondorioz aireportuak ez zuen interes handirik jaso. Bilboko ingurua altuera erdi eta beheko mendiz inguratuta egoteagatik, aireportua kokatzeko biztanlerik gabeko bailara laua aurkitzea beharra zegoen.
Eraikitze lanak
Espainiako Gerra Zibila
gauzatu zen bitartean hasi ziren, eta hortik
1937ko
ekainera arte aireportua ekintza militarrentzako aire-base gisa erabili zen.
1938an
aireportuaren garapenaren bigarren aldia hasi zen,
Bilboko Udalak
Espainiako Gobernuarekin
izapideak hasi baitzituen 1936ko hasierako proiektua aldatzeko, eta proiektu berria idazteko baimena eman zen, Herri Lanen Zuzendaritza Orokorrak onartutakoa.
1940an
Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. Lanek luze iraun zuten eta
1948ko
irailaren 19an
aireportuak eguneko aktibitateak hasi zituen,
Aviacion y Comercio S.A
. (
Aviaco
) airelineak Bilbo-
Madril
eta Bilbo-
Bartzelona
aire-bide erregularrak hastearekin batera. Bi urte geroago,
1950eko
ekainaren 20an
bidaiarien
terminalaren
eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen,
Carlos Haya
izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.
[1]
Garai horretan, aireportuak 29/11 orientabideko asfaltozko pista zuen, 1.440 × 45 metrokoa (4.724 × 148 oin); eta lurrezko beste pista bat, 1.500 × 150 metrokoa (4.921 × 492 oin). Gainera, errodadura kalea, bidaiarien terminala, kontrol dorrea, irrati-baliza, goniometroa eta polizia, posta, mediku, meteorologia estazio, telefono eta depositua betetzeko zerbitzuz hornituta zegoen. Ondoren,
1955an
, pista orokorra eta bidaiarien terminalaren aurrean kokatutako aireontzien aparkalekua lotzeko errodadura eraiki zen, 124 × 60 metrokoa (407 × 197 oin). Garai honetan CAMPSA enpresaren behin-betiko instalazioak eraiki ziren, hala nola erregaientzako andelak, aireportua erabiltzen zuten hegazkinei zein Bizkaiko Aeroklub Errealak erabiltzen zuen hangarrari zerbitzu emateko. Gaur egun instalazioek oraindik ere zutik diraute.
1964
eta
1965
artean aireportuaren eraginkortasuna hobetu zen, hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala (ILS) eta ekaitzak detektatzeko irrati meteorologikoa instalatuz, eta pista 2.000 metro (6.562 oin) luze izatera handituz, eta hegazkinentzako aparkalekua 12.000 m² (130.000 oin²) azalerara handituz.
1975an
pistak bere jatorrizko zenbakipena aldatu zuen gaur egungo 10/28ra, deklinazio magnetikoaren aldaketaren ondorioz. Ondoren,
1977an
, aparkalekua berriro ere handitu zen, operazioen igoeraren ondorioz momentu berean lau aireontzi aparkatzeko beharrari erantzunez.
Urte berean inauguratu ziren 12/30 orientaziodun pista orokor berria, 2.600 × 45 metrokoa (8.530 × 148 oin), plataformatik bi pistetara sarbide ematen dituzten errodadura pistak, eta lotura errepidea, eta horiei eta pista orokor berrian instalatutako ILS sistemari esker Bilboko aireportuak I. Kategoria lortu zuen hurrengo urtean. Pista berriak lehenengoaren orientabidea aldarazi zuen eraginkortasun hobea lortzeko eta eta inguruko udalerriei eragozpenak saihesteko, inguruaren hazkunde demografikoaren ondorioz aireportuko instalazioetatik gero eta hurbilago zeudenak. Orientabide berri horren ondorioz, 12/30 pistara hurreratzerakoan (normalean erabilitakoa, inguruko haize nagusiaren norabidea dela eta) hegazkinek
Derioko hilerriaren
gainetik hegan egin behar dute, haren ondoan pistako burua baitago.
