Wikipedia, Entziklopedia askea
1939ko Bigarren Mundu Gerraren kronologia
da hau,
1939ko
irailaren 1ean
gerra hasi zenetik. 1939ko irailaren 1a baino lehenagoko gertaeretarako, ikus
Bigarren Mundu Gerraren aurreko gertaeren kronologia
.
1939ko irailaren 1ean
Alemania naziak
Polonia inbaditu
zuen eta
Britainia Handik
eta
Frantziak
gerra deklaratu zioten Alemaniari bi egun geroago. Hori izan zen
Bigarren Mundu Gerraren
hasiera. Gerra-adierazpenaren ondoren, Mendebaldeko Europan oso liskar militar gutxi izan ziren hasieran, lurrez edo airez, eta aldiari "
Txantxa-gerra
" deitu zioten.
Ekialdeko Europan
, ordea, abuztuaren 23an sinatutako
Sobietar Batasunaren eta Alemania naziaren arteko akordioak
bidea ireki zion irailean
Poloniako ekialdeko Sobietar Batasunaren inbasioari
, eta bi inbaditzaileen artean
banatu zen herrialdea
hilaren bukaera baino lehen.
Sobietar Batasunak
eraso militar berri bati ekin zion, eta
Finlandia inbaditu zuen
azaroaren amaieran.
- Irailaren 1
- Txinako Errepublika
eta
Japoniar Inperioa
Bigarren Txina-Japonia Gerraren
hirugarren urtearen hasieran daude. Gerraren garai honi "Bigarren Garaia" deitu ohi zaio, 1938ko udazkenean
Wuhango gudua
gertatu eta hiria erori zenean hasi zena eta 1941ean
Pearl Harborko erasoarekin
amaitu zena. Gatazka Bigarren Mundu Gerraren zati bilakatu zen Japonia
Ardatzeko potentziekin
bat egin zuenean eta Txina
Aliatuekin
.
- Alemaniak
Poloniaren inbasioa
gaueko 4:45an hasi zuen,
SMS
Schleswig-Holstein
Kriegsmarineko
gerraontziak
Danzig Hiri Askeko
Westerplatteko biltegi militarra eraso zuenean
,
Itsaso Baltikoan
, baina erasoari aurre egin zioten
. Ordu berean,
Luftwaffek
Poloniako hainbat gune eraso zituen, tartean
Wielu?
, Alemaniak gerran zehar
bonbardaketa bidez guztiz suntsitu zuen lehen hiria
. Goizeko 6:00ak baino pixka bat lehenago,
Alemaniako Armadak
Alemania-Polonia muga
gainditu zuen iparraldetik hegoaldera
,
Eslovakiako
unitateekin batera
. Egun berean, Danzig Hiri Askea anexionatu zuen Alemaniak. Erresistentzia
hiriko posta-bulegoan bildu ziren
, baina ezin izan zuten iraun
.
- Adolf Hitlerrek
bandera faltsuko
Himmler Operazioan
egondako mugako erasoak aipatu zituen gerrarako arrazoi gisa bere
1939ko irailaren 1eko Reichstageko hitzaldian
.
- Italiako Gobernuak
gatazkan "
ez-beligerantzia
" baldintza mantenduko zuela iragarri zuen.
- Danimarkak
,
Estoniak
,
Finlandiak
,
Letoniak
,
Norvegiak
,
Errumaniak
eta
Suediak
haien neutraltasuna adierazi zuten berehala.
- Erresuma Batuko Komunen Ganberak
emergentziazko aurrekontu militarra onartu zuen
.
- Erresuma Batuko
Gerrarako Estatu Idazkaria
zen
Leslie Hore-Belishak
Gerra Bulegoari
eskatu zion
Britainiako Indar Armatuen
mobilizazio orokorra
.
- Masa ebakuazio esfortzu batean
(kode izena, "Pied Piper operazioa") britainiar agintariek 1.473.000 ume eta heldu mugiarazi zituzten hiriguneetatik landa eremuetara. Mugitutako helduak irakasleak, desgaitasuna zuten pertsonak eta euren laguntzaileak eta ume txikiak zituzten amak izan ziren
.
- Euren gobernuen izenean, Frantzia eta Britainiako enbaxadoreek Alemaniako gobernuari eskatu zioten eraso guztiak gelditzeko eta Poloniatik alde egiteko
.
- Franklin Delano Roosevelt
Estatu Batuetako presidenteak dei egin zien krisian parte hartzen duten Europako potentzia guztiei, hiri zibil eta ez gotortuak bonbardatu ez zitzaten eskatuz.
