Atoloia
eraztun itxurako
koralezko
uhartea
da, ozeano
tropikaletan
kokatzen dena. Erdian dagoen
aintzira
bat inguratzen duen koralezko
uharriz
osatua daude, urperatutako
sumendi
baten ertzeko kare deposituetan oinarritzen direnak. Atoloi barneko aintzirak hauek
ur
gezakoak edo gazikoak izan daitezke.
Gehienak
Ozeano Barean
daude, hainbat uhartedi osatuz, baina
Indiako Ozeano
an ere batzuk daude. Itsasoaren mailatik gora altuera txikia dutenez,
klima aldaketak
nabarmen eragingo diela pentsatzen da eta asko urperatuta geratzeko mehatxupean daude. Bestalde, atoloi txikietan bizimodua oso zaila da eta populatu gabe daude. Hori dela eta, XX. mendean bonba nuklearren proba ugari egin zituzten inguruetan.
Atollo
hitza
divehizko
atholhu
( ?????? ) hitzetik dator,
Maldivetako
hizkuntza indo-ariarretik
[1]
.
Europako hizkuntzetan
1625
etik erabiltzen bada ere,
Charles Darwin
ek izena ezagutarazi zuen. Horrela definitu zuen: "Uharteen arteko azpimultzo berezi bat da, haren ezaugarri nagusia
koralezko uharri
organiko bat izatean datza"
[2]
. Fairbridgek (1950) "erdian aintzira bat duen uharri zirkularra" gisa definitu zuen
[3]
.
Gaur egun horrela definitzen da atoloia: "sintzira bat inguratzen duen eraztun itxurako uharria da, uharria baino altuagoa den muinorik ez duena, ez bada uharrizkoa edo uharriaren hondarrez eratutakoa"
[4]
.
Darwinek azaldu zuen 1842an
Ozeano Bareko
koralezko atoloien eraketa
The Structure and Distribution of Coral Reefs
liburuan
[5]
. Horretarako 1831-1836 artean
HMS Beagle
itsasontzian egindako bidaian hartutako oharrak erabili zituen. Bidaia hartan hainbat latitudetako uharte bolkaniko eta atoloi ugari aztertu zituen eta konturatu zen poloetatik gertu ur azpiko mendi lauak (
guiot
) agertzen zirela
[6]
eta ekuatore aldean, berriz, atoloiak. Horrek argi erakusten du koralek tropiko arteko ur epelak behar dituztela, garapen egokia izateko.
Darwinek esan zuen uharte bolkanikoa jeisten doan heinean inguruan koralezko uharria hazten ari dela, harik eta sumendia erabat desagertu eta koralezko uharria itsas mailara iristen den arte. Esandakoa frogatu nahian
Bora Bora
eta
Cook uharteetako
Aitutaki aipatu zituen. Gaur egungo teoriak hein handi batean Darwinek esandakoa mantentzen du.
Honela gertatzen da atoloiaren eraketa:
- Puntu bero baten eraginez gandor termiko batek
lurrazala
zulatu egiten du,
magma
irtenaraziz. Horrela
sumendi
edo uharte bolkaniko bat sortzen da. Magmak ateratzen jarraitzen duen artean sumendia tamainaz handituz doa, bai altueran eta baita oinarrian ere.
- Denbora luzea igaro ondoren jarduera magmatikoa eten egiten da eta sumendia itzali egiten da. Orduan
korala
uhartearen inguruan ezartzen da,
bazterreko uharri
forman.
- Uhartea hondoratzen hasten denean koralak uhartearen inguru guztia kolonizatzen du,
barrera uharri
forman. Batzuetan koralaren eta sumendiaren hondarraren artean aintzira bat eratzen da.
- Uhartea guztiz hondoratzen da, sumendia desagertzeraino. Bien bitartean koralak hazten jarraitzen du eta
atoloia
sortzen da. Koralezko eraztunaren erdian aintzira bat gelditzen da. Prozesuaren azken zatian itsasoko olatuek bistaraturiko koralezko hesia jo eta zatiak birrindu egiten dituzte harea fina sortuz. Koral zatiak, harea eta haizeak ekarri dituen landare haziek uharte txikiak osatzen dituzte koralezko hesiaren gainean eta lehen mailak segida ekologikoa abiatzen da
[7]
.
Lurra planetan 440 atoloi inguru zenbatu dira
[8]
. Gehienak Ozeano Bareko eremu tropikalean kokatzen dira eta atoloi uhartedietan kontzentratzen dira. Multzo aipagarrienak honako hauek dira;
Karolinak
,
Koral itsasoko uharteak
,
Marshall Uharteak
,
Tuamotu uharteak
,
Kiribati
,
Tokelau
eta
Tuvalu
. Hauekin batera aipatzekoak dira Indiako ozeanoko
Txagos uhartedia
,
Lakadiveak
,
Maldivak
eta
Seychelleetako
kanpoaldeko uharteak. Ozeano Atlantikoan ez dago atoloi multzo handirik: bakarrak Nikaraguatik gertu dauden baina Kolonbiari dagozkion zortzi atoloi txiki dira.
