Autodeterminazioa
edo jendartearen
autodeterminazio-eskubidea
,
zientzia politikoetan
eta
nazioarteko zuzenbidean
(
ius cogens
modura jotzea ohikoa delarik
[2]
)
Herriek
beren kabuz eta askatasunez beren herria zuzentzeko zein
gobernu
era nahi duten eta zein
estatu
eredu nahi duten aukeratzeko, eta azken batean zein estatu mota nahi duten aukeratzeko duten eskubidea da.
[3]
Autodeterminazioak lotura estua du
abertzaletasunarekin
eta nazio estatuaren sorrerarekin eta
burujabetasunerako
eskubidea da, hain zuzen ere, autodeterminazioaren inguruan eztabaida gehien eragiten duen gaia; dena dela, azpimarratzekoak dira beste zenbait ikuspegi, esaterako
marxismoaren
irizpidea, zeinetan autodeterminazioa aldarrikatzen baita langileriak bere buruaren gidari izateko duen eskubide gisa,
Frantziako Iraultzan
bezala, herritarrak
monarkiaren
kontrako altxamenduaren ondoren.
Herri bakoitzak du, oro har, bere izaera
nazionala
, eta sarritan
etnikoa
, baina ez da beti horrela izaten. Izaera nazionala edukitzeak hizkuntza, historia, kultura eta erlijio komunak edukitzea esan nahi du. Baina estatu nazionala sortzeko ezagutu egin behar da herria bizi den lurraldea eta lurralde hori administratuko duen gobernu baten sorrera. Autodeterminazioak, estatu berri baten sorrera bultzatzen duenez, aurretik existitzen zen beste estatu baten zatiketa adierazten du, eta horregatik sortu ohi dira arazoak nazioek beren autodeterminazio eskubidea erabiltzeko orduan. Hain zuzen ere,
Lehen Mundu Gerraren
eragileetako bat
Balkanetako
herrien burujabetasun nahia izan zen. Gerraren ondoren,
Versaillesko hitzarmenean
autodeterminazio eskubidea onartu zen.
Nazioarteko legeak
autodeterminazio-printzipioa onartzen badu ere, printzipio honek, berez, ez du zehazten zein giza-talde den nazio bat, edota zein giza-taldeek burujabetza lortzeko eskubidea duten.
[4]
[5]
Halere, eta autodeterminazio-printzipio honen zehaztasungabetasuna agerikoa bada ere,
Nazioarteko zuzenbidearen
oinarrizko
eskubide
modura konsiderstzen da,
herrien
eskubide besterenezina eta bestelako Estatuekin
erga ommnes
motako betebeharrak sortzen dituena.
[6]
Erabakitzeko eskubidea
kontzeptu desberdintzat dute batzuek. Ainhoa Larranaga irakasleaeren aburuz, erabakitzeko eskubideak inplikatzen du "demos batek (demokrazia batean bozkatzeko eskubidea duen pertsonek osatutako subjektu batek) hauteskunde batzuetan gehiengoa lortuz edozein gauza erabaki dezakeela". Autodeterminazio eskubidea berriz, herri okupatuei dagokien eskubidea da, eta , Larranagaren hitzetan, "herri okupatua garela onartzen badugu, ezin ditugu zapaltzen gaituzten estatuak demokratikotzat hartu eta okupatzaileari ezin diezaiokegu gure askatasunaren gaineko erabakimenik eman. Okupatzailearekin batera bozkatzea onartzen dugu, eta askatasuna gure etorkizunerako aukera bat baino ez da"
[7]
.
Autodeterminazio eskubidean kontrara gertatzen da eta Nazioarteko Komunitateak aitortzen du, herri zapaldu guztiek dutela autodeterminaziorako eskubidea. Herri guztiek, zein gobernu mota nahi duten aukeratu, garapen ekonomiko, sozial eta kultural propioa bilatzeko eta antolaketa propioa sortzeko eskubidea dute. Eta herriak definitzen ditu esanez direla: beren nortasunaren kontzientzia dutenak, berena uste duten lurralde bati atxikiak eta zuzenki edo zeharka kontrolatzen dituzten baliabide eta energiak erabiliz beren beharrak betetzen dituzten gizatalde antolatuak. Herriaren existentzia onartzen da eta askatasuna da aukera bakarra; askatasuna ez da eskatzen, gauzatu egiten da. Kasu horretan baina, indarrik eta estrategia argirik ez badago, etsaiak, autodeterminazio eskubidea, manipulatutako demosaren zati bati eginiko inposaketa bezala aurkeztuko du eta ondorioz, demokratikoa ez dela esango du.