Adolf Hitler
Alemaniako
Fuhrer
rak berehala erantzun zion
Alexander C. Kirk
AEBko
negozio-arduradunari
Luftwaffe
k helburu militarrak bakarrik erasoko zituela esanez.
Neville Chamberlain
britainiar lehen ministroak ere eskaria beteko zuela hitz eman zuen,
Jerzy Antoni Potocki
Poloniak Estatu Batuetan zuen enbaxadoreak egin zuen bezala.
- Einsatzgruppen
talde bereziak
Tannenberg Operazioa
hasi zuen, lehendik zerrendan zituzten 20.000 poloniar selektiboki erailtzeko operazio militarra.
- Irailaren 2
- Britainia Handiak
egin ondoren,
Frantziako Parlamentuak
larrialdiko gerrarako aurrekontua ere onartu zuen.
- Erresuma Batuko eta Frantziako gobernuek hurrengo egunean Alemaniari
ultimatum
bat igortzea erabaki zuten.
- Suitzako
gobernuak bere indarren mobilizazio orokorra egin zuen.
- Dail Eireann
Irlandako estatuko legegile kamerak larrialdi egoera onartzen du, gobernuaren botereak handitzen dituen legeriarako bidea prestatuz.
- Frantziako Armada
mobilizatzen hasi zen.
[20]
- Irailaren 3
- Goizeko 9:00etan, kabinete ingelesak
Nevile Henderson
Berlingo enbaxadore britainiarrari Alemaniari ultimatum bat emateko agindu zion, 11:00etan erantzunik gabe amaitu zen emandako epea.
Horren ondorioz, 11:15ean,
Neville Chamberlain
lehen ministroak Britainia Handia Alemaniarekin gerran zegoela iragarri zuen.
- Erresuma Batuan 1939ko Zerbitzu Nazionalaren Legea onartu zen. Lege horrek Erresuma Batuan bizi ziren 18 eta 41 urte bitarteko gizon guztiak Indar Armatu Britainiarretan errekrutatzera behartzen zituen.
- Britainia Handian, Chamberlainek gerra-ministerio berri bat osatzen du, gerra-kabinete txikiago baina autoritate handiagoarekin. Bederatzi ministro izendatu ziren: Chamberlain, Sir
Samuel Hoare
, Sir
John Simon
,
Lord Halifax
,
Leslie Hore-Belisha
, Sir
Kingsley Wood
,
Lord Chatfield
, Lord
Hankey
eta
Winston Churchill
.
- Lehen bileran, Britainia Handiko gerra-kabineteak Sir
William Edmund Ironside
jenerala izendatu zuen Pertsonal Inperialeko Nagusia eta, bestetik,
John Vereker
jenerala,
Britainiar Espedizio Indarraren
burua.
- Lord Linlithgow
, Indiako erregeorde britainiarrak, gerra deklaratu zion Alemaniari, aurretik
nazionalista indiarrei
galdetu gabe.
- Robert Menzies
Australiako
lehen ministroak herrialdea Alemaniarekin gerran dagoela adierazi du Britainia Handiaren erabakiaren ondorioz.
Zeelanda Berriko
gobernuak antzeko gerra-deklarazioa egin zuen Alemaniaren aurka.
- Ternuak
Alemaniaren aurkako gerra deklaratu zuen.
- Eguerdiko 12:00etan, Frantziako gobernuak ingelesaren antzeko azken ultimatuma eskaintzen dio Alemaniari. 5:00etan amaitzen da erantzunik gabe, Frantzia gerrara eramanez.
- Britainiar Gerra Deklaraziotik ordu gutxira,
SS
Athenia
,
Glasgowtik
Montrealera
(
Kanada
) doan itsas bidaia britainiarra,
U-30
itsaspeko alemaniarrak torpedoz erasotzen du, Irlandatik 400 km ipar-mendebaldera. 118 bidaiari eta tripulazioko kide batzuk hil ziren. "
Atlantikoko gudua
" hasi zen.
Alemaniak erasoa ukatu zuen.
- "
Igande odoltsua
": Poloniako tropak tirokatu izana leporatuta, 1.000 zibil etniko alemaniar inguru hil zituzten Poloniako
Bydgoszcz
hirian.
- Eamon de Valerak
, Irlandako
Taoiseach
edo gobernu-buruak, herrialdearen neutraltasuna aldarrikatu zuen.
- Herbehereek
eta
Belgikak
haien neutraltasuna adierazi zuten.
- Alemaniar autoritateek U-boat guztiei eskatu zieten berehalako ekintzak egiteko britainiar itsasontzien aurka, baina ez erasotzeko frantziar itsasontziak
gerra-sarien
legea betez.
