Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongi etorri euskarazko wikipediaren
zinemaren atarira
!
|
Kategorien sailkapena
|
- Gai nagusiak
- Filmak
- Biografiak
|
Nabarmendutako biografia
|
Nabarmendutako irudia
|
Sir
Alfred Joseph Hitchcock
(
Londres
,
1899ko
abuztuaren 13a
-
Hollywood
,
1980ko
apirilaren 29a
)
zinema zuzendari
eta
ekoizle
ingelesa izan zen,
thriller
eta
beldurrezko
generoetan maisulan ospetsuen egilea. Lanean
Erresuma Batuan
hasi bazen ere,
1938tik
aurrera
Ameriketako Estatu Batuetan
errodatu zuen, eta,
1956an
, hango hiritartasuna erdietsi. 60 urtetan zehar 50 film baino gehiago zuzendu zituen.
Haren filmak beldurrean eta fantasian oinarritzen dira. Gehienetan, protagonistek kontrolez kanpoko egoera ulertezinetan harrapaturik aurkitzen dute euren burua. Beste gai nagusia gizon-emakumeen arteko hartu-emanak dira. Sexuen arteko ohiko erlazio erromantikoak ikuspegi zinikotik jorratzen dira Hitchcoken filmetan.
Ikusleen artean berebiziko ospea eta arrakasta bazuen ere, kritikak ez zuen inoiz Hitchcock kokatu garaiko maila altuenetako zuzendarien artean, eta berandu iritsi zitzaion onarpena.
Rebecca
izan zen
Oscarra
irabazi zuen bere film bakarra, beste lau alditan hautagai izan arren.
Frantziako
Nouvelle Vague
mugimenduko kritikoak,
Eric Rohmer
,
Claude Chabrol
, eta
Francois Truffaut
besteak beste, izan ziren lehenak Hitchocken meritu artistikoa azpimarratzen. Haien ustez, zuzendariak bere nortasuna agerrarazi behar du filmetan, eta Hitchcock eredu bikaina zen horretan. Gaur egun zuzendari betetzat jotzen da Alfred Hitchcock, artea eta entretenimendua maisuki batzen zituelako eta luze eta sakon eragin zuelako ondorengo zuzendari, ekoizle eta aktoreengan.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...
|
|
|
|
|
---|
Arteak
| |
---|
Euskal Herria
| |
---|
Geografia
| |
---|
Historia
| |
---|
Hizkuntzak
| |
---|
Zientziak
| |
---|
|