Autodeterminazio-kontzeptua
1860ko hamarkadan
zehar agertu zen lehen aldiz, oso modu azkarrean hedatu zena.
[8]
[9]
I. Mundu Gerran
zehar eta hau amaitu ostean ere,
Vladimir Lenin-ek
zein
Amerikako Estatu Batuetako
presidente zen
Woodrow Wilson-ek
sustatu zuten.
[8]
[9]
Wilsonek
, bere
Hamalau Puntuak
deituriko proposamenean, "gutxiengo etnikoen autodeterminazio-eskubidea"ren inguruan promes eginez.
[10]
Lehen Mundu Gerraren eragileetako bat
Balkanetako
herrien burujabetasun nahia izan zelarikl, gerraren ondoren,
Versaillesko hitzarmenean
autodeterminazio eskubidea onartu zen.Hala,
1918ko
urtarrilaren 8an argitaratutako aldarrikapen honen inguruan, hiru egunen ostean halakoa esan zuen: nazio-gurak errespetatu behar dira; jendartea euren onespean izan behar dira soilik gobernatu eta menderatuak (sic). 'Autodeterminazioa' ez da esaldi huts bat, baizik eta premiazko portaera-oinarri a".
[11]
II. Mundu Gerran
zehar, autoderterminazio-eskubidea
Atlantikoko Gutunean (1941)
barneratu egin zen,
1941ko
abuztuaren 14ean
Franklin D. Roosevelt-ek
(garaiko
AEB-etako
presidentea) eta
Winston Churchill-ek
(garai hartako
Erresuma Batuko
Lehen ministroa
) sinaturikoa. Atlantikoko Gutun honetan zortzi puntu jorratu ziren (Gutunaren Zortzi Puntu Nagusiak), hauetako bat autodeterminazio-eskubidea zelarik.
[12]
Ostera, Nazio Batuen Gutunean modu esplizituan zerrendatu eta berehala, Nazioarteko zuzenbideko parte kontisderatu zen.
[13]
Beraz, II. Mundu Gerraren ondoren,
Nazio Batuen Erakundearen
sorrerako gutunarekin. Autodeterminazioa eskatzeko zilegitasuna zein entitatek zuen zehazterakoan, gutun horretan adierazi zen herri
kolonizatuek
zutela horretarako eskubidea eta dagokion estatuaren erantzukizuna zela herri horien burujabetasuna onartzea. Horrela, 1960an erreferendum edo hauteskunde bidez burujabetasunari buruz erabakitzeko eskubidea onartu zitzaien herri kolonizatuei eta harrezkero lortu zuen
Afrikako
eta
Asiako
herri kolonizatu askok burujabetasuna.
20. mendearen amaieran, Autodeterminazio prozesu aipagarriak izan dira orobat
Sobietar Batasun
ohiko herrietan eta
Jugoslavia
osatu zuten estatuetan, eta gorabeherak gertatu dira beste hainbat kasutan, adibidez
Sahararen
kasuan, zeinetan 1998an ospatu behar baitzen
Marokoren
mendeko izan ordez burujabe izan nahi zuen erabakitzeko erreferenduma, artean ezin ospatu izan dena.
Autodeterminazio-eskubiderako eskubidea Nazio Batuen Erakundearen
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean
(1966koa) ageri da, nahiz eta ez den ageri, berez,
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean
(GEAU). Bestalde, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren zenbait ebazpenek eskubide honi erreferentzia egiten diote, bai eta eskubidearen inguruko aferak garatu ere. Ebazpen hauetatik, aipagarria da 1514 (XVI) edo 1541 (XVI) ebazpena, koloniak diren herrien autodeterminazio-eskubidearen inguruan aritzen dena.