- Poloniako Itsas-armadako
ORP
Wicher
destruktorea
eta
ORP
Gryf
minatzailea
hondoratu zituzten
Helko
portuan,
Luftwaffe
ren eraso baten ondorioz. Gerran ondoratutako lehenengo itsasontziak izan ziren.
- Erresuma Batuaren lehen ekintza militar gisa,
Royal Air Forceko
bonbaketarien komandoak
27 hegazkin bidali zituen
Kriegsmarine
bonbardatzera, baina itzuli ziren ez zutelako inongo itsasontzirik aurkitu erasotzeko.
[37]
Gauean, hamar
Whitleys
bidali zituzten
Bremen
,
Hamburgo
eta
Ruhr
aldera hirien gainean propaganda esku-orriak botatzera.
- Roosevelten eskariari berriro erantzunez, Erresuma Batuak eta Frantziak adierazpen formal bateratua egin zuten, esanez Aliatuen bonbaketariek helburu militarrak baino ez zituztela erasoko, baldin eta Alemaniak ez bazuen zibilen aurkako bonbardaketekin hasten.
- Irailaren 4
- Polonian,
Ekialdeko Prusiako
Alemaniako Hirugarren Armada
eta
Mendebaldeko Pomeraniako
unitate alemanak batu ziren,
Poloniar korridorea
osoki okupatuz.
- Gerrako lehen britainiar aire-erasoan,
Royal Air Forceak
15
Bristol Blenheim
bonbaketari bidali zituen
Helgolandeko badian
zegoen alemaniar flotaren aurka.
Admiral Scheer
eta
Emden
gurutzaontzi
txikiak eraso zituzten,
Wilhelmshavenen
ainguratuak. Zazpi hegazkin galdu zituzten erasoan, eta
Scheer Almirantea
hiru aldiz jo bazuten ere, bonbek ez zuten lehertu.
[39]
- Japoniako
lehen ministro
zen
Nobuyuki Abek
beligerante eta neutral guztiei ohar formal bat bidali zien herrialdea neutral izaten jarraituko zuela eta Europako gatazkan "sartzea saihestuko" zuela iragarriz. Aldiz, "Txinako gertakaria konpontzen" kontzentratuko litzateke.
- Francisco Franco
diktadore espainiarrak munduko gatazkan "neutraltasun zorrotza" mantenduko zuela adierazi zuen.
- Lituaniak
haren neutraltasuna gatazkan aldarrikatu zuen.
- Barry Hertzog
Hegoafrikako
lehen ministroak gerran neutral egoteko egindako proposamena Batzarrean galtzaile atera zen, 67ren eta 80 aurkako botorekin. Une hartan, Hertzogek
Patrick Duncan
gobernadore nagusiari hauteskunde berriak eskatu zizkion, baina Duncanek uko egin zion.
- Britainiar Espedizio Indarraren lehen kideak Frantziara iritsi ziren.
- Atenia itsasontzia hondoratu ondoren, Hitlerrek bidaiari-ontziei eraso egitea debekatu zuen.
- Irailaren 5
- 1939ko Erregistro Nazionalaren Legea
onartu zen Erresuma Batuan; lege horrek biztanleria osoaren erregistro bat ezartzea ahalbidetzen zuen.
- Duncanek Hertzog Hegoafrikako lehen ministroa ordezkatzeko eta gobernu berri bat antolatzeko eskatu zion
Jan Smuts
politikariari. Azken honek arrakastaz lortu zuen.
- Jugoslaviako Erresumak
neutraltasuna aldarrikatu zuen.
- SS
Bosnia
kargaontzi britainiarra
Atlantikoko Guduan
hondoratutako lehen merkantzia-ontzia izan zen. Erasotzailea
U-47
urpekari alemaniarra izan zen,
Iberiar Penintsularen
uretan.
- Estatu Batuek publikoki adierazten dute herrialdearen neutraltasuna.
Egun berean,
Franklin D. Roosevelt
AEBko presidenteak
Karibeko
eta Estatu Batuetako kostalde atlantikoan edozein indar beligerante behatu eta informatu behar duen patruila bat sortzea agindu zuen.
- Irailaren 7
- Irailaren 8
- Irailaren 9
- Frantziarren Sarreko Ofentsiba gelditu zen,
Warndt
basoan sartu ostean, minatutako lurra zela aurkitzean. Bi egunetan soilik 13 kilometro egin zituzten aurrera.
- Irailaren 10
- Irailaren 11
- Irailaren 12
- Irailaren 13
- Irailaren 14
- HMS
Ark Royal
hegazkin-ontzia
babesten zuten
destruktoreek
U-39
itsaspekoa hondoratu zuten, honek botatako torpedoek eztandarik ez egin ostean. Tripulazioko kide guztiak atxilotu zituzten. Bigarren Mundu Gerran hondoratutako lehenengo U-boat-a izan zen.