1980ko hamarkadan
zehar, ILS sistema berria jarri zen martxan, 10/28 pistaren osoko eraginkortasunerako, 12/30 pista orokorra ezgaitzekotan alternatiba izateko; hala, aireportua martxan jarraitu daiteke. Baldintza hau
2001eko
otsailaren 7an
gertatu zen,
Bartzelona-El Prat aireportua
jatorri zuen
Iberia
enpresako EC-HKJ matrikuladun
Airbus A320-214
hegazkin batek aurreko lurreratze-trena apurtu zuenean, hurreratze eta lurreratze eragiketak egiten zituela zizailadura bat gertatu ondoren. 12/30 pista blokeatuta gelditu zen hainbat orduz, tokitik kentzea lortu zen arte; zorionez, ez zen aintzat hartu beharreko biktimarik. Garai berean kontrol-dorrearen instalazioak eguneratu ziren, eta komunikazio-zentro eta bidaiarientzako terminal berria (gaur egun zerbitzuz kanpo) eraiki ziren, bidaiarien igoera garrantzitsuari erantzunez. Gainera, hegazkinak aparkatzeko plataforma eta bidaiarien autoentzako aparkalekuak ere handitu ziren, eta aireportuko suhiltzaileen parkearen instalazioak ere hobetu ziren, eta egun oraindik ere erbiltzen den karga terminala eraiki zen.
1996an
hegazkinak aparkatzeko plataforma berria eta dagozkien errodadura pistak eraiki ziren. Lan horiek lur mugimendu handiak suposatu zituzten, eta
lindanoz
kutsatutako lurrak biltzeko zelula berezia sortu behar izan zen.
1999ko
maiatzean
gaur egun martxan dagoen kontrol-dorrea zerbitzuan jarri zen,
Santiago Calatrava
arkitektoak diseinatutako
El Halcon
("Belatza") ezizenaz ezaguna, erabilitako linea lirainengatik eta arkitekto berak ere diseinatutako
La Paloma
("Usoa") bidaiarien
terminal
berriaren aurrean egoteagatik. Dorrearen kokapen berriari esker, kontrolatzaileek ikuspegi hobea dute, eta airean zein lurrean ere aireontzien operazioen kudeaketa hobetu da.
Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta
Sondikako
terminala
handitzeko arazoengatik,
Aenak
Santiago Calatravari
esleitu zion bidaiarientzako
terminal
berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik,
terminal
berriak
La Paloma
("Usoa") ezizena du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago eta kolore zuria nagusi da. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean dago, zaharraren aurrean eta
Loiu
udalerrian, eta
2000ko
azaroaren 19an
inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak ? 1 Solairua = Irteerak ? 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, eta munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago.
Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta
finger
moduko sei pasabide, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako. Terminal berriaren ondoan autoentarako aparkalekua eraiki zen (P1), 2.974 plazaduna eta 95.000 m² (1.020.000 oin²) azaleraduna; eta
2006an
egonaldi luzeetarako 672 plaza aparkalekua (P2) zerbitzuan jarri zen.
2018ko
apirilaren 18an
lehen aldiz aireportuko aparkalekuak eskas geratu zen, eta aparkaleku plaza guztiak bete ondoren, aireportuak behin-behineko konponbidea hartu behar izan zuen, beste erabilpenetarako zein erabilpenik gabeko espazioak gaituta, hala nola P1 aparkalekuaren gaineko estalkia edo P2 aparkaleku ondoko industrialdea. Momentuz, ordea, ez dago aparkaleku kopurua handitzeko asmorik.
[2]
2009ko
otsailean
Aena
eta
Espainiako Sustapen Ministerioak
terminala eta inguruko instalazioen handipena iragarri zuten, urteko edukiera 8 milioi bidaiarientzat handituz, eta
2014an
martxan jarri beharrekoa.
