Baha'u'llah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baha'u'llah
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak ???????? ????
Jaiotza Mirza Bozorg Nuri House (en) Itzuli1817ko azaroaren 12a
Herrialdea Qajar dinastia  (1817 -  1853)
Bizilekua Teheran
Heriotza Akre 1892ko maiatzaren 29a  (74 urte)
Hobiratze lekua Baha'u'llah-ren santutegia
Heriotza modua berezko heriotza : sukarra
Familia
Aita Mirza ?Abbas Nuri
Ezkontidea(k) Asiyih Khanum
Fatimih Khanum (en) Itzuli
Gawhar Khanum (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak persiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerak profeta eta Jainkoaren Agerpena
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baha'i fedea

Musicbrainz: 560a050a-c1ae-46a2-8e93-ce336acb4e7b Discogs: 3612542 Find a Grave: 8472 Edit the value on Wikidata

Baha'u'llah ( b??h?ː??l? ː ; persieraz  : ???????? ; euskaraz, "Jainkoaren Aintza"), jaiotizenez Mirza Husayn Ali-i-Nuri , (persieraz ????? ??????? ????) erlijio buru irandar ospetsua eta baha'i fedearen sortzailea, bake unibertsala eta arraza, nazio zein erlijioen arteko batasuna bultzatu zituen. Teheran en jaio zen 1817ko azaroaren 12 an/ 1233ko Muharramen 2 AH eta Palestina n hil zen 1892ko maiatzaren 29 an/ 1309ko Dh? al-Qa?daren 2 AH . [1]

Mazandarango goi-mailako familia baten baitan jaioa, 1844 an, 26 urte zituela, Bab -enganako fedea aitortu zuen. Babi-ek jasandako jazarpen-kanpaina batean, espetxean sartu zuten eta jabetza guztiak kendu zizkioten. Geroago, Otomandar inperiora erbesteratu zuten bere familia eta lagun batzuekin, eta horrela bizi izan zen 1892an Palestinako ´Akka hirian hil zen arte.

Bagdaden bizi zelarik, idazki mistikoak sortzen hasi zen eta jarraitzaile asko bereganatu zituen. Geroago, Bab-ek iragarritako Jainkoak agerraraziko zuena (man yo?heroh All?h) bera zela aldarrikatu zuen. Haren ondorioz, babi komunitatea banatu zen eta Baha'u'llah-ren jarraitzaileek baha'i izendapena hartu zuten. [2]

Urteak pasa ahala, jarraitzaileen komunitatea handituz joan zen. Aldi berean, Baha'u'llah-k komunitatea antolatzeko arauak, eta fededunei zein agintariei zuzenduriko gutun asko idatzi zituen, ordura arte mistiko hutsa zena praktikan nola ezar zitekeen adieraziz. 1994an Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian Baha'u'llah-ren 21.000 idazki zituzten, haietatik 7.169 jatorrizko testuak ziren. [3]

Baha'u'llah izenaz gain, Mirza Husain Ali honako askotariko izen sinbolikoekin aipatzen da baha'i literaturan eta baha'i-en artean. Honako hauek dira ohikoenak: Jaunen Jauna , Izenik Handiena , Edertasun Bedeinkatua , Antzinako Edertasuna , Lumarik Gorena , Izen Ezkutua , Altxor Gordea , Jainkoak agerraraziko duena , Ozeanorik Handiena , Zerurik Gorena , Aurreneko Sustraia , Berez Dirauena , Sinaiko Hizlaria , Itunaren Jauna , Bihotzetako Maitea , Jainkozko Loto-zuhaitza , Bidearen amaieran dagoen zuhaitza . [4]



Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lehen urteak 1817 - 1848 [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Mirza Buzurg , Baha'u'llah-ren aita

Baha'u'llah, jaiotzean Mirza ?usayn-`Ali Nuri ( persieraz : ????? ???????? ?????), 1817ko azaroaren 12an (1233ko Muharram hilabetearen 2an, AH ) Teheranen jaio zen, Persiako hiriburuan, gaurko Iranen , hango familia noble batean.