- Irailaren 15
- Irailaren 16
- Irailaren 18
- Irailaren 19
- Irailaren 20
- Irailaren 21
- Irailaren 23
- Japoniako Armada Inperialak Txinako Armada Iraultzailea
Xiangjiang ibaiaren
eremutik kanporatu zuen. 6. eta 13. dibisioek ibaia zeharkatu zuten eta Miluo ibaian zehar barneratu ziren,
Changshako guduan.
- Irailaren 24
- Karl Donitz
Fuhrer der Unterseeboote
k sarien arauak erlaxatu zituen eta irrati seinaleak bidal zitzakeen edozein merkataritza ontzi abisurik gabe hondoratzeko agindu zuen, mehatxua frantziar ontzietara zabalduz.
- Sobietar hegazkinek
Estoniar aire espazioa
bortxatu zuen. Estoniarrek Molotovekin negoziatu zuten Moskun. Molotovek esan zien Sobietar Batasunak Estonian baserik ez bazuen lortzen, "ekintza erradikalagoak egitera" behartuta egongo litzatekeela.
- Irailaren 25
- Alemaniako etxeko fronteko lehen neurriak hasi ziren janari errazionamenduarekin.
- Panama Hirian
kanpo aferetako ministroen konferentzia pan-amerikarra hasi zen. Bertan,
Sumner Welles
AEBko estatu idazkariordeak proposatu zuen Patruilatze Zona bat sortzea
Amerika
osoa barne hartuko zuena.
- Sobietar hegazkinak Estonian. Sobietar tropak Estoniako mugan bildu ziren, 600 tanke, 600 hegazkin eta 160.000 gizonekin.
- Irailaren 26
- Irailaren 27
- Irailaren 28
- Irailaren 29
- Japoniako Armada Inperiala
Changsha
ingurura iritsi zen. Hala ere, ez zuen lortu hiria konkistatzea, Txinak euren hornidura lerroak moztu zituelako.
- Irailaren 30
- Urriaren 1
:
- Letoniako
ordezkariak
Stalin
eta
Molotovekin
negoziatzen ari ziren. Sobietarrek indarrez okupatzea mehatxatzen zuten, Letonian base militarrak jartzea lortzen ez bazituzten.
- Urriaren 3
:
- Indar britainiarrak frantsesek zaintzen zuten mugako zati baten defentsaz arduratzeko mugitu ziren.
- Lituania
Stalin
eta
Molotovekin
bildu ziren
Moskun
. Stalinek Lituaniari
Vilna
hiria (Polonia) eskaini zion Lituanian base militar sobietarrak baimentzearen truke. Lituaniarrak uzkur agertu ziren.
- Urriaren 5
:
- Letoniak
10 urteko laguntza-ituna
sinatu zuen Sobietar Batasunarekin, sobietarrei Letonian ezarritako base militarretan 25.000 gizon izatea ahalbidetzen ziena. Stalinek Letoniaren independentzia errespetatuko zuela agindu zuen.
- Alemaniako itsasontziek bidalketa komertzialei erasotzen zietela jakinez,
Itsasoko Lehen Lord
zen
Dudley Poundek
zortzi ehiza-indar sortzea agintzen du frantsesekin batera, Atlantikoa esploratu eta itsasontzi erasotzaileak suntsitzeko.
- Urriaren 9
:
- Alemaniak (
Plan horia
) Belgika, Frantzia, Luxenburgo eta Herbehereetako inbasioa prestatzea agindu zuen.
- Deutschland
itsasontzi alemaniarrak kontrabandoa egotzita
SS
City of Flint
fragata estatubatuarra eta bere tripulazioa atxilotu zituen. Alemaniara joateko agindu zieten zuten, Estatu Batuekin arazo diplomatiko bat eraginez eta estatubatuar iritzi publikoa suminduz.
- Urriaren 11
:
- Ordurako 158.000 soldadu britainiar inguru zeuden Frantzian.
- Urriaren 12
:
- Edouard Daladier
Frantziako lehen ministroak uko egin zion Hitlerren bake eskaintzari.
- Finlandiako ordezkariak Stalin eta Molotovekin bildu ziren Moskun. Sobietar Batasunak Finlandiak
Helsinkitik
gertu dagoen base militar bati uko egitea eta sobietar eta finlandiar lurralde batzuk trukatzea eskatzen zuen,
Leningrad
Britainia Handiaren aurka edo Alemaniaren etorkizuneko balizko mehatxuaren aurka babesteko.
