Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine Gizenga
(
Mushiko
,
Kongo Belgikarra
1925eko
urriaren 5a
-
Kinshasa
,
2019ko
otsailaren 24a
),
Kongoko Errepublika Demokratikoko
politikaria izan zen.
Afrikako Alderdi Solidarioaren burua eta
Patrice Lumumbaren
hurbilekoa, lehen ministro ordea izan zen 1960tik 1961era. Egoitza
Kisanganin
zuen
Kongoko Errepublika Askeko
lehen ministroa izan zen,
Simba matxinadatik
sortutako estatua. Estatu hori batez ere bloke komunistakoak ziren 21 herrialdek aintzatetsi zuten. 1962ko urtarrilean
Bula-Mbemba
uhartean kartzelatu zuten eta 1964ko uztailean
Moise Tshombek
askatu egin zuen. 1965 eta 1992 bitartean erbestean bizi izan zen.
Joseph Kabilak
lehen ministro izendatu zuen 2006ko abenduan eta 2008ko irailean dimititu egin zuen.