한국   대만   중국   일본 
Avdiivkako gudua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Avdiivkako gudua

Koordenatuak : 48°08′N 37°46′E  /  48.13°N 37.77°E  / 48.13; 37.77
Wikipedia, Entziklopedia askea
Avdiivkako gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data 2022ko otsailaren 20a ? 2024ko otsailaren 17a
Lekua Avdiivka , Donetskeko oblasta ( Ukraina )
Koordenatuak 48°08′N 37°46′E  /  48.13°N 37.77°E  / 48.13; 37.77
Emaitza Errusiarren garaipena
Lurralde-aldaketak Avdiivka, errusiar indarren esku
Gudulariak
  Errusia [oh 1]
Donetskeko Herri Errepublika (2022ko irailaren 30a arte)
  Ukraina
Buruzagiak
Errusia Andrey Mordvichev Ukraina Oleksandr Syrskyi
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
DHEko Herri Milizia Ekialde Hurbileko mertzenarioak [2]

Ukrainako Indar Armatuak

Ekialde Hurbileko mertzenarioak [3]
Galerak
ezezaguna ezezaguna
>17 zibil hil; [oh 2] >33 zibil zauritu [oh 3]

Avdiivkako gudua alde batetik Errusiako Indar Armatuak zein Donbassko indar separatistak eta bestetik Ukrainako Indar Armatuak elkarren aurka borrokan izan zituen gudu bat izan zen, Errusia-Ukraina gerraren barnean, Donbassen dagoen Avdiivka hiria kontrolatzeko helburua izan zuena. [10] Donbassen indarkeria berriro piztu zenean hasi zen gudua, 2022ko otsailaren 21ean , Errusiako presidente Vladimir Putinek , Donetskeko Herri Errepublikaren independentzia aintzatetsi ondoren. [11] Lehenago, gerra beraren barruan , 2017an , Avdiivka hiriak beste gudu bat pairatu zuen; Avdiivkak suntsiturik bukatu zuen, eta Ukrainako indarren esku mantendu zen. [10] Geroago, Errusiak Ukraina inbaditzean , Avdiivka izan zen eraso zioten lehen tokietako bat. [12]

2024ko otsailaren 17an, ukrainar indarrek Avdiivka hornitzeko zerabiltzaten azken bideak errusiarrek eteteko arriskua handia zelarik, ukrainar indarren komandante buru Oleksandr Syrskyik iragarri zuen ukrainar indarrak Avdiivkatik erretiratzen ari zirela, ≪inguratuak izateko arriskua saihestearren eta gudarien bizitzak eta osasuna babestearren≫. [13] [14] 2023ko Bakhmuteko guduaz geroztik errusiarrek lortutako garaipen nabarmenena zela jo zen. [15] [16]

Gudua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hasiera-borrokak (2022ko otsaila?apirila) [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Borrokak otsailaren 20an hasi ziren, indar errusiazaleak Avdiivkan berriro borrokan hasi zirenean. [17] Donetskeko Indarrak hirian sartu ziren egun hartan, baina uxatuak izan ziren. [18] Otsailaren 21ean , tropa errusiarrak Avdiivkan separatistei laguntzen ari zirela jakinarazi zen, Errusiak informazio hura ukatu egin zuen arren. [12] Errusiak Ukrainaren inbasioa hasi zuenean , Avdiivka izan zen bere helburu nagusietako bat. [19]

Martxoaren 13an , indar errusiarrek Avdiivkako Koke-Planta bonbardatu zuten. [19] Martxoaren 25ean jakinarazi zenez, Artyom Murakhovsky, Azov Batailoiko komandanteetako bat, Avdiivkan hil zen. [20] Apirilaren 8an, Errusiak bideratutako bonbardaketa batetan pertsona bat hil eta beste bat zauritu zen. [21]

Borroken gora egitea (2022ko apirila?) [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Donbasseko gudua

Apirilaren 13an , zibil bat hil eta beste hamabi zauritu ziren Avdiivkan . [8]

Apirilaren 18an , Errusiak Ekialdeko Ukrainako erasoaldia berrindartu zuen , besteak beste, Avdiivka berriro erasotzen hasiz. [22] [23] [24] Ondorioz, Avdiivkako 2,000 biztanle inguru lurpetik ihes egin behar izan zuten. [25] [26] [27] Apirilaren 20an , Sergei Agranovitx, Donetskeko Sparta Batailoiko kidea, hil zuten, Avdiivkan. [28]

Maiatzaren 3an , eskualdeko gobernadorearen arabera, gutxienez hamar pertsona hil ziren koke-plantaren aurkako beste eraso batean. Haren arabera, langileak lana amaitu eta autobusaren zain zeudenean gertatu zen erasoa. [9]

Oharrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Ustez, 2022ko otsailaren 21etik ; ofizialki, 2022ko otsailaren 24tik .
  2. Bi hildako; [4] hildako bat; [5] hildako bat; [6] bi hildako; [7] hildako bat; [8] hamar hildako. [9]
  3. Zauritu bat; [5] bi zauritu; [6] hiru zauritu; [7] hamabi zauritu; [8] hamabost zauritu. [9]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. https://www.trendsmap.com/twitter/tweet/1516908930265403392
  2. https://www.theguardian.com/world/2022/apr/19/russia-deployed-20000-mercenaries-ukraine-donbas-region
  3. https://english.pravda.ru/news/world/151194-ukraine_foreign_mercenaries/
  4. https://web.archive.org/web/20220326165229/https://kyivindependent.com/uncategorized/2-civilians-killed-by-shelling-in-avdiivka-in-donetsk-oblast/
  5. a b https://web.archive.org/web/20220409085607/https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3451940-one-person-killed-one-wounded-in-russian-shelling-of-avdiivka-community.html
  6. a b https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3435799-russian-aircraft-hit-avdiivka-and-its-outskirts-killing-one-injuring-two.html
  7. a b https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3433668-2-civilians-killed-3-wounded-in-russian-shelling-of-avdiivka.html
  8. a b c (Ingelesez) ≪Live updates | Zelenskyy: No one can predict length of war≫ AP NEWS 2022-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-17) .
  9. a b c (Nederlanderaz) ≪Explosies en stroomuitval in Lviv ? VN: eerste evacues uit Azovstal in Zaporizja≫ nos.nl .
  10. a b (Ingelesez) Crosbie, Jack; Crosbie, Jack. (2022-02-20). ≪Their Town Has Been on Ukraine's Front Line for 8 Years. But They Won't Give Up on It Yet≫ Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2022-04-04) .
  11. (Ingelesez) Troianovski, Anton. (2022-02-21). ≪Putin Orders Troops to Separatist Regions and Recognizes Their Independence≫ The New York Times ISSN 0362-4331 . (Noiz kontsultatua: 2022-04-04) .
  12. a b (Ingelesez) Sahuquillo, Maria R.. (2022-02-24). ≪Ready for the worst: Life in the trenches of Ukraine’s Donbas region≫ EL PAIS English Edition (Noiz kontsultatua: 2022-04-04) .
  13. (Ingelesez) ≪Avdiivka: Ukraine troops leave embattled eastern town≫ BBC 2024-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19) .
  14. (Ingelesez) Walker, Shaun. (2024-02-17). ≪Ukrainian forces withdraw from Avdiivka to avoid encirclement, army chief says≫ The Guardian ISSN 0261-3077 . (Noiz kontsultatua: 2024-02-19) .
  15. (Ingelesez) ≪Russia claims full control of Avdiivka, says Ukrainian troops still in town≫ Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-19) .
  16. (Ingelesez) Meheut, Constant. (2024-02-17). ≪What to Know About the Fall of Avdiivka≫ The New York Times ISSN 0362-4331 . (Noiz kontsultatua: 2024-02-19) .
  17. (Ingelesez) Carlsson, Mattias; Hammarstrom, Niclas. (2022-01-20). ≪On the Front Lines of Ukraine’s War With Russia≫ New Lines Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-04-04) .
  18. (Ingelesez) Losh, Jack. ≪This Ukrainian City Was Already Battered. Now It’s Bracing for War.≫ Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2022-04-04) .
  19. a b (Ingelesez) Reuters. (2022-03-13). ≪Ukraine's largest steel firm says shells hit Avdiivka coke plant≫ Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-04) .
  20. (Ingelesez) Sweeney, Steve. (2022-03-25). ≪Leader of Neonazi Azov Battalion reportedly killed≫ Morning Star (Noiz kontsultatua: 2022-04-04) .
  21. (Ingelesez) ≪One person killed, one wounded in Russian shelling of Avdiivka community≫ www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-12) .
  22. https://ukranews.com/en/news/850520-russian-military-fail-to-take-by-storming-popasna-novotoshkivske-avdiivka-and-mariinka-armed-forces
  23. (Ingelesez) ≪Ukrainian defenders refuse to surrender≫ Eagle-Tribune .
  24. (Ingelesez) Rousseau, Daphne. ≪Ukrainian president: Russia's large-scale offensive in eastern Ukraine has started≫ www.timesofisrael.com .
  25. Landry, Carole. (April 20, 2022). ≪On the Front Line in the East≫ The New York Times .
  26. Schwirtz, Michael. (April 20, 2022). ≪A Ukrainian Town Goes Underground as Russia Assaults the East≫ The New York Times .
  27. ≪Ukrainian town Avdiivka goes underground as Russia assaults the East≫ The Indian Express April 21, 2022 .
  28. (Ingelesez) ≪https://web.archive.org/web/20220421014913/https://twitter.com/nexta_tv/status/1516908930265403392≫ Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-12) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]