- Urriaren 17
:
- Luftwaffek beste erasoaldi bat egin zuen Britainia Handiaren aurka, oraingoan
Scapa Flowen
ainguratutako britainiar flotari zuzendua. Berriro ere arrakasta mugatua izan zen,
HMS
Iron Duke
bakarrik kolpatuz.
- Urriaren 21
:
- 18 eta 23 urte bitarteko gizon guztiak erreklutatzeko erregistroa hasi zen Erresuma Batuan.
- Urriaren 23
:
- City of Flint
konfiskatutako zamaontzia
Murmanskera
iritsi zen, Sobietar Batasunean. Lau egun geroago, oraindik sobietarren kontrolpean, joaten utzi zioten,
Roosevelt administrazioa
kexatu bazen ere. Murmanskeko gertakariak Estatu Batuetako iritzi publikoaren jarrera lerrokatzea bultzatu zuen.
- Urriaren 27
- Belgikak
gatazkan neutrala zela iragarri zuen.
- Urriaren 28
:
- Hitlerrek, alde batetik AEBetako eta Norvegiako gobernuengandik jasotako protestengatik kezkatuta, eta bestetik hain izen ospetsua zuen gerraontzi bat galtzeko arriskuagatik,
Deutschland
i
etxera itzultzeko agindu zion.
- Urriaren 30
:
- Erresuma Batuko gobernuak txosten bat argitaratu zuen juduak eta nazien aurkariak giltzapetzeko Europan eraikitzen ari ziren kontzentrazio-esparruei buruz.
- Alemaniak Frantzia erasotzeko prestatzen ari zen.
Erich von Mansteinek
, teniente jeneral alemaniarrak Alemaniak
Ardenetan
zehar erasotzea proposatu zuen, Belgikan zehar egin beharrean; azken hau errazena zen.
- Azaroaren 3
- Finlandia
k eta
Sobietar Batasunak
berriro ere mugak negoziatzen hasi ziren. Finlandiarrak ez ziren fidatzen Stalinen helburuez, eta ez zuten lurraldea utzi nahi defentsa-lerroa apurtuz.
- City of Flint
itsasontzia
Haugesunden
ainguratu zen,
Norvegian
, arrazoi medikoak argudiatuz. Ur neutroetan arrazoirik gabe ainguratzea nazioarteko zuzenbidearen urraketatzat hartzen dute Norvegiako agintariek,
gauez ontzia abordatu
eta alemanak atxilotu zituzten.
[87]
- Azaroaren 4
- Rooseveltek
Neutralitate Legeei
emendakina egin zien, gerrako partaideek AEBri armak erosi ahal zizkietela idatziz, baina ezin zela horretarako AEBko itsasontzirik erabili. Sistemari
Cash and carrry
izena eman zitzaion, onartu zuen legeari bezala.
- Azaroaren 8
- Hitlerrek bonba-leherketa batetik ihes egin zuen Municheko garagardotegi batean, 1923ko
Municheko Putscharen
urteurrenean. Britainiar bonbaketariek, kasualitatez, Munich bonbardatu zuten egun berean.
- Azaroaren 13
- Finlandiaren eta SESBen arteko negoziaketak apurtu ziren. Finlandiarrek uste zuten Alemaniak eta Errusiak adostu zutela Finlandia Errusiaren influentzia esferan kokatzea.
- Lehen britainiar destruktorearen suntsipena.
HMS
Blanche
itsasontzia
Tamesisen estuarioan
hondoratu zuten U-boat batek utzitako minek.
- Deutschland
itsasontzia etxera itzuli zen
Gotenhafenen
, bi itsasontzi hondoratu eta bat bahitu ostean.
- Azaroaren 22
- Luftwaffe
ak lehertu ez zen mina magnetiko bat bota zuten
Shoeburynesseko
zingiratan, Tamesisko estuarioaren ahoan. Erreskatatu ostean
desmagnetizazio
prozesua asmatu zuten britainiarrek, mina magnetikoen arazoa maila batean murriztu zuena.
- Azaroaren 24
- Japoniak
Nanning
konkistatu zuela iragarri zuen, Txinako hegoaldean.
- Azaroaren 26
- Sobietarrek
Mainilko bonbardaketa
antzeztu zuten. Sobietar artilleriak eremu bat bonbardatu zuen Finlandiako mugatik hurbil, eta Finlandiarrei tropa sobietarrak hiltzea leporatu zien.
- Azaroaren 29
- SESBek Finlandiarekiko harreman diplomatikoak eten zituen.
- Abendua 1
:
- Errusiak Finlandiaren aurkako gerra jarraitzen zuen.
Helsinki
bonbardatu egiten zuten. Hileko lehen bi asteetan, finlandiarrak Errusiako hegoaldeko mugatik gertu zegoen
Mannerheim lerrora
erretiratu ziren; defentsa lerro hau nahiko zaharkituta zegoen.
