Wikipedia, Entziklopedia askea
Antxon Mendizabal Etxabe ‘Tonino’
(
Arrasate
,
Gipuzkoa
,
1946
–
Bilbo
,
Bizkaia
,
2016ko
apirilaren 11
)
EHUko
irakasle eta militantea izan zen.
Kooperatibismoa
,
autogestioa
eta
desazkundea
ardatz izan zituen.
1946an
jaio zen
Arrasaten
, eta han San Viator ikastetxean eta Eskola Politeknikoan ikasi zuen.
1963an
ETAn
sartu zen, herriko gazte talde batekin batera
[1]
.
Elgoibarren
beste kide batekin goi-tentsioko kable batean
ikurrina
bat jartzen ari zela, laguna atxilotu eta berak ihes egin zuen. Horren ondorioz, azkenean epailearen aurrean aurkeztu eta denbora laburrez kartzelan izan zen.
1968an
ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira, gero
Parisera
eta azkenik
Lovainara
(
Belgika
), non
ekonomia
ikasketak egin zituen.
[1]
1977ko amnistiarekin
itzuli zen Arrasatera eta, besteak beste,
Euskadiko Kutxan
jardun zuen lanean lau urtez.
1985ean
hasi zen irakasle EHUko Kazetaritza eta Gizarte Zientzien Fakultatean, ekonomia klaseak emanez. Kooperatibismoa, autogestioa,
globalizazioa
eta desazkundea izan dira bere ikergai nagusietakoak. EHUko Gezki erakundeko kidea ere bazen.
[1]
Kezka sozial eta politiko handikoa izen zen,
Euskal Herriaren
independentzian
eta
sozialismoan
sakonki sinesten zuen pertsona. ETAn jardun ondoren ere
ezker abertzalearen
inguruan ibili zen beti, baina harekiko lotura organikorik izan gabe.
[1]
Inguma datu -basean berakeuskaraz emandako 19 hitzaldi, 5 artikulu eta liburu bi hauek jaso dira:
- Globalizazioa eta autoeraketa : joerak, mugak eta aukerak
Lanki Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea [2005]
ISBN
84-608-0306-6
[2]
- Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean
Udako Euskal Unibertsitatea 2004
ISBN
84-8438-049-1
[3]