Berunezko urteak
(
italieraz
Anni di piombo
)
Italian
1970eko hamarkadan
terrorismo
ekintza ugari gertatu ziren garaiari esaten zaio. Izan ere, garai horretako egoera politiko-instituzional kaotikoak (gobernuek oso gutxi irauten zuten) gizartean haserrea piztu eta jendea borrokan hastea eragin zuen, kaleko borrokaren bidez lehenengo eta armen bidez geroago.
Borroka armatuaren
ideia talde antolatuetan sortu zen antolamendu instituzionala eta politikoa aldatuko zituzten oinarriak ezartzeko.
Urte horietan
komunikabideek
ezker eta eskuin muturreko taldeen indarkeriazko ekintzak
esamoldea erabiltzen zuten garai hartako gertakariez ari zirenean. Egun darabilgun terminoa geroago hasi zen erabiltzen,
Margarethe Von Trottaren
1981eko
Anni di piombo
filmaren izenburutik hartuta.
Garai horren hasiera eta amaiera datak ez daude modu zehatzean mugatuta. Esan ohi da
1960ko hamarkadaren
amaieratik
1980ko hamarkadaren
hasiera arte iraun zuela, baina urte horiek
historialarien
ikuspuntuaren arabera aldatzen dira. Batzuetan
68ko mugimenduaren
garaian egondako istiluak hartzen dira hasieratzat; beste batzuetan, berriz,
Piazza Fontanako sarraskia
.
Ordena publikoko indarrekin sortu zen lehenengo liskarra
Erroman
gertatu zen,
1968ko
martxoaren 1ean
,
Valle Giuliako Gudua
deiturikoan.
Berunezko urteetako lehenengo hildakoa
Antonio Annarumma
dela esan ohi da,
1969ko
azaroaren 19an
Milanen
hil zutena.
Tentsioaren estrategia
deitutakoaren bidez egindako lehenengo ekintza, berriz, 1969ko
abenduaren 12an
Milango
Piazza Fontanan
gertatutako sarraskia izan zen (
apirilaren 25ean
Milanen bertan jarritako lehergailuak ez dira kontuan hartzen, ez baitzuten hildakorik eragin). Azkeneko atentatuak
2000ko hamarkadan
gertatu ziren,
Brigada Gorriek
edo euren oinordekoek (ez dago argi)
Marco Biagi
Gobernuaren kontseilari ekonomikoa hil zutenean. Hurrengo urteko
martxoaren 3an
, Brigadetako eta Poliziako kide banak bizia galdu zuten tiroketa batean.
Hainbatetan, garai hau parlamentuaz kanpoko ezker muturreko taldeen ekintzekin lotzen da,
Lotta Continua
edo
Movimento Studentesco
rekin esaterako; baita
Prima Linea
edo
Brigada Gorriak
moduko talde armatuekin, eta Italiaz kanpoko taldeekin ere (Alemaniako
Armada Gorriaren Frakzioarekin
esaterako). Dena dela, garai horretan, eskuin muturreko talde askok ere (besteak beste
NAR
edo
Ordine Nero
) ekintza terroristak egin zituzten.
Terrorismo beltza
deiturikoaren eperik gogorrena izan zen hura.
Berunezko urteek aurrera egin zuten garaiko ekintza armatuen egiletza ezezaguna zela. Batzuentzat, ekintzok garai horretako gizartearen antolaketaren aurkakoak ziren, mugimendu horretan zebiltzanek politika beste eredu batzuen arabera aldatu nahi baitzuten
[erreferentzia behar]
. Urrats handiak eman ziren eredu marxista-leninistaren alde eta batzuk aurreikusi zuten eredu
komunista
ezarriko zuen iraultza bat gertatuko zela
[erreferentzia behar]
.
Kazetari eta aditu batzuek ezkerrekotzat jo zuten urte haietako
terrorismoa
; beste batzuek berriz eskuinekotzat, eta badago “
estatuaren sarraskiak
”, zerbitzu sekretuen laguntzaz, izan zirela uste duenik ere.
[1]
Berunezko urteak Italian eta
Europan
zabaldu zen
68ko mugimenduarekin
batera hasi ziren. Garai horretan gizarte aldaketen aldeko
gizarte mugimenduak
sortu ziren.
