Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Merkataritza Ganbera
(
Camara de Comercio de Bilbao
gaztelaniaz)
1886an
sortutako
zuzenbide publikoko
eta kudeaketa pribatuko
erakundea
da. Halaber,
Bizkaiko
ekonomiaren eta enpresen eskura dagoen organismoa da. Bere egoitza
Indautxu
auzoko
Errekalde zumarkalearen
50. zenbakian du, hain zuzen ren, Errekalde zumarkalea eta
Poza Lizentziatua kalea
gurutzatzen diren gunean.
Merkataritza ganberaren
xede nagusia enpresei laguntzea da, hainbat zerbitzu erabilgarri eskaintzen baitie Bizkaiko
enpresei
, batik bat, aholkularitza eta prestakuntza arloan.
- Merkataritza, industria eta itsas-sektoreko interesak ordezkatu, sustatu eta defendatu.
- Enpresei zerbitzuak eman.
- Bizkaiaren
ekonomiaren
mesedetan bestelako ekintzak burutu.
Merkataritza Ganbera Administrazio Publikoentzako aholku eta kolaborazio erakundea da, enpresen interes orokorrak defendatzea ardatz duela. Legeak aginduta, enpresa guztiak beronen erroldara atxiki behar dira.
Gastuaren kontrola kanpo ikuskaritzarengatik bermatua dago eta
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak
(Tutoretza duen erakundea, hain zuzen) gainbegiratzen ditu kontabilitate eta aurrekontu operazio guztiak.
- Prestakuntza zentroa:
Unibertsitate eskola
,
Hizkuntza Eskola
eta
Enpresa formazio eta Graduondokoak
atalak daude bertan.
- Negozio zentroa
- Egoitza nagusia