Wikipedia, Entziklopedia askea
Baroien Gurutzada
(
1239
-
1241
)
Ekialde Hurbila
asaldatu zuen kanpaina bat baino gerra diplomatikoa izan zen.
[1]
Seigarren Gurutzada
eta gero,
Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak
Jerusalem babesik gabe utzi zuenez,
Gregorio IX.a
aita santuak hala eskatuta, 1238tik aurrera
Tibalt I.a Nafarroakoak
Lur Santua
askatzeko gurutzada antolatu zuen.
[2]
Nafarroako, Champagneko eta Frantziako nobleek osatutako 1500 zaldunen gudarostea Palestinara iritsi zen 1239ko irailaren 1ean,
Akrera
hain zuzen ere.
Axkelonera
mugitu eta Tibaltek bertan gaztelu bat eraikitzeko agindua eman zuen. Bi gudu txikiak izan zituen. Lehenengoan garaipena lortu zuen, baina musulmanen aurkako bigarren guduan,
Gazan
, urriaren 13an, gurutzatuek porrot handia jasan zuten.
[3]
Hala eta guztiz ere, Tibaltek
Damasko
eta
Egiptoko
aiubtarrekin
negoziatu zuen. Horrela siriarrekin akordioa lortu zuen egiptoarren aurka. Akordioaren ondorioz,
Jerusalemgo Erresumak
Jerusalem
bera,
Betleem
,
Nazaret
,
Galilea
gehiena eta hainbat
tenplarioen
gaztelu, tartean
Belfort
eta
Safed
, irabazi zituen.
[4]
Egiptoarrekin tregoa bat ere negoziatu zuen.
[5]
Orduko iturri batzuen arabera,
Jordan ibaia
eta Mediterraneo arteko lur guztiak gurutzatuen eskuetan geratu ziren.
Lehenengo Gurutzadaren
ondoren arrakastatsuena zen Gurutzada honen arrakastaren zein zatia zen Tibaltena zaila da esatea. 1240ko irailean
Palestinatik
itzuli zen, hasierako indarra pixkanaka gurutzatuen arteko eztabaidetan galdu zelako.
Henrike III.a Ingalaterrakoaren
anaia zen
Rikardo Cornwallekoa
laster iritsi zen Lur Santura Nafarroako erregea ordezkatzeko.
Ostalariek
egiptiarren alde egin zuten eta
tenplarioek
, berriz, siriarren alde. Ingelesak
Hugo IV.a Borgoinakoaren
alde egin baina lana bukatu gabe 1241eko maiatzaren 3an Europara itzuli zen.
[6]
- ↑
Runciman, Steven. (1995).
Geschichte der Kreuzzuge.
Munchen: C. H. Beck
ISBN
3-406-39960-6
.
.
- ↑
Setton, Kenneth M. (ed.). (1969).
A History of the Crusades.
II ? The Later Crusades Milwaukee,: University of Wisconsin Press, 1189 ? 1311 or.
.
- ↑
Catholic Encyclopedia. (1913).
Thibaut de Champagne.
New York: Robert Appleton Company
.
- ↑
Tyerman, Christopher. (2006).
God's War: A New History of the Crusades.
Penguin Group, 767 or.
ISBN
978-0-674-02387-1
.
.
- ↑
Richard.
The Crusades
. p. 325.
- ↑
Jackson, Peter. (1987). ≪The Crusades of 1239?1241 and their Aftermath≫
Bulletin of the School of Oriental and African Studies
(50): 32?60.
ISSN
0041-977x
.
.