Italiako ekonomiak izugarrizko hazkundea izan zuen eta bizi kalitatearen hobetzea ere handia izan zen: haurren heriotza-tasak nabarmen egin zuen behera, biztanleria handitzen zihoan eta analfabetoak oso gutxi ziren. Mende erdiko atzerapena zeukan arren, Italia
nazio
bihurtzen ari zen: eremu zabal batean (
Siziliatik
hasita
Alpeetaraino
) hitz egiten zen
hizkuntza
zuen, eta
RAI
telebista katea sortu zen, ez bakarrik hizkuntza nazionala zabaltzeko, baita bertako
kulturaren
ezaugarri ziren ikuskizunenganako arreta erakartzeko ere (
futboleko
mundu-txapelketak,
olinpiadak
eta antzeko ikuskizunen bitartez)
[erreferentzia behar]
.
Urte horietan, kultura garatzen hasi zen, sarritan ezkerrak bultzatuta eta
Antonio Gramscik
garatutako nagusitasun kulturalaren doktrinan oinarrituta. Ezkerrak kulturaren garapenean egindako ekintzei esker, hauteskundeetan aldeko botoak jaso zituen askotan
[erreferentzia behar]
.
Ziur aski
Ameriketako Estatu Batuek
ez zuten begi onez ikusi
Italiako Alderdi Komunistaren
(PCI) hazkundea eta, horregatik, ezker antikomunistari ematen zioten finantziazioa mugimendu
komunista
eteteko nahikoa ez zela ikusita, esku-hartze zuzenagoetara igarotzea erabaki zuten
[erreferentzia behar]
.
1969
. urtean ere protesta ugari egon ziren: ikasleen protesten ondoren langileenak etorri ziren, kontratuak berritzeko eskatuz. Azken hauek liskar handiak eragin zituzten lanpostu eta lantegietan udazken sutsua deiturikoan.
Milanen
apirilaren 25ean
hogei zauritu eragin zituzten bi atentatu egon ziren.
Abuztuaren 9an
zortzi atentatu egon ziren Italian eta guztira hamabi zauritu eragin zituzten.
Azaroaren 19an
Antonio Annarumma polizia hil zen
Unione Comunisti Italiani
alderdi
marxista-leninistak
Milanen egindako manifestazioan. Annarumma jeep militar bat gidatzen ari zen manifestatzaileek jaurtitako altzairuzko hodi batek buruan eman zionean. Hodia begi batetik sartu eta garezurra igaro zion aldez alde eta momentuan bertan hil zen. Gainera jeepak martxan jarraitu zuen eta beste polizia bat harrapatu zuen.
Abenduaren 12an
bost atentatu egon ziren berrogeita hamahiru minuturen epean. Guztietatik larriena Piazza Fontanako sarraskia izan zen, izan ere, lehergailua Milango Nekazaritzako Banku Nazionalaren egoitzan jarri zuten eta hamasei hildako eta laurogeita zortzi zauritu eragin zituen. Berunezko urteen hasiera zen hura.
Sarraski horiek errudunik ez zen aurkitu kasu askotan
[erreferentzia behar]
. Aipatzekoa da Milango Piazza Fontanako sarraskiaren epaiketa, izan ere, epaiketa amaitzean (
2005eko
maiatzean) hildakoen senideei epaiketaren gastuak ordainarazi zizkieten.
Pier Paolo Pasolinik
adierazi zuen bazekiela zeintzuk ziren atentatuen autore intelektualak
[2]
:
Nik badakit nortzuk diren “kolpe” deiturikoaren errudunak.
Nik badakit nortzuk diren Milanen 1969ko abenduaren 12an egindako atentatuen errudunak.
Nik badakit nortzuk diren 1974. urtearen lehenengo hilabeteetan Brescian eta Bolonian egindako atentatuen errudunak.
Hilabete batzuk geroago hil zuten Pasolini eta gaur egun ere ezezagunak dira haren heriotzaren nondik norakoak
[3]
.
Urte horietan egondako sarraskiek aurretik zegoen egoera are latzago bihurtu zuten. Horiek gertatu aurretik ere istiluak, hiri-gerrilla bilakatu ohi ziren taldeen
kale borrokako
ekintzak eta mota guztietako atentatuak zeuden arren, gatazkaren maila areago handitu zen atentatuetako hilketak errugabeak ziren pertsonei leporatu zitzaizkienean
[erreferentzia behar]
.
“Estatuaren sarraskiak” izan zirela pentsatzen hasi ziren batzuk, eta talderik muturrekoenak klandestinitatera pasatu ziren borroka armatuan hasteko.
