Wikipedia, Entziklopedia askea
Austriako Ondorengotza Gerra
|
---|
|
Data
| 1740ko abenduaren 16 ? 1748ko urriaren 18
|
---|
Lekua
| Europa, Ipar Amerika eta India
|
---|
Emaitza
| Maria Teresa I.a Austriakoak
tronua mantendu zuen
|
---|
|
|
|
|
|
|
|
Austriako Ondorengotza Gerra
1740
-
1748
urteetan Europako estatu guztietara hedatu zen
gerra
izan zen,
Habsburgo
etxearen ondoregotza eskubideak zirela-eta.
Karlos VI.a
Austriako enperadorea hil zenean, Europako estatu ahaltsu batzuek ez zuten inperioa haren alaba
Maria Teresaren
eskuetan geratzea onartu, eta berehala hasi ziren tirabirak.
Frederiko II.a
Prusiako erregeak
eman zuen lehen urratsa eta
Silesia
hartu zuen
1740an
.
Frantzia
,
Espainia
,
Bavaria
eta
Saxonia
Prusiaren alde jarri ziren eta
Karlos Alberto Bavariakoa
izendatu zuten Austriako enperadore, Karlos VII.a deituraz.
Britainia Handia
eta
Herbehereak
Austriaren alde agertu ziren. Frantsesek eta bavariarrek
Austria Garaia
eta
Bohemia
hartu zituzten. Prusiak, bere aldetik, bakea izenpetu zuen Austriarekin, ordainean Silesia hartuta (
Breslau
,
1742
;
Dresden
,
1745
). Bavariak atzera egin zuen
1743an
eta Frantzia bakarrik geratu zen Ingalaterraren aurrean. Frantzia Herbehereez jabetu zen (
1747
-
1748
), baina
Akisgrango Hitzarmenak
(1748) gauzak lehen bezala utzi zituen eta Maria Teresaren erregetza onartu behar izan zuen Frantziak.