Atapuercako gudua
,
1054ko
irailaren 1ean
Atapuercako
ibarreko Piedrahita herrian,
Iruneko erregea
zen
Gartzia III.a Santxezek
Gaztela
eta
Leongo erregea
zen
Fernando I.a
aurkako borroka izan zen.
Garaipena gaztelarren aldekoa zen eta
Nafarroako erregea
guduan hil zen. Fernandok
Pisuergan
bere laguntza eskertzeko 17 urte aurrerago emandako lurraldeak berreskuratu zituen.
Antso III.a Nagusia
1035ean
hil zenean, bere inperioa semeen artean banatua zen. Fernandok
Gaztelako konderria
lortu zuen eta Gartziak, berriz,
Iruneko Erresuma
.
1037an
,
Bermudo III.a Leongoa
oinordekorik gabe hil zen Fernando Gaztelakoa bere koinataren aurkako
Tamarongo guduan
. Hori zela eta, Fernandok
Leongo erregearen
titulua lortu eta
1038an
Leonen
sartu zen.
Aipatutako guduan Fernando Gartzia bere anaiaren laguntza izan zuenez, lehen
Gaztelako konderriaren
menpean izandako eskualde batzuk eman zizkion:
Burgosko
ateetatik
Ocako mendietaraino
,
Briviescatik
Urbel ibaiaren
haraneraino,
Castrobartotik
Briciaraino
eta
Nerbioi
ibaiaren haranetik
Santanderreino
hain zuzen ere.
Siloseko
beneditarrek
gudua izan eta zenbait
hamarkada
geroago
Gartzia
bekaiztiak
Naiaran
gaixorik zegoen
Fernando I.a
anaia eraso zuela idatzi zuten.
Fernando sendatu zenean, Gartziak berriro bisitatu zuen pakea egiteko asmoz. Orduan Fernando anaia atxilotu eta
Ceako
dorrean giltzaperatu zuen. Nafarra ihes egin zuenean, guda deklaratu eta gaztelarren enbaxadak uko egin zituen.
Gartzia gertuko
Ages
herrian lurperatua izan zen eta hilobia duela gutxi aurkitua izan zen.
Gaztela eta Leongo osteek
Atapuercan
,
Burgosetik
hiru
legoa
ekialderantz, zeuden, orduko
Iruneko Erresuma
zena. Gartzia tropa laguntzaile mairuen laguntza izan zuen eta baliteke
Ramiro I.a Aragoikoa
bere anaiarena.
"De rebus gestis D. Didaci Gelmirez, primi Compostellani Archiepiscopi"
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Santiago Compostelakoaren
urte liburuek
Gartziaren
hiltzailea Antso Fortun izeneko bere zalduna zela esan zuten "bere emaztea [erregeak] iraindua zelako".
Nafarroako
jarraigo batzuek heriotza borrokan aukeratu zuten, tartean erregearen hiltzailea
Funeseko
jauna zena.
Naiarako kronikak
esan zuen
Bermudoren
senideek
Gartzia
hil zutela, bizirik harrapatzeko Fernandoren aginduak desobedituz.
[1]
Nafarrek, hala ere, gauera arte mantendu zituzten posizioak eta
Naiarara
eraman zuten hilotza lurperatzeko. Guduan bertan
Antso Penalengoa
nerabea errege berri izendatu zuten.
Fernando, bertsio honetan, anaia axolagabea da eta "Santanderreko Asturias",
Gaztela Zaharra
,
Briviesca
eta
Errioxa
hartu zituen. Anai gaixoa bisitatzera joan zenean,
Gartziak
ihes egin zuen. Gartzia Fernando gaixoa errezeloak kentzeko asmotan bisitatzera joan zenean, aldiz, Fernandok Gartzia atxilotu eta
Ceako
dorrean giltzaperatu zuen.
Dorretik ihes egin eta gero, armada hartu, mairuen laguntza eskatu eta
Gaztela
eraso zuen.
Atapuercan
eginiko bake-negoziaketak kale egin eta soldadu traidore bik (bata, Antso Fortun) erail zuten. Erregea
San Enekoren
eskuetan hil zen.
Fernando hilotza
Naiarara
eramatea laga eta
Briviesca
,
Montes de Oca
eta
Errioxako
herri batzuk konkistatu zituen.
Iruneko Erresumako
muga
Ebron
kokatu eta
Antso Penalengoa
errege berria Fernandoren basailu bihurtu zen.
Iturri batzuk
El Cid
parte-hartzaileen artean zegoela diote, baina,
1043an
edo
1048an
jaio zenez, gazteegia zen. Litekeena da aita
Diego Lainez
izatea.
Honek
1055ean
, nafarren eskuetatik
La Piedra
eta
Urbelgo gazteluak
konkistatu zituen
Urbel ibaiaren
harana kontrolatuz.
1940an
gudua gogoratzeko bertan zegoen 6.000 urteko
menhir
batean inskripzio bat grabatu zuten.
1996tik
aurrera,
Atapuercako
eta inguruko herrietako biztanleek gudua antzezten dute
abuztuaren
azken igandean.