Ezkerreko talde asko sortu ziren, besteak beste
Gruppi d’Azione Partigiana
(GAP),
Nuclei Armati Proletari
(NAP),
Prima Linea
(PL),
Comitati Comunisti Rivoluzionari
(Co. Co. Ri),
Proletari Armati per il Comunismo
(PAC),
Brigada Gorriak
(BR); baita eskuineko taldeak ere:
Nuclei Armati Rivoluzionari
(NAR),
Ordine Nuovo
,
Ordine Nero
,
Terza Posizione
eta
Avanguardia Nazionale
.
Talde hauen artean istiluak hasieratik egon ziren arren, esan beharra dago
tentsioaren estrategia
delakoarekin areagotu zirela.
Arrisku eta segurtasun ezeko giroa nagusitu zen garai horretan. Egiten ziren atentatuak ez ziren atentatu handiak bakarrik, hainbat eta hainbat atentatu egon baitziren jomuga txikien kontra: banakoen kontra, polizien kontra, banku-langileen kontra..., askotan helburu ezezaguneko planei jarraituz.
Manifestaldietan, parte-hartzaileetako askok aurpegia estalita edukitzen zuten. Gainera, askotan makilak eta giltza ingelesak (40-45 zentimetroko luzerako “Hazet 36” famatua) eramaten zituzten eskuetan; batzuetan
su-bonbak
edota
pistolak
(Walther P38 famatuak) ere.
Egoera honek sortutako etsipenaren ondorioz, biztanleriaren zati handi batek (horien artean tradizionalki alderdi kontserbadorekoak ez ziren hautesleak ere) Estatuaren erantzun "militarra" onartu zuen eta begi onez ikusi zuten norbanakoen askatasuna murrizteko neurriak hartzeko aukera ere
[erreferentzia behar]
.
Gobernuko alderdiek (
Democrazia Cristiana
,
Partito Socialdemocratico
,
Partito Repubblicano
,
Partito Liberale
eta
Partito Socialista
alderdiek)
Partito Comunista
alderdiaren laguntzaz, akordio bat lortu zuten Italiak bizi zuen krisi egoerari aurre egingo zioten lege berriak sortzeko.
Emergenza terrorismo
(terrorismo larrialdia) deituriko akordioak estatu italiarrari halako polizia-kutsuko inboluzioa ekarri zion: askatasun konstituzionalak murriztu egin ziren eta poliziari eskumen gehiago eman zitzaion
[erreferentzia behar]
.
- Aipatzekoa da Reale legea (
1975
/5/22ko 152 zenbakiduna), poliziak beharrezkotzat jotzen zuen kasuetan tiro egitea baimentzen zuena.
- Bi urte geroago
1980an
, terrorismo ekintzak zigortzeko lege bat onartu zen “
Cossiga
” legea (1980/2/6ko 15 zenbakiduna). Lege honen bidez urte askotako kartzela zigorra ezartzen zitzaien terrorismo ekintzak egiteagatik akusatzen zituztenei eta gainera, poliziari eskumen gehiago eman zion.
Istilu gogorrenak gertatu ziren urtea, epe honetako urterik esanguratsuena,
1977
. urtea izan zen ziur asko.
Moronik
eta
Balestrinik
[4]
(Italiako garai horretako bi idazle ezkertiarrek) honela laburbiltzen dute epe hori:
“1977an, eguneroko bizitzan aipatzen zen gatazka politiko eta kulturalak eztanda egin zuen. Gizartearen eremu guztietara hedatu zen, eta 70eko hamarkadan egondako istiluen ondorio izan zen. Gatazka latza izan zen, agian Italiaren batasunaz geroztik taldeen artean eta baita taldeetako kideen artean ere, egondako gatazkarik latzena: 40.000 akusatu egon ziren, 15.000 atxilotu, 4.000 pertsonek jaso zuten milaka urtetako kartzela zigorra, eta gainera ehunka hildako eta zauritu egon ziren, eskuindarrak zein ezkertiarrak”
.
Bolonian
1977ko
martxoaren 11ko
istiluetan
Pier Francesco Lorusso
ikaslea hil zen jaurtigai batek jotzean.
Lotta Continuako
alderdikidearen heriotzaren aurka ikasleek egindako protestei aurre egiteko
Francesco Cossigak
, Barne ministro zenak,
tanke militarrak
bidali zituen Boloniara
[5]
. Urte bereko irailean, Massimo Tramontani polizia atxilotu zuten, Lorusso ikaslearen heriotzaren erruduntzat akusatuta, baina aske utzi zuten frogarik ez zegoelako
[erreferentzia behar]
.