Koralezko uharriak eratzen dituzten bizidunek ur tropikal eta azpitropikal epelak behar dituzte. Atoloi iparraldetarrena
Kure
da, 28°25′ N,
[9]
eta hegoaldetarrenak
Elizabeth uharria
(29°57′ S) eta
Middleton uharria
(29°27′ S) dira
[10]
.
Munduko atoloi handiena, azalerari dagokionez,
Txagoseko Banku Handia
da. 12.642 km
2
-ko azalera du baina horietatik 4'5 km
2
baino ez du osatzen itsas mailatik gora dagoen uharri estuak
[11]
.
Atoloiek ez dute 5 metrotik gorako altuerarik, baina batzuetan gertatzen da indar tektonikoek atoloia altxatzea. Altuena
Lifou
da (
Kaledonia Berria
): 104 metroko altuera hartu du eta 1.146 km
2
-ko azalera
[12]
.
Atoloiek hainbat mehatxu dituzte: nabarmenena klima aldaketak eragindako itsasoaren maila igotzea da. Altuera txikikoak direnez, asko urperatuta geraitzeko mehatxupean daude
[13]
eta biztanleek ezin izanen dute bertan bizitzen segitu
[14]
.
Maldivak
,
Kiribati
,
Tuvalu
eta beste hainbat estatu erabat urpera litezke hurrengo hamarkadetan
[7]
. Arrisku horri aurre egiteko, Klima Aldaketarekiko Atoloi Baxuen Nazioarteko Elkartea (CANCC) sortu da
[15]
.
Beste alde batetik, atoloi multzo handiak isolaturik eta populatu gabe daude eta herrialde garatuenek
proba nuklearrak
egiteko aukeratu dituzte.
Estatu Batuek
lehen hidrogeno bonba
Bikini atoloian
lehertarazi zuten: horretarako, biztanleak Rongerik atoloira eraman zituzten.
1947
eta
1962
artean,
AEB
ek ehun leherketa nuklear inguru egin zituzten horrelako atoloietan
[7]
.
Frantziak
ere
Mururoa
eta
Fangataufa
atoloietan 193 proba nuklear egin zituen
1966
eta
1996
artean
[16]
: haien ondorioz, Mururoa atoloia erortzen ari dela onartu behar izan zuen
Macron
presidenteak
[17]
.
- ↑
(Ingelesez)
Goldberg, Walter M. (2013).
The Biology of Reefs and Reef Organisms.
University of Chicago Press, 13 or.
ISBN
9780226925370
.
.
- ↑
darwin-online.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
Fairbridge, Rhodes W.. (1950-07-01).
≪Recent and Pleistocene Coral Reefs of Australia≫
The Journal of Geology
58 (4): 330?401.
doi
:
10.1086/625751
.
ISSN
0022-1376
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
McNeil, F. S.. (1954).
Organic reefs and banks and associated detrital sediments.
Amer. J. Sci., 252(7):, 385?401 or.
.
- ↑
≪Darwin Online: Introduction to Coral reefs≫
darwin-online.org.uk
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪guyot | geology | Britannica≫
www.britannica.com
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
a
b
c
≪Atoll | National Geographic Society≫
education.nationalgeographic.org
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
Watts, T.. (2019).
Science, Seamounts and Society.
Geoscientist. August 2019:, 10?16 or.
.
- ↑
Westsamoa Ministry of Education, Sports & Culture. (2004).
Geography Year 12, [Schulerbd.
[...].
] Ministry of Education, Sport and Culture
ISBN
982-517-061-1
.
PMC
935073979
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
Prescott, Victor. (1998-05).
≪The Uncertainties of Middleton and Elizabeth Reefs≫
Maritime Studies
1998 (100): 8?14.
doi
:
10.1080/07266472.1998.10878528
.
ISSN
0726-6472
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
pubs.geoscienceworld.org
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
≪Misinformation about Islands≫
www.worldislandinfo.com
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Atoll islands and climate change: disappearing States? - United Nations University≫
unu.edu
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Climate change could make atolls uninhabitable as soon as the 2030s, new study says - World | ReliefWeb≫
reliefweb.int
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Coalition Of Low-Lying Atoll Nations on Climate Change gather in Palau | United Nations Development Programme≫
UNDP
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Periodico, El. (2021-07-28).
≪Casi 200 pruebas nucleares en la Polinesia en 30 anos≫
elperiodico
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El atolon de Mururoa se derrumba como consecuencia de las pruebas nucleares≫
La Voz de Galicia
2001-03-01
(Noiz kontsultatua: 2022-10-11)
.