Apollo 11
1969ko
uztailaren 16an
AEBk
espaziora bidali zuen misioa da.
Ilargiaren
azala ukitu zuen lehenengo hegaldi eskifatua izan zen.
Apollo 11
Floridako
Canaveral lurmuturreko
NASAren
Kennedy Espazio Gunetik (LC 39A plataforma) jaurti zen, Saturn V suziri baten bidez, goizeko 10:32etan. Misioa ofizialki AS-506 legez ezagutu zen.
Apollo 11 misioaren tripulazioa
Neil Armstrong
(38 urte), ilargiratze-moduluaren pilotu
Edwin E. Aldrin Jr.
,
Buzz
ezizenez ezaguna (39 urte) eta aginte-moduluaren pilotu
Michael Collinsek
(39 urte) osatzen zuten. Ontzien izendapena komandantearen esku egon zen, Armstrongen esku alegia. Berak
Eagle
(
arranoa
) izendatu zuen ilargiratze-modulua eta
Columbia
deitu zion aginte-moduluari.
1969ko
uztailaren 21ean
2:56ak zirela (nazioarteko orduan UTC),
Mare Tranquillitatisen
hegoaldean Neil Armstrong komandantea gure satelitearen gainazala zapaltzen zuen lehenengo gizakia bilakatu zen. Ilargiratzetik sei ordu eta erdira gizakiak lehenengo urratsa eman zuen satelitean. Lorpen historiko honen irudiak planeta osora igorri ziren Parkes Behalekuko (
Australia
) instalazioetatik. Hasiera batean, Ilargian zeharko paseoa telebistaz emateko,
Espazio Sakoneko Sarearen
parte den Goldstongo jarraipen estaziora (
Kalifornia
, Estatu Batuak) iristen zen seinalea erabiltzea aurreikusirik zegoen. Baina, seinalearen harrera txarra zenez gero,
Honeysuckle Creek
estaziokoa (
Canberratik
hurbil, Australia) erabiltzea erabaki zen
[1]
. Honek paseoaren lehenbiziko minutuak erretransmititu zituen, eta gainerakoa Parkes Behalekutik igorri zen
[2]
.
Apollo programak 24.000 milioi dolarreko inbertsioa suposatu zuen. 400.000 langile baino gehiagok jardun zuten bere garapenean. Suziriak, ontziak eta ilargiratze-moduluak 5.600.000 atalez osaturik zeuden, eta denak %99,9ko eraginkortasunez funtzionatu izan balira ere, 5.600 matxura inguru sor zatekeen. Gaur egungo edozein
sakelekok
Armstrong, Aldrin eta Collinsen ontzi barnean zeramaten ordenagailuak baino memoria gehiago dauka
[3]
.
|
---|
Suziri frogak
| | |
---|
Bertan beherako misioak
| |
---|
Eredu frogak
| |
---|
Tripulatu gabeko misioak
| |
---|
Lurraren Azpi-orbitako misioak
| |
---|
Ilargiaren orbitako misioak
| |
---|
Ilargiratutako misioak
| |
---|
Porrot egin duten misioak
| |
---|