Eguzki-sistemak
eguzkiaren
inguruan, oro har
orbita
ezberdinetan jirabiran, dabiltzan objektu ezberdinak (
planetak
,
planeta nanoak
,
sateliteak
,
asteroideak
,
kometak
...) biltzen ditu. Zentzu zabalagoan, eguzkiak espaziora bidalitako partikulen eraginpean dagoen espazio eremu osoa hartzen du. Espazio honen kanpo mugak
heliopausa
du izena.
Lurraren sorrera Eguzki sistemaren sorrerarekin loturik dago. Eguzki sistemaren sorrera duela 5000 milioi urte inguru kokatua dago,
nebulosako
materialak dardaratzen eta elkarri eragiten hasi zirenean, inguruko
izar
baten leherketak sortutako talka-uhinaren ondorioz seguruenik. Nebulosako
materia
hori trinkotzen hasi eta gerorako sistemaren erdigunean kokatu zen, masa horren
grabitazio-indar
ikaragarriak konprimitu eta berotu zuelako,
erreakzio nuklearrak
sortzeko bezainbeste, materia hori. Erreakzio arte, hori grabitanuklear horiengatik izarrek bero eta argi kopuru handiak igortzen dituzte, horrela
Eguzkia
sortu zen.
Eguzki-igorpen handi horiek
putz egin
eta materiaren parte handi bat espaziorantz bidali zuen. Bestea, izar gaztearen inguruan biraka geratu zen disko lau bat osatu (
disko protoplanetarioa
) grabitate-indarraren eraginez gertatu zen. Disko horretan, materialik trinkoenak erdigunetik gertuago kokatu ziren. Gero, planetesimala, kontzentrazioak, sortu ziren materiazko diskoan. Horiek eguzkiaren inguruko orbita desberdinetan kokatu ziren eta elkarren kontra talka egiten eta apurtzen hasi ziren, gero eta gorputz handiagoetan metatzeko, inguruko materia askea erakartzeko grabitazio indar handiagoarekin. Horrela, planetesimalak etorkizuneko
planeten
ernamuina izan ziren.
Eguzkitik hurbilen materialik trinkoenez osaturiko planetak sortu ziren (
harkaiztsuak
direnak) eta urrunago, planeta
gasdunak
trinkotu ziren. Azkenik, planetak hoztu eta askatutako gasekin atmosfera bat sortu zuten, gas horiek grabitate handiko planetetan bakarrik geratu ziren atxikirik.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...
|