- Abendua 4
:
- HMS Nelson
korazatu britainiarra sei hilabetez geldirik egon behar izan zen
Loch Ewen
,
U-52
unitateak jarritako itsas-mina baten ondorioz.
- Abendua 7
:
- Italiak, Norvegiak eta Danimarkak haien neutraltasuna adierazi zuten berriz ere Errusia-Finlandiako gerran.
- Suediak "
ez-beligerantzia
" aldarrikatu zuen, nahiz eta laguntza militarra Finlandiara zabal zezakeen gerran formalki parte hartu gabe.
[99]
- Abendua 11
:
- Errusiarrek porrot taktikoak jasan zituzten finlandiar armadaren aldetik.
- Abendua 17
:
- Almiral Graf Spee Montevideoko portua uztera behartzen du Uruguaik.
Hans Langsdorff
itsasontziaren komandanteak, Ingalaterrako inteligentzia zerbitzuek engainatuta, ontzia hondoratzea agindu zuen. Marinel alemaniarrak
Argentinan
jaso zituzten gerra amaitu arte.
- Abendua 20
:
- Hans Langsdorff kapitaina bere buruaz beste egin zuen Argentinan.
- Abendua 27
:
- Indiako
lehen tropak Frantziara iritsi ziren.
- Abendua 28
:
- W.S. Morrison
Britainia Handiko Elikagai Ministroak iragarri zuen urtarrilaren 8tik aurrera errazionamendua zabaldu egingo zela elikagai hauei: gurina, urdaia, urdaiazpikoa eta azukrea.
[107]
- HMS Barham
britainiar itsasontzia patruilatzen ari zela, Alemaniako
U-30
itsapekoak eraso eta kalte egin zion; konpontzeko lau hilabetez itsasotik erretiratu zuten.
- Abendua 31
:
- Joseph Goebbels
ek, Alemaniako propaganda ministroak gertaeren errepasoa egin zuen irratitik, 1939ko ekitaldien nazien bertsio ofizialetik. 1940rako ez zen iragarpenik egin; "urte zaila izango da, eta horretarako prest egon behar dugu" bakarrik esan zuen.
[108]
- ↑
a
b
Alexander 2002
, 320 orr. .
- ↑
Holland 2016
, 117-118 orr. .
- ↑
Holland 2016
, 118 orr. .
- ↑
a
b
≪1939 Timeline | World War II Database≫
web.archive.org
2017-08-17
(Noiz kontsultatua: 2023-10-01)
.
- ↑
https://www.historynet.com/controlling-changsha-controlling-china/?f
- ↑
(
Wragg 2015
, Chapter 5)
- ↑
The Historical Atlas of World War Two.
, 44 or.
.
- ↑
Holocaust Encyclopedia
. Washington, DC: United States Holocaust Memorial Museum.
[1]
- ↑
Carroll, 2012
, chapter 10
- ↑
Jeffery, 2010
, 11
- ↑
https://ww2db.com/battle_spec.php?battle_id=30
- ↑
Wangel, Carl Axel,
Sveriges militara beredskap 1939?1945
,1982, 61.or.
- ↑
https://ww2db.com/event/timeline/1939/
- ↑
Darrah, David (December 29, 1939). "Britain Extends Food Rations to Meat and Sugar". Chicago Daily Tribune. 1.or.
- ↑
https://research.calvin.edu/german-propaganda-archive/goeb21.htm
- Adamthwaite, Anthony P.. (1st pub. 1977).
The Making of the Second World War.
Abingdon, UK: Routledge
ISBN
0-415-90716-0
.
.
- Alexander, Martin S.. (1st pub. 1992).
The Republic in Danger: General Maurice Gamelin and the Politics of French defence, 1933-1940.
Cambridge, UK: Cambridge University Press
ISBN
0-521-52429-6
.
.
- Beevor, Antony. (2012).
The Second World War.
New York: Little, Brown and Company
ISBN
978-0-316-08407-9
.
.
- Bollinger, Martin. ().
Warriors and Wizards: The Development and Defeat of Radio-Controlled Glide Bombs of the Third Reich.
Annapolis, MY: Naval Institute Press
ISBN
9781612510026
.
.
- Blair, Clay. (1st pub. 1996).
Hitler's U-Boat War: The Hunters, 1939?1942.
New York: Modern Library
ISBN
0-679-64032-0
.
.
- Brecher, Michael; Wilkenfeld, Jonathan. (1997).
A Study of Crisis.
Ann Arbor, MI: University of Michigan Press
ISBN
0-472-10806-9
.
.
- Brewing, Daniel. (2022).
In the Shadow of Auschwitz German Massacres against Polish Civilians, 1939?1945.
