Barreiatze-bonba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Honest John misil estatubatuarraren ojibaren ebakina 1960 inguruan, sarinez beteriko M134 bonbatxoak erakusten.

Barreiatze-bonba , [1] [2] zatikatze-bonba ere deitua, [3] edukiontzi bat da, barnean ehunka bonba txiki dituena, eta horiek azalera handi batean zabaltzeko eta lehertzeko diseinaturik dagoena. [2] Lurretik, itsasotik edo airetik jaurti daiteke, erorketa askeko modu librean edo zuzendurik.

Barreiatze-bonbak askatzen dituen bonba txiki edo azpimunizio horiek hainbat kalte eragin ditzakete; hala nola, karga leherkorrarekin ibilgailu blindatuak zulatzea, metraila-zatiekin pertsona asko, modu bereizigabean, hiltzea edo zauritzea, bai eta suteak sortzea ere. [4] Ehun herrialde baino gehiagotan debekaturik daude, eragiten dituzten albo kalte larriengatik. [5]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Barreiatze-bonba. Elhuyar Hiztegia, hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-09) .
  2. a b Barreiatze-bonba. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-8) .
  3. Sakabanatze-bonba. Elhuyar Hiztegia, hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-8) .
  4. "EL TRATADO DE PROHIBICION DE LAS BOMBAS DE RACIMO ? Gonzalo Jar Couselo - General de Division de la Guardia Civil"
  5. Susaeta Igor, Berasategi Otamendi, Gorka. AEBek barreiatze bonbak emango dizkiote Ukrainari, kontraerasorako. Berria , 2023ko uztailak 8, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-8) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]