Bernardo Estornes Lasa
(
Izaba
,
Nafarroa
,
1907ko
maiatzaren 11
–
Donostia
,
1999ko
abuztuaren 10a
) kulturagilea eta
euskal idazlea
izan zen.
Halaber,
Mariano
eta
Jose
anaiak izan zituen. Marianorekin batera
Aunamendi argitaletxea
sortu zuen
1933an
.
Aita Bernardo Estornes Anaut eta ama Eleuteria Lasa Anaut zituen. Umetan
Erronkariko ibarran
bizi zen, non ama eta izekoek denda zuten.
1922an
Zaragozara
joan zen ikastera. Hantxe
Mariano
anaia eta izeko batekin bizi zen
erronkariar
batek zuen ostatuan. Familiakoek
1924an
heldu ziren
Zaragozara
,
Izabako
denda saldu eta
Zaragozan
beste bat erosi zutenean.
Zaragozan
euskara
ikasi eta
Erronkariko ibarraren
historia ikertu zuen.
1927an
Erronkari
liburua argitaratu eta
Eusko Ikaskuntzako
kide bihurtu zen.
Irunean
Arturo Campion
ezagutu zuen. Orduko bere ideiak foruzaleak ziren,
Gamazadak
bultzatuta.
1929an
merkataritza-peritu bihurtu eta
Eusko Ikaskuntzarentzat
lanean hasi zen, laster
Donostiako
bulegoko zuzendari izendatua.
Donostian
merkataritza akademia sortu zuen; han, ikasketak
euskaraz
egin zitezkeen.
Eusko Ikaskuntzaren
liburutegian
Julio de Urquijori
lagundu zion,
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
(RIEV) aurrera ateratzeko.
1930eko
irailean
Bergaran
V. Eusko Ikaskuntzaren Batzarrean parte hartu zuen.
Lizarrako Estatutua
sortzeko bileretan ere parte hartu zuen, orduan
jeltzalea
zelako.
Sortuberriak ziren
ikastolentzako
Sabin euskalduna
liburua prestatu zuen,
Agustin Zumalabek
euskaratua
.
1933an
Historia del Pais Basco
argitaratu zuen. Hori guztia egiteko,
1933
eta
1934
artean
"Benat Idaztiak"
argitaletxea eta
"Zabalkundea"
bilduma sortu zituen.
1935
eta
1936
artean,
Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco
entziklopediaren berdin gidak eratu zuen.
Gerra Zibila
hasi eta berehala,
Donostian
dago anaiekin. Bitartean,
Izaba
bere jaioterrian
falangistak
Estornes anaien bila zebiltzan.
Donibane Lohizunera
irailaren 8an
itsasontziz alde egin baino lehen,
Arturo Campion
bisitatu zuen, hau hilzorian zegoela.
Bearnoko
lehengusinak anaiak
Billeren
babestu zituen,
Pauetik
gertu.
Urte hartako
neguan
, Alfonso,
Mariano
eta Bernardo anaiak
Lillen
espetxeratuak izan ziren.
1938an
egoera
politikoa
zela eta
Europa
utzi eta
Amerikara
ihes egitea erabaki zuen.
1939ko
azaroaren 8an
Pauen
Ignacia Zubizarreta ezkondu eta
Marseille
aldera joan ziren
abenduan
. Handik
Santiago de Chilera
ailegatu ziren
1940ko
urtarrilaren 4an
. Hantxe
Txileko
presidentea zen euskal jatorriko
Pedro Aguirreren
laguntza izan zuen.
1940eko
azaroan
alaba bat izan zuen.
Txilen
bertan
1941ean
"Batasuna" eta
1943ean
"Euzkadi" aldizkariak argitaratu zituen.
1946an
beira birziklatzeari ekin zion enpresa sortu zuen.
1952an
Ekin argitaletxeak
Estetica vasca
argitaratu zuen.
1958an
familia eta
Mariano Estornes
anaia
Donostiara
itzuli ziren. Hantxe Aunamendi bilduma argitaratu zuen, hasieran eta
1962ra
arte Itxaropena argitaletxearen laguntzaz.
1966an
euskaltzain
eta
Buenos Airesko
Instituto Americano de Estudios Vascos
erakundearen kide bihurtu zen. Bere bizitzaren azken urteetan
Aunamendi Entziklopedia
lantzeari ekin zion.
1992an
Eusko Ikaskuntzak
Manuel Lekuona Saria
eman zion.
|
---|
1992–2000
| |
---|
2001–2010
| |
---|
2011–2020
| |
---|
|