Wikipedia, Entziklopedia askea
Busingen am Hochrhein
edo laburtuta
Busingen
Suitzan
dagoen
alemaniar
udalerria da. Herria
Alemaniaren
barrendegia
edo esklabea da.
Schaffhausen
suitzar kantoiak guztiz inguratzen du. 1.450 biztanle inguruko biztanleria du.
Nahiz eta
Suitzan
egon,
Alemaniako
mugatik 700 metrotara besterik ez dago.
Bere kokapen geografiko bereziari esker, udalerriak bi herrialdeetako zerbitzu publikoak erabiltzen ditu. Esaterako
garraio publikoa
,
posta
eta
telefono
zerbitzuak. Busingenera gutun bat bidaltzeko
Suitza
edo
Alemaniako
posta kodea erabiliz bidal daiteke:
Suitzako kodea
- Junkerstrasse 86
- 8238 Busingen
- Schweiz
Alemaniako kodea
- Junkerstraße 86
- 78266 Busingen
- Deutschland
Telefonoz arazo bera dago. Herrira deitzeko aurrizki alemaniarra (+49 7734) edo suitzarra (+41 52) erabili daiteke.
Udalerria nahiz eta
Alemaniaren
administraziopean egon, ez dago
Schengen
eremuan
Suitza
bezala.
1918an
erreferendum bat gauzatu zen Busingenen eta hautesleen %96ak
Suitzarekin
batzearen alde egin zuen. Hala ere anexio hori ez zen inoiz aurrera eraman.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikus
jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak
.