Martxoaren 22an
,
Erroman
,
NAP
talde ezkertiarrak
Claudio Graziosi
polizia hil zuen, iheslari bat atxilotzen saiatzen ari zenean.
Apirilaren 21ean
Erroman, unibertsitatea okupatu zuten ikasleak irtenarazi zituztenean sortutako istiluetan, autonomiaren aldeko militanteek polizia-agenteen kontra tiro egin zuten eta
Settimio Passamonti
soldadu-gaia hil zuten. Gainera, Antonio Merenda polizia, Patrizia Bermier kazetaria, beste bi polizia eta carabinieri bat zauritu zituzten.
Torinon
apirilaren 28an
bertako Abokatuen Elkargoko presidentea zen
Fulvio Croce
abokatua hil zuten ekintzaile batzuen epaiketa ekiditen saiatzeagatik.
Maitzaren 12an
Erromako
Piazza Navonan
egindako manifestazioan polizia eta manifestatzaileen artean istilu gogorrak sortu ziren eta
Giorgiana Masi
ikaslea hil zuten; Elena Ascione eta Francesco Ruggiero carabinieri-ak ere zauritu zituzten.
Maiatzaren 14an
Milanen
egondako beste manifestazio batean autonomiaren aldekoak ziren manifestatzaile batzuek
Antonio Custra
polizia-agentea hil zuten, pistolak hartu eta poliziaren kontra tiro egiten hasi zirenean. Argazkilari batek argazki bat atera zuen manifestatzaileetako batek poliziari tiro egin zion momentuan bertan.
P38en
garaia zen
[erreferentzia behar]
.
Torinon
1977ko
urriaren 13an
Roberto Crescenzio hil zen, bi egun aurretik Angelo Azzurro lokalean jaurtitako
Molotov koktel
batek eztanda egitean eragin zizkion erreduren ondorioz.
Aipatzekoa da
1978
. urtean
Erromako
Tuscolano
auzoan izan zen sarraskia, izan ere erabakigarria izan zen, urte horretan bertan eta baita ondorengo urteetan ere, eskuin muturreko alderdiek ezkerreko pertsonen kontrako hainbat indarkeriazko ekintza burutzeko
[erreferentzia behar]
. Sarraskia
urtarrilaren 7an
gertatu zen, Movimento Sociale alderdi faxistako kide ziren Franco Bigonzetti eta Francesco Ciavatta hil zituzten tiroka. Geroago,
Nuclei Armati per il Contropotere territoriale
izeneko talde batek hartu zuen bere gain hilketa hori. Egun hartan bertan, poliziarekin egondako istiluetan,
carabinieri
en kapitain Edoardo Sivorik, MS alderdiko
Fronte della Gioventu
gazteria saileko kide zen Stefano Recchioni hil zuen. Gertakari honetatik aurrera hasi ziren gogortzen
Terrorismo Beltza
deiturikoaren erasoak (talderik nagusiena
NAR
talde armatua izan zen), ez bakarrik talde
antifaxisten
aurka, baina baita Estatuaren aurka ere, Stefano Recchioniren heriotzaren erruduntzat hartzen baitzuten
[erreferentzia behar]
.
Terrorismo ekintza gehien
1980
. urtean gertatu ziren, izan ere 125 pertsona hil baitziren (horietatik 85
Boloniako geltokiko sarraskian
.
Urte horietako gertakaririk gogorrenetakoa Erromako
Fani kaleko sarraskia
izan zen:
1978ko
martxoaren 16an
Brigada Gorriek
Aldo Mororen
bost eskoltak hil zituzten,
Aldo Moro
bera bahitu eta ondoren,
maiatzaren 9an
, hil zuten. Gertakari horien deskribapen ofizialetan oraindik guztiz argitu ez diren atal batzuk daude. Gainera, urteak pasatu ahala jakin izan da Brigada Gorrietan mendebaldeko zerbitzu sekretuetako kideak infiltratu zirela behin baino gehiagotan
[erreferentzia behar]
.
Erailketa horren ostean,
1978ko
maiatzaren 10ean
, garai hartan Barne ministro zen
Francesco Cossigak
dimisioa aurkeztu zuen.
