1925:
Erich Mendelsohnek
eraikitako
Einstein dorrea
, lehen eraikin garrantzitsu ikonikoki espresionista.
Arkitektura espresionista
espresionismoaren
arte bisual
adierazgarriekin batera
XX. mendearen
lehen hamarkadetan
Europan
garatu zen arkitektura mugimendu bat izan zen.
"Arkitektura espresionista" terminoak, hasiera batean,
Alemaniako
,
Holandako
,
Austriako
,
Txekiar
eta
Danimarkako
abangoardien
jarduerak deskribatu zituen 1910etik 1924ra, gutxi gorabehera. Ondorengo birdefinizioek 1905era arte luzatu zuten epea eta Europako gainerako lurraldeetara ere zabaldu zuten. Gaur egun, kontzeptua hain hedatu da, non jatorrizko mugimenduaren nolakotasun batzuk erakusten dituen edozein garaitako edo kokalekutako arkitekturari erreferentzia egitera iritsi baita; distortsioa, zatikatzea edo emozio edo gainkarga bortitzaren komunikazioa. 1970eko hamarkadara arte, hala ere, adituek ere
mugimendu modernoan
egondako eragin espresionista gutxiesten zuten, baina azken urteotan berriro ebaluatu da.
Estiloaren ezaugarria zen material berrien adopzio premodernista, berrikuntza formala eta oso ezohiko bolumenak, batzuetan forma biomorfo naturaletan inspiratuta, beste batzuetan
adreiluen
,
altzairuaren
eta batez ere
beiraren
ekoizpen masiboan oinarrituako teknika berriek ahalbidetua.
Alemania eta Austriako arkitekto espresionista europar zenbaitek
Lehen Mundu Gerran
borrokatu zuten eta haien esperientziak, 1919ko
Iraultza Espartakistaren
ondorengo gorabehera politiko eta sozialekin batera, ikuspegi utopikoa eta
sozialismoaren
ikuspegi erromantikoa eragin zuten.
[1]
Baldintza ekonomikoek 1914 eta 1920ko hamarkadaren erdialdera arte asko mugatu zuten eraikinen kopurua,
[2]
obra espresionista garrantzitsuenetako asko paperean plano gisa geratu dira ondorioz daitezen eraginez, hala nola
Bruno Tauten
Alpine Architecture
eta
Hermann Finsterlinen
Formspiels
proiektuak. Erakusketa iragankorrak ugariak eta oso esanguratsuak izan ziren garai honetan hanaber.
Eszenografia
eta
zinema
eszenografiak
beste irteera bat eman zioten irudimen espresionista arkitektonikoarri
[3]
eta diru-sarrera osagarriak izan ziren klima ekonomiko gogorrean konbentzioei aurre egiten saiatu ziren diseinatzaile askorentzat.
Arkitektura espresionistaren lehen mugarri iraunkor nagusia
Erich Mendelsohnen
Potsdam-eko
Einstein dorrea
da. 1925. urterako, espresionismoaren arkitekto nagusienak, esaterako; Bruno Taut,
Erich Mendelsohn
,
Walter Gropius
,
Mies van der Rohe
eta
Hans Poelzig
, arte bisualetako beste espresionista batzuekin batera,
Neue Sachlichkeit
(
Objektibotasun Berria
) mugimendura jo zuten, espresionismoaren nahaste emozionalak baztertzen zituen ikuspegi praktikoago batera. Gutxi batzuek, bereziki
Hans Scharounek
, hizkuntza espresionista aztertzen jarraitu zuten lanean.
[4]
1933an,
naziek
Alemanian boterea hartu ondoren, arte espresionista legez kanpo utzi zuten
Arte Degeneratu
gisa.
[4]
Estilo espresionistaren isla eta eragina izandako lehen euskal arkitekto inportantea
Victor Eusa
nafarra izan zen, zeinaren Iruneko 1928-1932 lan esanguratsu batzuk
deco
-espresionista titulua merezi izan duten.
[5]
Gerra ondorengo Eusaren lan batzuek ere badute espresionismo formal hori agerian, hala nola Eibarko
Coliseo antzokiak
.
[6]
1930eko Bilbon ere sentsibilitate espresionistak agertu ziren, hala nola
Tomas Bilbaore
n Indautxuko etxeetan (1934), Brinas eskolean (
Pedro Ispizua
1932-1933) eta
Equitativa eraikina
(
Manuel Galindez
1932).
[7]
1960ko hamarkadan ere, espresionismoaren antzuak ikus zitezkeen, hala niola
Txurdinaga II
institutuan, eta
Juan Daniel Fullaondo
arkitektoaren lanetan, zeinak idatziak ere egin zituen estiloaz eta beste euskal arkitekto batzuen lanaz. Fullaondok, halaber, eragina izan zuen
Rufino Basanez
edo
Alvaro Libanoren
lanean.
[8]
Euskal Herrikoak:
- Jencks, Charles (1986).
Modern Movements in Architecture
. Second Edition. Penguin. ISBN 0-14-009963-8
- Pehnt, Wolfgang (1973).
Expressionist Architecture
. Thames and Hudson. ISBN 0-500-34058-7
- Sharp, Dennis (1966).
Modern Architecture and Expressionism
. George Braziller: New York.