[3]
Gaur egun, ordea, handipen lanak ez dira hasi.
Aire Segurtasunerako Estatuko Agentziaren (AESA) menpe eta segurtasun neurri internazional berriak betetzeko,
2014an
28 pistaren burua 550 metro (1.804 oin) mugitu behar izan zen, pista horretan aireratzeko itxaroten (
holding
a) ari diren hegazkinek atzean duten 12/30 pistatik segurtasun distantzia mantentzeko. Horren ondorioz, 28 pistaren luzera 1.450 metrora (4.757 oin) moztu da, eta 10 buru dituzten eragiketetan jatorrizko 2.000 metroko (6.562 oin) luzera mantentzen da.
Aireportuak asfaltozko bi pista ditu: 12/30 pista, 2.600 metro luze eta 45 metro zabal dena; eta 10/28 pista, 2.000 metro luze (28 pista buru denean 1.450 metro luze erabilgarri) eta 45 metro zabal dena.
Aire nabigaziorako irrati laguntza batzuk ditu: I-Kategoriadun 2 ILS (hurbiltze eta lurreratzeko sistema instrumentala) 12/30 pistan (pista orokorraren buru bakoitzerako bana) loturiko DMEarekin. 10/28 bigarren mailako pistak ez du ILSrik. VOR Doppler Irrati Argi 1, loturiko DMEarekin. NDB "B" Irrati Argi 1,
Galea lurmuturrean
kokatutakoa, ia erabilpenik gabekoa. ATIS (Aireportuko Informazioaren Transmisio Sistema) 118.825 Mhz 1.
Aireportura helduera
N-633
Bilboko Aireportura heltzeko autobidea
ren bidez egiten da. Autobide txiki hau
BI-631
Bilbo-Mungia autobidea
ri lotzen zaio.
Bilbotik aireportura heltzeko
BI-631
errepidea erabil daiteke, Egirletako igoera zeharkatuta 20 minutu inguruko ibilbidean; edo
Salbeko zubia
eta
Artxandako tuneletatik
ibil daiteke, 10-15 minutu arteko ibilbidean eta azken kasu honetan bidesaria ordaindu beharra dagoela.
Bestelako inguruetatik heltzeko
N-637
errepidea erabili behar da,
Txorierriko korridorea
zeharkatuta.
Bizkaibus
Bizkaiko Foru Aldundiaren
menpeko hiriarteko autobus zerbitzuaren
A3247 (Bilbo - Aireportua)
lineak
Bilbo
erdigunea eta aireportua lotzen ditu, geldialdiak
Termibus
,
On Diego Lopez Haroko kale nagusia
,
Moyua
,
Errekalde zumarkalea
eta
La Paloma
terminalean egiten dituela. Linearen ordutegia 5:15etatik 22:00etara da Bilbotik aireporturako norantzan, eta 6:15etatik 24:00etara aireportutik Bilborakoan, 15 minutuko maiztasunaz egunero.
[4]
Bizkaibus
A3247
BILBO - Aireportua
|
---|
A3247
BILBO → Aireportua
|
---|
BILBO
| |
---|
LOIU
| |
---|
Irteerak 05:15etatik 22:00etara 15 minutuko maiztasunaz.
|
|
A3247
Aireportua → BILBO
|
---|
LOIU
| |
---|
BILBO
| Alameda Rekalde 14 ? Gran Via 46
Sota
? Gran Via 74
Sota
?
