한국   대만   중국   일본 
Areetako geltokia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Areetako geltokia

Koordenatuak : 43°19′36″N 3°00′39″W  /  43.32669°N 3.010751°W  / 43.32669; -3.010751
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°19′36″N 3°00′39″W  /  43.32669°N 3.010751°W  / 43.32669; -3.010751
Areeta
Geltokiko Plaza Geltokia sarbidea.
Map
Kokapen mapa
Lineak
Gobela ?   Bilboko metroaren 1. linea  ? Lamiako
Kokapena
Helbidea Ibaigane kalea, 11-13; 48930
Udalerria Getxo ,   Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea ARE
Gunea 2. gunea
Irekiera 1995ko azaroaren 11
Bidaiariak 3.266.926 (2016) [1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Arreta bulegoa    Pertsonaldun txarteldegia   
Aldageltokia Metroa  Autobusa  Taxi 
Nasak 2
Trenbideak 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L1    Etxebarri - Plentzia
Bizkaibus A3338   Muskiz - Barakaldo - Areeta
A3422   Areeta - Berango (Artea)
Bestelakoak Taxi  Taxi

Areeta Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Getxoko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.

1. lineako adarraren geltokirik erabiliena da, 3 milioi eta erdi bidaiari gainditu dituelarik. Geltokiak 2005ean jaso zituen bidaiari gehien, 3.929.394 lagunek erabili baitzuten azpiegitura. [2]

Ibaigane kaleko irteeran Metro Bilbao enpresaren bezeroei arreta egiteko bulegoa dago. Geltokitik hurbil Bizkaia Zubia dago, Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotzen dituena.

2015eko maiatzaren 6tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez. [3]

Sarbideak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Geltokiak eskailera mekaniko bidezko bi sarbide eta igogailu bidezko sarbide bat ditu, guztiak Ibaigane kalean kokatuta.

  • Eskailera bidezko sarbidea  Autobusa  Taxi  Ibaigane kalea, 2 ( Plaza Geltokia irteera)
  • Eskailera bidezko sarbidea  Ibaigane kalea, 23 ( Ibaigane irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea  Sarbide irisgarria  Ibaigane kalea, 2 ( Plaza Geltokia irteera)

Lotuneak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Geltokiaren kanpoaldean autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. ≪2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena≫ (Noiz kontsultatua: 2017-08-15) .
  2. Metro Bilbao. ≪Bidaiarien datuak≫ (Noiz kontsultatua: 2014-06-29) .
  3. Metro Bilbao. ≪Metro Bilbaoko 10 geltokik WIFI sarbidea dute dagoeneko≫ (Noiz kontsultatua: 2015-05-07) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]