Egia bada ere NBEren ebazpen batzuek autodeterminazio eskubidea koloniei soilik aitortzen dietela (1960ko 1514 eta 1541 ebazpenek, esaterako), beste ebazpen batzuetan NBEk ez ditu koloniak aipatzen (1966ko
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean
, esaterako)
[14]
. Horretaz gain, 1990etik aurrera Europako ekialdean independizatu diren lurralde asko ez ziren "koloniak", hitzaren zentzu hertsian. Berdin esan liteke Quebecez edo Eskoziaz, 1980an, 1995ean eta 2014an autodeterminazio-erreferendumak antolatu zituztenak.
NBEren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
NBEk
1966an onartutako
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak
aipamen zuzena egiten dio autodeterminazio eskubideari, bere lehenengo artikuluan. Hala dio, hitzez hitz
[15]
[16]
:
"Herri guztiek daukate autodeterminazio eskubidea. Eskubide hori dela medio, libreki erabakitzen dute beren estatus politikoa eta libreki bilatzen dute beren ekonomia, gizarte eta kulturaren garapena.
Nazioarteko zuzenbidean eta elkarren mesedetan oinarritutako nazioarteko lankidetza ekonomikotik ondorioztatzen diren betebeharrei iskin egin gabe, herri guztiek libreki erabili ahal dituzte dauzkaten ondare eta baliabide naturalak beren helburuetarako. Inolako kasutan ere ezin zaizkio herri bati kendu biziraupenerako funtsezkoak dituen baliabideak
.
Itun honekin bat egiten duten Estatuek, tartean direla Autogobernu Gabeko Lurraldeak eta Fideikomisoak administratzeko ardura dutenak, autodeterminazio eskubidea bultzatuko dute, eta eskubide hori errespetatuko dute, Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz".
Badaude beren barnean hainbat
herri
[17]
edota eta hainbat
nazio
[18]
[19]
egon daitezkeela aitortzen duten
Estatuak
. Baina horrelakorik badaudela aitortuta ere, gutxi dira
Estatu
barneko herri edo nazioei beren kabuz antolatzeko eskubidea aitortzen dieten Estatuetako
konstituzio
edo
legediak
.
Txileko
Estatuak 1989an Herri Indigenen eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei aitorpen konstituzionala emango lieke, eta batzorde berezi bat eratuko litzateke erakunde indigenekin, indigenen lege-proiektu bat egiteko. Horren truke, erakunde indigenek beren eskariak bideratzeko bide instituzionala erabiltzeko konpromisoa hartu zuten.
[20]
[21]
Portugaleko
konstituzioak herrien autodeterminazio eskubideaz, 7.3 artikuluan, "Herriek autodeterminaziorako, independentziarako eta garapenerako duten eskubidea aitortzen du, bai eta zapalkuntza mota guztien aurkako matxinadarako eskubidea ere"
[22]
.
Liechtensteineko
legediak, Suitzakoak bezala, erreferendumak egiteko aukera handiak ematen ditu, eta nahikoak dira 1.500 sinadura erreferendum bat bideratzeko. Liechtensteineko udalek badute autodeterminazio erreferenduma antolatzeko eskubidea
[23]
.
Espainiako
Estatuak honako testu hau eman zuen argitara 1977an: "Herri guztiek dute libre erabakitzeko eskubidea. Eskubide horren arabera, herriek askatasunez ezartzen dute haien izaera politikoa, eta garapen ekonomiko, sozial eta kulturala ere sustatzen dute".
[24]
Baina gero,
Espainiako 1978ko Konstituzioan
, Espainia
nazio
eta
herri
burujabe bat eta bakarra dela zioen alde batetik, eta bestetik Espainiaren baitan nazionalitateak bazeudela ere aipatzen zen.
[25]
Nazionalitate horien autodeterminazio eskubidea ez zen aipatu.
1998an ebazpen inportante bat hartu zuen
Kanadako Auzitegi Gorenak, Quebecen balizko sezesioaz
, mugarri inportantea
Kanada
eta
Quebec
-entzat, eta baita
nazioarteko legediaren
baitan, balizko sezesio baten auzia zedarritzen baitu. Konstituzioan Quebecek autodeterminatu edo independizatzeko eskubiderik ez zegoela ebatzi zuten epaileek, baina horren gainetik printzipio demokratikoa nagusitzen zela. Quebecen nagusitasun demokratiko bat bozka bidez gauzatzen bada (baldintza batzuk betez), Kanadako Gobernuak
fede onez
negoziatu behar du independentzia (fede onaren definizioetan ere ez zen sartu Auzitegia, dena dela)
[26]
.