Berghahn Book
ISBN
9781800730892
.
.
- Broad, Roger. (2006).
Conscription in Britain, 1939-1964: The Militarisation of a Generation.
Abingdon, UK: Routledge
ISBN
0-714-65701-8
.
.
- Carroll, Francis M.. (2012).
Athenia Torpedoed: The U-Boat Attack that Ignited the Battle of the Atlantic.
Annapolis, MY: Naval Institute Press
ISBN
978-1-61251-155-9
.
.
- Crowe, David M.. (1993).
The Baltic States And The Great Powers: Foreign Relations, 1938-1940.
Boulder, CO
& Oxford, UK: Westview Press
ISBN
0-8133-0481-4
.
.
- Crowson, N. J.. (1997).
Facing Fascism: The Conservative Party and the European Dictators, 1935 -1940.
Abingdon, UK: Routledge
ISBN
0-415-15315-8
.
.
- Cull, Nicholas John. (1996).
Selling War: The British Propaganda Campaign Against American "Neutrality" in World War II.
Oxford, UK: Oxford University Press
ISBN
0-19-511150-8
.
.
- Daniels, Roger. (2016).
Franklin D. Roosevelt: The War Years, 1939-1945.
Urbana, IL - Chicago, IL - Springfield, IL: University of Illinois Press
ISBN
978-0-252-03952-2
.
.
- De Felice, Renzo. (1st pub. 1981).
Mussolini il duce: Lo Stato totalitario, 1936-1940.
Torino: Einaudi
ISBN
88-06-13997-5
.
.
- Delaney, Douglas E.. (1st pub. 2017).
The Imperial Army Project: Britain and the Land Forces of the Dominions and India, 1902-1945.
Oxford, UK: Oxford University Press
ISBN
978-0-19-870446-1
.
.
- Delve, Ken. (2005).
Bomber Command 1936-1968: An Operational & Historical Record.
Barnsley, UK: Pen & Sword Books
ISBN
1-84415-183-2
.
.
- Dimbleby, Jonathan. (2015).
The Battle of the Atlantic: How the Allies Won the War.
London: Penguin Books
ISBN
978-0-241-97211-3
.
.
- Duroselle, Jean-Baptiste. (1st pub. 1985).
France and the Nazi Threat: The Collapse of French Diplomacy 1932-1939.
New York, NY: Enigma Books
ISBN
978-1-929631-15-5
.
.
-
Naval Blockades and Seapower: Strategies and counter-strategies,1805-2005.
Abingdon, UK: Routledge 2006
ISBN
0-415-35466-8
.
.
- Evans, A. S.. (2010).
Destroyer Down: An Account of HM Destroyer Losses, 1939?1945.
Barnsley, UK: Pen & Sword Books
ISBN
978-1-84884-270-0
.
.
- Gilbert, Martin. (1st pub. 1983).
Winston S. Churchill: Finest Hour, 1939-1941.
Hillsdale, MI: Hillsdale College Press
ISBN
978-0916308292
.
.
- Haarr, Geirr H.. (2013).
The Gathering Storm: The Naval War in Northern Europe, September 1939 - April 1940.
Barnsley, UK: Pen & Sword Books
ISBN
978-1-84832-140-3
.
.
-
Occupied St John’s: a social history of a city at war, 1939?1945.
Montreal & Kingston: McGill-Queen’s University Press 2010
ISBN
978-0-7735-3750-7
.
.
- Hill, Christopher. (1991).
Cabinet decisions on foreign policy: The British experience, October 1938 -June 1941.
Cambridge, UK: Cambridge University Press
ISBN
0-521-39195-4
.
.
- Holland, James. (1st pub. 2015).
The War in the West - A New History: Volume 1: Germany Ascendant 1939-1941.
London: Corgi Books
ISBN
9780552169202
.
.
- Hough, Richard; Richards, Denis. (1st pub. 1989).
The Battle of Britain: The Greatest Air Battle of World War II.
Hodder & Staughton
ISBN
978-0-393-30734-4
.
.
- Jackson, Julian. (2004).
The Fall of France: The Nazi Invasion of 1940.
Oxford, UK: Oxford University Press
ISBN
0-19-280550-9
.
.
- Jeffery, Keith.
MI6: The History of the Secret Intelligence Service, 1909?1949.
London:
Bloomsbury
ISBN
978-0-7475-9183-2
.
.
- Weinreb, Ben; Hibbert, Christopher; Keay, John; Keay, Julia. (1st pub. 1983).
The London Encyclopaedia.
London: Macmillan
ISBN
978-1-4050-4925-2
.
.
- Kochanski, Halik. (2012).