Zenbait baha'i-egileren arabera, bere jatorrian atzera eginez, Abraham eta Ketura [5] (Abraham-en 2. emaztea) , Zoroastro , Jazdgard III.a ( sasandar inperioko azken erregea), [6] eta Jese [7] [8] arbaso izan zituen. John Able baha'i egileak dioenez, Baha'u'llah bazetorren bai Abraham eta Sararengandik, bai Abraham eta Keturarengandik. [9]

Bere ama Khadijih Khanum zen eta aita, Mirza Buzurg. Baha'u'llah-ren aita Fat′h Ali Shah Qajar -aren hamabigarren semea ren bisir gisa aritu zen. Aurrerago, Burujird eta Lorestango [10] gobernari izendatu zuten, nahiz eta urte batzuren buruan, Muhammad Shah boterea eskuratu zuenean, kargutik kendu egin zuten. Aitaren heriotzaren ostean, Baha'u'llahri lanpostu bat eskaini zioten gobernuan, Hajj Mirza Aqasi bisir berriaren ondoan, baina uko egin zion.[8]

Baha'u'llah-k hiru emazte izan zituen. Asiyih Khanum bere lehen emaztearekin 1835ean ezkondu zen. Teherango goi-mailako familia baten alaba zen, eta 15 urte zituen ezkondu zenean, senarrak 18 [11] . Bi goitizenez ezagutzen da: Hosto Goraipatuena eta Navvab. [12] Bigarren emaztea Fatimih Khanum bere lehengusua zen eta 1849an ezkondu ziren. Fatimak, Mahd-i-'Ulya goitizenez ezaguna, 21 urte zituen eta Baha'u'llah-k 32. [11] . Hirugarren emaztea Gawhar Khanum izan zen, Bagdaden ezkondu ziren 1863 baino lehen.[9]

Babi garaia 1848 - 1853 [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Burupeak laster amaitu ziren Bab -en mezuaren alde azaldu zenean. Bab -en hilketa eta gero babi -en aurka sortu zen bortxakeripean Baha'u'llah-k bere jabego guztiak galdu, eta atxilotuta, torturatuta eta Otomandar inperiora erbesteratuta izan zen.

Erbesteraldia 1853-1892 [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Baha'u'llah-ren erbesteraldiak.

Hasieran, Bagdad -era bidali zuten eta han 1863 . urtean Bab -ek agindutakoa Bera zela aldarrikatu zuen. Bagdad -etik Konstantinoplara, Hadrianopolis -a eta azkenean 1868. urtean gaur egun Israelen dagoen Akre hiri presondegira eraman zuten.

Hadrianopolis -etik eta geroago Akre -tik bere garaiko agintariei zenbait gutun bidali zizkien. Eskutitz horietan gizateriaren baterapen hurbila eta munduko zibilizazio berriaren sorrera aldarrikatzen zuen. XIX. mendeko lehendakari, enperadore eta erregeen arteko tirabirak konpondu, armamentuak murriztu, eta indarrak munduko bakea ezartzeko erabil zitzaten deialdia egin zien.

Baha'u'llah Bahji -n hil zen, Akre -ko iparraldean eta han lurperatu zuten. Bere ikasbideak ekialde ertainetik haraindi zabaltzen hasi ziren laster eta mundu mailako erkidegoa sortu dute.

Idazlanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Baha'u'llah-k milaka gutun eta liburu idatzi zituen, gehienak arabieraz eta batzuk persieraz, 1994an 7.160 artxibatuta zeuden Haifako Idazteunen Ikasketarako Zentroaren artxibategian. lauzatxoen mikrofitxen kopiak ere gorde dira munduan zehar hainbat lekutan. Bere testu asko ebatsiak edo txikituak izan dira, beste hainbeste partikularren esku daude oraindik orain, idazki gehienak gutun pertsonalak baitziren, zenbaitetan pertsona hark egindako galerei erantzuteko, besteetan adorea emateko. Gutunak jaso zituzten baha'i haien oinordekoentzat altxor handiak dira, halere 1994tik aurrera artxibatutako idazkien kopurua bikoiztu egin da. [13]

Hona hemen Baha'u'llah-ren idazlan ezagunenak [14]

Irakeko garaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

(1857-58) Chahar Vadi (Lau haranak)

(1857-58) Kalimat-i-Maknunih (Hitz Ezkutuak) [15] persieraz eta arabieraz idatzita dago, esaera moralen bilduma gisa. Baha'i fedearen muin etikoa azaltzen du.

(1857-63) Haft-Vadi (Zazpi Haranak) , Baha'u'llah-k persieraz idatzitako liburu mistiko ezagunena. Qadiri ordenako Xekh Muhiyu'd-din-entzat idatzia.