"
- ↑
(Gaztelaniaz)
Rincon, Reyes. (2019-02-26).
≪Cuixart reivindica el 1-O como un acto de “desobediencia civil”≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Right to Self Determination - Hector Gros Espiell≫
tamilnation.org
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Definition of SELF-DETERMINATION≫
www.merriam-webster.com
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
≪Trust Territories that have achieved self-determination≫
web.archive.org
2009-10-31
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
≪Self-Determination | Encyclopedia of American Foreign Policy | Find Articles at BNET.com≫
web.archive.org
2008-02-20
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
Ikus '
Portugal
c.
Australia
kasua' edo '
Ekialdeko Timorri
buruzko kasua'
Nazioarteko Justizia Jauregiak
, 1995eko ekainaren 30ean ebatzitakoa
- ↑
Larranaga, Ainhoa. (2015).
≪Erabakitzeko eskubidea & autodeterminazioa≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2022-06-15)
.
- ↑
a
b
Fisch, Jorg,.
The right of self-determination of peoples : the domestication of an illusion.
(First English edition. argitaraldia)
ISBN
9781107037960
.
PMC
914221493
.
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
a
b
http://etheses.lse.ac.uk/923/1/Knudsen_Moments_of_Self-determination.pdf
- ↑
(Ingelesez)
≪Our Documents - President Woodrow Wilson's 14 Points (1918)≫
www.ourdocuments.gov
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪President Wilson's Address, February 11, 1918≫
www.gwpda.org
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
Hala deritzo
Atlantikoko Gutunaren
hirugarren artikuluak: "Third, they respect the right of all people to choose the form of government under which they will live; and they wish to see sovereign rights and self government restored to those who have been forcibly deprived of them".
- ↑
(Ingelesez)
≪Self≫
opil.ouplaw.com
doi
:
10.1093/law:epil/9780199231690/law-9780199231690-e873
.
(Noiz kontsultatua: 2019-11-09)
.
- ↑
Autodeterminazioa, Nazio guztien eskubide unibertsala
Naziogintza, 2021-01-25ean
- ↑
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna
IVAP
- ↑
Urkola, Mikel:
Inperialisten gezurrak eta desobedientziak
NAZIOGINTZA, 2020ko otsaila
- ↑
(Ingelesez)
≪Indigenous Peoples at the United Nations | United Nations For Indigenous Peoples≫
www.un.org
2015-06-05
(Noiz kontsultatua: 2021-07-05)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Rubac, Gloria. (2020-11-13).
≪Naciones indigenas de Oklahoma ganan fallo de Corte Suprema≫
Workers World
(Noiz kontsultatua: 2021-07-05)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Naciones indigenas: "Somos las voces de los territorios, vivimos en resistencia constante"≫
Filo News
(Noiz kontsultatua: 2021-07-05)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
El tamano de la traicion
- ↑
(Gaztelaniaz)
Ana Llao, dirigenta mapuche: “En materia indigena, lo que se avanzo con Aylwin se ha retrocedido en estos ultimos gobiernos”
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Puigdemont deja en evidencia a Sanchez por negar el derecho de autodeterminacion≫
ElNacional.cat
(Noiz kontsultatua: 2021-07-05)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
VisualPolitik. (2018-05-10).
Autodeterminacion. ¿Una ALTERNATIVA para CATALUNA? - VisualPolitik.
(Noiz kontsultatua: 2019-06-09)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪
BOE.es
- BOE-A-
1977
- 10733 Instrumento de Ratificacion de Espana del Pacto Internacional de Derechos Civiles y Politicos, hecho en Nueva York el 19 de diciembre de 1966.≫
www.boe.es
(Noiz kontsultatua: 2021-07-05)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Calvo, Vera Gutierrez; Romero, Jose Antonio. (2013-12-05).
≪El enigma de las ‘nacionalidades’≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2021-07-05)
.
- ↑
Etxeberria, Eneko.
≪Kanadako haizerik ez Kataluniarentzat≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2022-06-15)
.