The Eagle Unbowed: Poland and the Poles in the Second World War.
Cambridge, MA: Harvard University Press
ISBN
978-0-674-06814-8
.
.
- Liddell Hart, B. H.. (1970).
The History of the Second World War.
London: Pan Books
ISBN
0-304-93564-6
.
.
- Maier, Klaus A.; Rohde, Horst; Stegemann, Bernd; Umbreit, Umbreit.
Germany's Initial Conquests in Europe.
Clarendon Press
ISBN
0-19-822885-6
.
.
- Manchester. (1988).
The abizena Lion: Winston Spencer Churchill: Alone, 1932?1940.
Boston, MA: Little, Brown & Co.
ISBN
0-316-54512-0
.
.
- Manvell, Roger; Fraenkell, Heinrich. (2007).
Heinrich Himmler: The SS, Gestapo, His Life and Career.
Skyhorse Publishing In
ISBN
1-60239-178-5
.
.
- Mauch, Peter. (2011).
Sailor Diplomat: Nomura Kichisabur? and the Japanese-American War.
Cambridge, MA & London: Harvard University Press
ISBN
978-1-68417-506-2
.
.
- Mawdsley, Evan. (2019).
The War for the Seas: A Maritime History of World War II.
New Haven, CT: Yale University Press
ISBN
978-0-300-19019-9
.
.
- Miller, Nathan. (1996).
War at Sea: A Naval History of World War II.
New York, NY: Oxford University Press
ISBN
0-19-511038-2
.
.
- Mitter, Rana. (2013).
Forgotten Ally: China's World War II, 1937?1945.
New York: Houghton Mifflin Harcourt
ISBN
978-0-618-89425-3
.
.
- Morison, Samuel Eliot. (1st pub. 1947).
The Battle of the Atlantic, September 1939-May 1943.
Champaign, IL: Illinois University Press
ISBN
0-252-06963-3
.
.
- Overy, Richard. (2009).
The 1939: Countdown to War.
London: Penguin Books
ISBN
978-0-141-04130-8
.
.
- Overy, Richard. (2013).
The Bombing War: Europe, 1939-1945.
London: Allen Lane
ISBN
978-0-141-92782-4
.
.
- Prazmowska, Anita. (1st pub. 1987).
Britain, Poland and the Eastern Front, 1939.
Cambridge, UK: Cambridge University Press
ISBN
0-521-52938-7
.
.
- Redford, Duncan. (2014).
A History of the Royal Navy: World War II.
London: I. B. Tauris
ISBN
978-1-78076-546-4
.
.
- Schwarz, Urs. (1980).
The Eye Of The Hurricane: Switzerland In World War Two.
Boulder, CO
: Westview Press
ISBN
0-89158-766-7
.
.
- Smalley, Edward. (2015).
The British Expeditionary Force, 1939-40.
New York, NY: Palgrave Macmillan
ISBN
978-1-137-49419-1
.
.
- Stultz, Newell M.. (1974).
Afrikaner Politics in South Africa, 1934-1948.
Berkeley: University of California Press
ISBN
0-520-02452-4
.
.
- Swanston, Alexander; Swanston, Malcolm. (1st pub. 2008).
The Historical Atlas of World War II.
Edison, NJ: Chartwell Books
ISBN
978-0-785-82702-3
.
.
- Symonds, Craig L.. (2018).
World War II at Sea: A Global History.
New York, NY: Oxford University Press
ISBN
9780190243678
.
.
-
Slovakia in History.
Cambridge, UK: Cambridge University Press 2011
ISBN
9780521802536
.
.
- Wells, Anne Sharp. (2014).
Historical Dictionary of World War II: The War against Germany and Italy.
Lanham, MY - Plymouth, UK: Rowman & Littlefield
ISBN
978-0-8108-5457-4
.
.
- Welshman, John. (2010).
Churchill's Children: The Evacuee Experience in Wartime Britain.
New York, NY: Oxford University Press
ISBN
978-0-19-957441-4
.
.
- Williams, Allan. (2013).
Operation Crossbow: The Untold Story of the Search for Hitler’s Secret Weapons.
New York: Random House
ISBN
9781409051732
.
.
- Wood, Ian S.. (2010).
Britain, Ireland and the Second World War.
Edinburgh, UK: Edinburgh University Press
ISBN
978-0-7486-2327-3
.
.
- Wragg, David. (2015).
'Total Germany': The Royal Navy's War Against the Axis Powers, 1939?1945.
Barnsley, UK: Pen & Sword Books
ISBN
978-1-47384-465-0
.
.
-
European Neutrals and Non-Belligerents during the Second World War.
Cambridge, UK: Cambridge University Press 2002
ISBN
0-521-64358-9
.
.