(1862) Kitab-i-Iqan (Ziurtasunaren liburua) [16] Baha'i fedearen oinarri doktrinala. Koranetik nahiz Itun zahar eta Berritik ateratako aipuen bitartez erlijioaren jarraitasuna azaltzen du.

(1863) Lawh-i-Ayyub (Job-en lauzatxoa)

(1863) Lawh-i-Mallahu'l-Quds (Marinel Santuaren lauzatxoa)

Errumeliako garaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

(1864-68) Mathnaviy-i-Mubarak : "Bedeinkatuaren Olerkia"

(1864-68) Surihs of Hajj "Erromesaldiko lauzatxoa"

(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Arabieraz

(1865) Lawh-i-Ahmad "Ahmad-en lauzatxoa" Persieraz

(1865-66) Lawh-i-Baha "Aintzaren lauzatxoa"

(1865-66) Suriy-i-Damm "Odolaren lauzatxoa"

(1866) Lawh-i-Ruh "Espirituaren lauzatxoa"

(1866-68) Lawh-i-Ashraf "Zintzoaren lauzatxoa"

(1867-68) Asl-i-Kullu'l-Khayr : "Jakituriazko Hitzak"

(1867-68) Suriy-i-Muluk "Erregearen lauzatxoa"

(1867-68) Suriy-i-Ghusn : "Adarraren lauzatxoa"

(1867-69) Lawh-i-Sultan : "(Nasiri'd-Din Shah) Subiranoaren lauzatxoa"

(1867) ` Lawh-i-Napulyun : "Napoleon III-ari zuzendutako I. lauzatxoa"

'Akkako garaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

(1868) Lawh-i-Ra'is : "Ali Pasha, Lehen ministroari zuzendutako lauzatxoa"

(1868-70) Lawh-i-Malik-i-Rus : "Tsar Alexander II-ari zuzendutako lauzatxoa"

(1868-70) Lawh-i-Malikih "Victoria erreginari zuzendutako lauzatxoa

(1869) Lawh-i-Ridvan : "(Ridvan) Paradisuko lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Fu'ad "Fu'ad Pasha-ri zuzendutako lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Napulyun "Napoleon III-ari zuzendutako II. lauzatxoa"

(1869) Lawh-i-Pap : "Pius IX aita santuari zuzendutako lauzatxoa"

(1869) Suriy-i-Haykal : "Gorputza/Tenpluaren lauzatxoa"

(1870-75) Lawh-i-Tibb : "Medikuari zuzendutako lauzatxoa"

(1870-77) Lawh-i-Manikchi Sahib : "Manikchi-ri zuzendutako lauzatxoa"

(1870-77) Lawh-i-Haft Purshish "Zazpi Galderen lauzatxoa"

(1871) Lawh-i-Qad Ihtaraqa'l-Mukhlisun "Suzko lauzatxoa"

(1873) Kitab-i-Aqdas : "Libururik sakratuena"

(1873-74) Lawh-i-Hikmat :, "Jakituriaren lauzatxoa"

(1877-79) Lawh-i-Burhan : "Adierazpenaren lauzatxoa"

(1879-91) Tajalliyat : "Distirak"

(1879-91) Bisharat "Berri pozgarriak"

(1879-91) Lawh-i-Ittihad : "Batasunaren lauzatxoa"

(1879-91) Suriy-i-Vafa : "Vafa-ri, Muhammad Husayn-i zuzendutako lauzatxoa, 'Vafa'" ["fideltasuna"]

(1879-91) Kalimat-i-Firdawsiyyih : Paradisuko Hitzak

(1879-91) Lawh-i-Aqdas "Lauzarik sakratuena" edo "Kristauei zuzendutako lauzatxoa"

(1879-91) Kitab-i-`Ahdi "Itunaren liburua"

(1879-91) Lawh-i-Dunya : "Munduko lauzatxoa"

(1882) Lawh-i-Maqsud : "Desiratuaren lauzatxoa"

(1885-88) Ishraqat : "Ospeak"

(1888) Tarazat : "Edergarriak"

(1891) Lawh-i-Karmil "Karmel mendiko lauzatxoa"

(1891) Lawh-i-Ibn-i-Dhib : "Otsoaren semeari idatzitako gutuna"


