Wikipedia, Entziklopedia askea
- Oharra:
Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen
.
Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arnasestua
,
disnea
edo
itolarria
arnas gaixotasunen
sintomarik
garrantzitsu eta tipikoena da,
bihotzaren
eta
ORLren
eremuko eritasun batzuetan ere agertzen den arren. Bestela,
psikiatrian
ere ikus daiteke arnasestua eri batzuengan.
Gaixoek sentitutako sintoma hau haize falta edo itoaldia da,
oxigenoaren
gabeziaren ondorioz.
Beste sinonimo batzuk: arnasbehar, itobehar, itodura, hatsanka, itomen, itoaldi, hatsantura, hats-bahitura, alba, txurrun edo hatsantzea.
Oro har sintoma bronkogenikoa izanez gero, arnas aparatuan sortua alegia,
bronkozabaltzaileak
eta
kortikoideak
lehenengo aukerakoak dira. Kardiogenikoa baldin bada, ordea,
diuretikoak
izango dira eraginkorrenak. Kasu mistoetan bi arloetako sendagaiak erabili behar dira, eta edozein modutan arnas gutxiegitasuna egonez gero (pO2 <60 mmHg)
oxigenoterapia
gehitu.
ORLkoetan
oztopo fisikoa izanez gero kendu, hantura sendatzeko kortikoideak eta kasu larrietan esku hartze kirurgiko azkarrak behar izaten dira,
trakeotomia
batzuetan.
Gaixotasun terminaletan, onkologikoak izan ala ez,
opioideak
mesedegarriak izan daitezke hainbat kasutan.
Jatorri psikikoa edukiz gero, antsiolitikoak eta bestelako terapiak aplikatu beharko ziren.