Termibus
|
---|
Irteerak 06:15etatik 00:00etara 15 minutuko maiztasunaz.
|
|
Lurraldebus
Gipuzkoako Foru Aldundiaren
hiriarteko autobus zerbitzuari dagokionez,
DO50B (Donostia - Zarautz - Loiu Aireportua)
eta
DG56B (Onati - Arrasate - Bergara - Eibar - Loiu aireportua)
lineek Gipuzkoako aipatutako udalerriak eta Bilboko aireportua lotzen dituzte. DO50B linearen ordutegia 5:00etatik 21:00etara da Donostiatik aireporturako norantzan, eta 7:45etatik 23:45etara aireportutik Donostiarakoan, maiztasuna ordu betekoa izanik, eta asteburu eta jaiegunetan aireportutik Donostiarako lehenengo zerbitzua 6:45etan izanik. Bere aldetik, DG56B lineak irteerak ditu Arrasatetik aireportura 5:15, 8:00, 11:00, 14:00, 17:15 eta 21:15etan, lehenengo zerbitzua Onatitik 5:00etan hasten delarik. Kontrako norantzan irteerak 6:45, 9:45, 12:45, 15:45, 19:15 eta 23:50etan dira aireportutik Arrasatera, azkeneko zerbitzua Onatira luzatzen delarik.
Bilbo eta aireportuaren arteko ibilbidea 10 eta 15 minutu artekoa izan ohi da, taximetroaren araberako tarifa aplikatzen delarik.
Aireportutik hirigunera abiatzeko,
La Paloma
terminaleko heldueren parean 57 taxirentzako tokia dago,
Federacion Margen Derecha del Taxi
enpresak ustiatutakoak.
Bilboko metroa
aireportura helarazteko lanak
2009ko
urrian hasi ziren,
Bilboko aireportuarekin trenbide loturaren
lehenengo zati diren Artxandako tunel berrien bidez. Bilbo eta
Sondika
udalerrien artean,
Artxanda
mendipean eraikitako trenbide bikoitzeko trazadura berria da,
Txorierriko
muturrean
Olako geltokia
eta Bilboko muturrean
Matikoko geltokia
lotuta. Tunelak
2017ko
apirilaren 8an
jarri ziren martxan, Metroaren 3. linearen irekierarekin batera, eta gaur egun Euskotrenen
Txorierriko lineak
erabiltzen du. Aireportuko geltokia aparkalekua eta
La Paloma
terminalaren arteko lurpeko pasabidean kokatuko da, eta trenek aireportua eta Bilboko
Zazpikaleetako geltokia
lotuko dituzte 15 minutuko iraupeneko bidaian.
[5]
Gaur egun aireportuan dauden operazioak honakoak dira:
Azkeneko eguneraketa: 2019/04/16.
[8]
Airelineak
|
Helmugak
|
Aer Lingus
|
Dublin
|
Air Europa
|
Lanzarote
,
Madril
(
Air Europa Expressek
ere operatuta),
Palma Mallorcakoa
(
Air Europa Expressek
ere operatuta) eta
Tenerife Iparra
Sasoikoa:
Menorca
|
Air France
|
Paris-Charles de Gaulle
|
Air Nostrum
(Iberia Regional)
|
Alacant
,
Santiago de Compostela
,
Valentzia
eta
Vigo
Sasoikoa:
Madeira
|
British Airways
|
Londres-Heathrow
|
Brussels Airlines
|
Brusela
|
Czech Airlines
|
Sasoikoa:
Praga
|
easyJet
|
Bristol
,
Edinburgh
,
Londres-Stansted
,
Manchester
eta
Paris-Charles de Gaulle
Sasoikoa:
Milan-Malpensa
|
easyJet Switzerland
|
Sasoikoa:
Geneva
|
Eurowings
|
Dusseldorf
(
SunExpress Deutschlandek
ere operatuta) eta
Stuttgart
(
Germanwingsek
ere operatuta)
|
Evelop Airlines
|
Txarter:
Fuerteventura