Abuztuaren 10ean
Carabinieri-en buruzagia zen
Carlo Alberto Dalla Chiesak
hartu zuen terrorismoari aurre egiteko ekintzak antolatzeko ardura (orduko Ministroen Kontseiluko Presidentea zen
Andreottiren
erabakiz). Dalla Chiesak teknika berritzaileak erabili zituen terrorismoari aurre egiteko ikerketetan eta emaitza onak lortu zituen. Italiako agintariek gobernuaren ordezkari moduan bidali zuten
Siziliara
1982
.urtean mafiaren kontrako borrokan lan egiteko, baina ez zioten inolako baliabiderik eman; ezta babes politikorik ere (barne ministro lanetan zebilenean ez bezala). Gobernuak bakar-bakarrik utzi zuen Dalla Chiesa eta
1982ko
irailaren 3an
Palermoko mafiak bera eta bere emazte gaztea hil zituen.
[6]
.
Estatu Batuetako
James Lee Dozier
jeneralaren bahiketak izan zuen oihartzun handiena mundu mailan Aldo Mororenaren atzetik.
Brigada Gorrien
bahiketa hau berunezko urteen amaieratzat hartzen den epean gertatu zen.
Bestalde, bahiketa horrekin jende asko harrituta gelditu zen Brigada Gorriak Dozier jeneralaren moduko jomuga militar garrantzitsua bahitzeko gai zirela ikustean; izan ere, Dozier jenerala
NATO
erakundearen buruzagiordea zen
Europako
hegoaldean.
Veronan
bahitu zuten
1981eko
abenduaren 17an
eta
1982ko
urtarrilaren 28an
Padovan
askatu zuten
NOCS
taldeak egindako ekintza bati esker.
Poliki-poliki 70eko hamarkadaren amaieran indarkeriazko ekintzak gutxitzen hasi ziren eta baita Brigada Gorriei emandako sostengua ere, batez ere
1979
.urtean
Guido Rossa
langilearen hilketaren ostean (Rossak lankide bat salatu zuen Brigada Gorrien propagandako materialak banatzen harrapatu zuelako)
[erreferentzia behar]
.
Berunezko urteetako epe bat amaitzen ari zen eta gero eta gutxiago ziren borroka armatuak Estatuaren sistema konstituzionalean aldaketa eragin zezakeela pentsatzen zutenak.
Bifo Berardi
[7]
idazle italiarraren hitzetan
“70eko hamarkadaren amaieran langileen aurkako jokaera oro salatu, krimentzat hartu eta zapaldu egin zen, […]politika neoliberalek irabazi zutenean kapitalismoa indartu zen berriz. Kapitalismoaren garaia zen, bizitza soziala produktibitatearen azpian gelditzen hasi zen berriro eta askok ikusi zuten lehia ekonomikoa zela aurrera egiteko bide bakarra”
.
Bigarren epe bat hasi zen, urte horietan atentatu gutxi batzuk egon ziren, baita aurreko urteetan sortutako gatazka sozial eta politikoan nolabaiteko eragina izan nahi zuten gertakari batzuk ere. Baina gertakari isolatuak izan ziren, izan ere borroka armatuaren ideia prestigioa galtzen hasia zen baita talde politiko ezkertiar eta eskuindarren artean ere
[erreferentzia behar]
. Parlamentuz kanpoko muturreko taldeetan soilik jarraitu zuten indarkeria erabiltzen, noizean behin terrorismo ekintzak eginez.
Galli della Loggia
politologoak Italiako terrorismoaren iraupenaren irregulartasuna aztertu zuen. Izan ere, Italiako herritarrak dira Europako herrialde handietatik terrorismo politikoa onartzen duten bakarrak,
Ipar Irlanda
eta
Euskal Herriaren
salbuespenekin (baina azken hauek duten arazoa bestelakoa da)
[erreferentzia behar]
.
Idazle eta aditu askok uste dute Italiako
70eko hamarkadako
urteetan aukera bat galdu zela. Izan ere, haien ustetan,
60ko hamarkadan
egondako garapen ekonomiko eta kulturala aprobetxatu izan zitekeen arazo historikoei aurre egiteko (ipar eta hegoaldearen arteko ezberdintasunei aurre egiteko esaterako), eta baita ekonomia industrial modernoa eta ondo antolatutakoa sortzeko ere
[erreferentzia behar]
.
Italian egondako arazo historikoak, beste hainbatekin batera, konpondu gabe geratu ziren: batzuen ustez boterean zeudenen ezjakintasunaren ondorioz, beste batzuen ustez arazoei aurre egiteko beharrezkoa zen egoera egon ez zelako. Dena dela, denak bat datoz porrot horrek Italiaren hondatze politiko eta morala eragin zuela esatean
[erreferentzia behar]
.