Azalpen-oharrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Ingelesez) Cole, J. R.. ≪BAH??-ALL?H ? Encyclopaedia Iranica≫ www.iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-12) .
  2. (Gaztelaniaz) Balyuzi, H.M.; itz. Perdu Honeyman. (1993). Baha'u'llah : el rey de la gloria (Baha'u'llah : Aintzaren erregea). (gaztelaniazko 1. argitaraldia) Editorial Baha'i de Espana, 390 or. ISBN 8485238778 . PMC 40951743 . (Noiz kontsultatua: 2019-07-12) .
  3. (Ingelesez) Ruhe, David S.. (1994). Robe of light : the Persian years of the Supreme Prophet Baha?u?llah, 1817-1853. George Ronald ISBN 0853983550 . PMC 30158287 . (Noiz kontsultatua: 2019-07-12) .
  4. (Gaztelaniaz) Effendi, Shoghi; itz. Reid, Alejandro. (1974 [1944]). Dios pasa (Jainkoa igarotzen da). Buenos Aires: EBILA, 89-95 or. .
  5. Hatcher & Martin 1998, 130-131. orrialdeak
  6. Balyuzi, 27. orrialdeak
  7. Balyuzi 2000, 25-30. orrialdeak
  8. Effendi 1944, 94. orrialdea
  9. Able 2011, 219. orrialdea
  10. Balyuzi 2000,
  11. a b Taherzadeh 2000, 20-22. orrialdeak
  12. Taherzadeh 2001, 40. orrialdea
  13. Velasco, Ismael. (2007). Los Escritos Sagrados Baha'is: Una Vision Panoramica (Baha'i idazteunak: ikuspegi orokorra). Epistolario baha'i (Noiz kontsultatua: 2019-07-12) .
  14. (Ingelesez) Smith, Peter. (2002). A Concise Encyclopedia of the Baha'i Faith (Baha'i fedearen entziklopedia laburra). Oxford: Oneworld, 80-86 or. ISBN 1-85168-124-8 . .
  15. http://www.ibaizabal.com/nuestros-productos/literatura/literatura-para-adultos/la-sabiduria-de-las-religiones/hitz-ezkutuak-ziurtasunaren-liburua-kitab-i-qan [ Betiko hautsitako esteka ]
  16. ≪Hitz Ezkutuak. Ziurtasunaren Liburua (Kitab-i-Iqan) | Ibaizabal≫ www.ibaizabal.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-13) . [ Betiko hautsitako esteka ]

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Able, John (2011). Apocalypse Secrets: Baha'i Interpretation of the Book of Revelation . McLean, Virginia: John Able Books Ltd. p. 219. ISBN 978-0-9702847-5-4 .
  • (Gaztelaniaz) Balyuzi, Hasan M. (itz. Perdu, Nabil). (2000). Baha'u'llah, el Rey de la Gloria (Baha'u'llah, Aintzaren Erregea). Terrassa: Editorial Baha'i de Espana ISBN 84-85238-77-8 . .
  • (Gaztelaniaz) Esslemont, J.E.. (1980). Baha'u'llah y la Nueva Era. (5. argitaraldia) Baha'i Publishing Trust ISBN 0-87743-160-4 . .
  • (Ingelesez) Fozdar, Jamshed K.. (1976). Buddha Maitrya-Amitabha Has Appeared. New Delhi, India: Baha'i Publishing Trust ISBN 81-85091-83-8 . .
  • (Ingelesez) Momen, Moojan. (2000). Islam and the Baha'i Faith. Oxford, EB: George Ronald ISBN 0-85398-446-8 . .
  • (Ingelesez) Saiedi, Nader. (2008). Gate of the Heart. Waterloo, ON: Wilfrid Laurier University Press ISBN 978-1-55458-035-4 . .
  • (Gaztelaniaz) Sears, William. (2002). Ladron en la noche (Lapurra Gauean). Oxford, EB: George Ronald ISBN 0-85398-008-X . .
  • (Ingelesez) Smith, Peter. (1987). The Babi & Baha'i Religions: From Messianic Shi'ism to a World Religion (Babi eta baha'i erlijioak: Mesianismo xiitik Munduko erlijio izatera). The University Press, 60 or. ISBN 0-521-30128-9 . .
  • (Ingelesez) Taherzadeh, Adib. (2000). The Child of the Covenant (Itunaren Haurra). George Ronald ISBN 0-85398-439-5 . .
  • (Gaztelaniaz) Taherzadeh, Adib. La Revelacion de Baha'u'llah, Volumen 1, Bagdad 1853?63 (Baha'u'llah-ren Agerkundea, 1. liburukia, Bagdad 1853?63. Terrassa: Arca editorial ISBN 84-89677-62-X . .

Ikusi, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]