,
Lanzarote
eta
Tenerife Iparra
|
Iberia
|
Madril
|
KLM
(
KLM Cityhopperrek
ere operatuta)
|
Amsterdam
|
LEVEL
|
Viena
|
Lufthansa
(
Lufthansa CityLinek
ere operatuta)
|
Frankfurt
eta
Munich
|
Norwegian Air International
|
Tenerife Hegoa
|
Norwegian Air Shuttle
|
Sasoikoa:
Stockholm-Arlanda
eta
Oslo-Gardermoen
|
Ryanair
|
Londres-Southend
(
2019ko
apirilaren 2an
hasiko da)
[10]
|
Swiss
(
Helvetic Airwaysek
ere operatuta)
|
Zurich
|
TAP Portugal
(
White Airwaysek
operatuta)
|
Lisboa
|
Turkish Airlines
|
Istanbul-Ataturk
|
Volotea
|
Sevilla
,
Venezia
eta
Malaga
Sasoikoa:
Alacant-Elx
,
Eivissa
,
Malta
,
Napoli-Capodichino
,
Palermo-Punta Raisi
,
Porto-Francisco Sa Carneiro
,
Palma Mallorcakoa
eta
Viena-Schwechat
|
Vueling Airlines
|
Alacant
,
Amsterdam
,
Bartzelona
,
Eivissa
,
Erroma-Fiumicino
,
Fuerteventura
,
Granada
,
Jerez de la Frontera
,
Kanaria Handia
,
Lanzarote
,
Lisboa-Portela
,
Londres-Gatwick
,
Malaga
,
Milan-Malpensa
,
Palma Mallorcakoa
,
Paris-Charles de Gaulle
,
Sevilla
,
Tenerife Iparra
eta
Valentzia
Sasoikoa:
Berlin
,
Bucarest
eta
Menorca
|
Azkenengo urteetako informazioa, bidaiari trafikoa, operazio eta zama kopuruari dagokionez:
[11]
Bilbo-Loiu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 1992-2023 (milioi bidaiari)
|
Azken eguneraketa: 2021ko urtarrilaren 19an.
[12]
|
Urtea
|
Bidaiariak
|
Aldea
|
Operazioak
|
Aldea
|
Zama (
t
)
|
Aldea
|
2000
|
2.556.373
|
?
|
45.506
|
?
|
4.038
|
?
|
2001
|
2.491.770
|
▼
%2,5
|
44.166
|
▼
%3
|
3.674
|
▼
%9,1
|
2002
|
2.463.698
|
▼
%1,1
|
39.832
|
▼
%9,9
|
3.699
|
▲
%0,6
|
2003
|
2.850.524
|
▲
%15,7
|
44.009
|
▲
%10,4
|
3.813
|
▲
%3,1
|
2004
|
3.395.773
|
▲
%19,1
|
50.361
|
▲
%14,4
|
4.152
|
▲
%8,9
|
2005
|
3.843.953
|
▲
%13,2
|
56.285
|
▲
%11,8
|
3.956
|
▼
%4,7
|
2006
|
3.876.072
|
▲
%0,8
|
58.574
|
▲
%4,1
|
3.417
|
▼
%13,6
|
2007
|
4.286.751
|
▲
%10,6
|
63.076
|
▲
%7,7
|
3.230
|
▼
%5,5
|
2008
|
4.172.903
|
▼
%2,7
|
61.682
|
▼
%2,2
|
3.178
|
▼
%1,1
|
2009
|
3.654.957
|
▼
%12,4
|
54.148
|
▼
%12,2
|
2.691
|
▼
%15,3
|
2010
|
3.888.969
|
▲
%6,4
|
54.119
|
▼
%0,1
|
2.547
|
▼
%5,4
|
2011
|
4.045.613
|
▲
%4,0
|
54.432
|
▲
%0,6
|
2.633
|
▲
%3,4
|
2012
|
4.171.092
|
▲
%3,1
|
50.030
|
▼
%8,1
|
2.663
|
▲
%1,1
|
2013
|
3.800.789
|
▼
%8,9
|
42.683
|
▼
%14,7
|
2.536
|
▼
%4,8
|
2014
|
4.015.352
|
▲
%5,6
|
42.590
|
▼
%0,2
|
2.855
|
▲
%12,6
|
2015
|
4.277.725
|
▲
%6,5
|
43.862
|
▲
%3
|
2.872
|
▲
%0,6
|
2016
|
4.588.265
|
▲
%7,3
|
45.105
|
▲
%2,8
|
2.974
|
▲
%3,6
|
2017
|
4.973.712
|
▲
%8,4
|
46.989
|
▲
%4,2
|
1.956
|
▼
%34,2
|
2018
|
5.469.453
|
▲
%10,0
|
49.966
|
▲
%6,3
|
1.216
|
▼
%37,8
|
2019
|
5.905.804
|
▲
%8,0
|
51.591
|
▲
%3,3
|
979
|
▼
%19,4
|
2020
|
1.690.011
|
▼
%71,4
|
20.496
|
▼
%60,3
|
384
|
▼
%60,7
|
Azken urteotan
Bilboko
hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua ere handitu da.
