Wikipedia, Entziklopedia askea
Basilio Martin Patino
(
Lumbrales
,
Salamanca
,
1930eko
urriaren 29a
-
Madril
,
2017ko
abuztuaren 13a
)
espainiar
zinema-zuzendaria izan zen.
Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen
Salamancan
, eta
Cinema Universitario
aldizkaria eta zinema-klub bat sortu zituen bertan.
Madrila
aldatu zen geroago, Zinemako Eskola Ofizialean
zuzendaritza
ikastera. Hasieran telebistarako eta publizitateko lanak egin zituen, baina ondoren zinemagintzan hasi zen. Bi film labur zuzendu zituen lehenik, eta
1965ean
egin zuen lehenengo film luzeak,
Nueve cartas a Berta
(
Bederatzi gutun Bertari),
Donostiako Zinemaldian
Zilarrezko Maskorra irabazi zuen
[1]
. Garai hartako film espainiar onenetakoa izan zen, eta bere lanetan azpimarratzekoa da Frantziako
Nouvelle Vague
ren eragina. Baina Martin Patinok ideia aurrerazaleak aldeztu izan zituen, eta horrek arazoak sortu zizkion
zentsurarekin
, adibidez
Canciones para despues de una guerra
(
1971
,
Gerra ondoren baterako kantuak
) filmean, zeina debekatuta egon baitzen
Francoren diktaduraren
garaian. Geroago egin zituen
Queridisimos verdugos
(
1974
,
Borrero maiteak
) edo
Caudillo
(
1976
), artxiboko irudien bitartez (irudi horietako batzuk aurretik Espainian sekula ikusi gabeak ziren), Espainiako azken urteetako historiaren ikuspegi kritikoa eskaintzen duten filmak. Dena dela, batetik zentsuraren eraginez, eta bestetik eskakizun komertzialen aurrean amore eman ez izanaren eta une jakinetako gertaeren arrakasta (turismoa, etab.) baliatu nahi ez izanaren eraginez, ez zen oso zinemagile oparoa izan.
2007
. urtean
Salamancako Unibertsitateak
doctor honoris causa
izendatu zuen.