Guggenheim Bilbao Museoa
ireki zutenetik,
Europa
osoko konpainiak hasi dira
Bilbora
hegaldiak eskaintzen. Horietarik gehienak
kostu txikiko hegazkin konpainiak
dira; baina, beste aireportuetan ez bezala,
Bilbon
ezartzen direnek ez dute inolako diru laguntzarik jaso.
2006
. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren
Bilboko
aireportutik. Horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786
Espainia
barneko hegaldietako bidaiariak.
2016an
bidaiarien errekorra gainditu zen, 4.588.265 bidaiariekin. Hala, terminalak, 4 milioi bidaiarientzat proiektatuta, berriro ere bere edukiera gainditu zuen.
[13]
2017an
egoera bera izan eta aurreko urteko errekorra gainditu zen, 4.973.712 bidaiari zenbatuta eta aurreko urteetako datuen joerari jarraiki.
2018an
berriro ere bidaiarien errekorra gainditu zen, lehen aldiz bost milioi bidaiari baino gehiago zenbatuta, zehazki, 5.469.453.
[14]
Postua
|
Airelinea
|
Bidaiariak (2017)
|
2016-2017 aldea
|
Merkatu kuota
|
1
|
Vueling Airlines
|
1.706.065
|
▲
%5,66
|
%34,3
|
2
|
Lufthansa
|
504.459
|
▲
%6,50
|
%10,14
|
3
|
Iberia
|
494.643
|
▲
%6,33
|
%9,94
|
4
|
Air Europa
|
450.853
|
▼
%10,89
|
9,06%
|
5
|
EasyJet
|
285.680
|
▲
%33,74
|
5,74%
|
6
|
Norwegian Air International
|
205.670
|
▲
%170,18
|
4,13%
|
7
|
KLM
|
181.947
|
▲
%25,18
|
3,65%
|
8
|
Air France
|
179.098
|
▼
%0,16
|
3,60%
|
9
|
British Airways
|
171.808
|
▼
%7,71
|
3,45%
|
10
|
Air Nostrum
|
148.901
|
▲
%2,88
|
2,99%
|
Postua
|
Hiria
|
Bidaiariak (2017)
|
2016-2017 aldea
|
1
|
Bartzelona
|
759.047
|
▲
%32,30
|
2
|
Madril
|
743.712
|
▲
%3,11
|
3
|
Londres
(
Heathrow
,
Stansted
eta
Gatwick
)
|
407.226
|
▼
%1,30
|
4
|
Munich
|
262.872
|
▲
%11,01
|
5
|
Frankfurt am Main
|
242.638
|
▲
%2,51
|
6
|
Paris
(
Charles de Gaulle
eta
Orly
)
|
238.738
|
▲
%11,52
|
7
|
Amsterdam
|
220.070
|
▲
%14,16
|
8
|
Sevilla
|
182.853
|
▲
%14,55
|
9
|
Palma Mallorcakoa
|
182.176
|
▲
%17,32
|
10
|
Malaga
|
179.117
|
▼
%1,05
|
|
---|
Aireportuak
| |
---|
Aerodromoak
| |
---|
Militarrak
| |
---|