한국   대만   중국   일본 
Antonio de Spinola - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Antonio de Spinola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio de Spinola

14. Portugalgo presidentea

1974ko maiatzaren 15a  - 1974ko irailaren 30a
Americo Tomas - Francisco da Costa Gomes
Bizitza
Jaiotza Estremoz 1910eko apirilaren 11
Herrialdea   Portugal
Heriotza Lisboa 1996ko abuztuaren 13a  (86 urte)
Hobiratze lekua Lisboa
Heriotza modua berezko heriotza : Biriketako Tronboenbolismoa
Familia
Aita Antonio Sebastiao Spinola
Hezkuntza
Heziketa Portuguese Military Academy (en) Itzuli
Colegio Militar (en) Itzuli
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria , ofizierra , idazlea eta iraultzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Portugalgo Armada
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Portuguese Colonial War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Democratic Movement for Liberation of Portugal (en) Itzuli

IMDB: nm1617262 Find a Grave: 240400529 Edit the value on Wikidata

Antonio Sebastiao Ribeiro de Spinola (Santo Andre, Estremoz , 1910eko apirilak 11 Lisboa , 1996ko abuztuak 13 ) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo Errepublikako 14. presidentea izan zen, Krabelinen Iraultzaren osteko lehenbizikoa.

Biogafia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zalduneriako alferez gisa bukatu zituen militar ikasketak, eta Guardia Nazional Errepublikanoan (GNR) eta Azore uharteetan zerbitzatu zuen. 1961etik 1963ra bitartean, Angolan izan zen. Handik itzultzean Zalduneriako zuzendari izendatu zuten, eta GNRko komandanteorde. 1968an Ginea Portugaldarreko ( Ginea Bissau , gaur egun) gobernadore eta komandante nagusi izendatu zuten.

1973an itzuli zen Portugalera, eta gudarosteko Estatu Nagusiko buruorde izendatu zuten ( 1974 ). Hala ere, berehala kendu zuten kargutik, Portugal e o Futuro liburuan Portugalgo kolonientzat irtenbide politikoa aldarrikatzeagatik. Handik gutxira, 1974ko apirilaren 25ean , Krabelinen Iraultza deituan, Kapitainen Mugimendu deituak Marcelo Caetanoren gobernua erorarazi zuen. Gudarosteen Mugimenduak hartu zuen aginpidea, eta Nazioaren Salbaziorako Batzorde bat eratu zuen, Spinolaren lehendakaritzapean. Batzordeak Spinola bera izendatu zuen Portugalgo Errepublikaren lehen lehendakari.

Aginpidean izan zen lau hilabetean, Gudarosteen Mugimenduaren babesa izan zuen, baina gainerako guztiak aurka izan zituen, botere guztia biltzen saiatu zelako. Uztailaren 27an koloniak burujabe izateko eskubidea aitortu zuen. Portugalen COPCON (Kontinenteko Operazio Komandoa) sortu zen, Otelo Saraiva de Carvalho jeneralaren zuzendaritzapean, Gudarosteen Mugimendua defendatzeko, baina baita herri-mugimenduak defendatzeko ere, ezkerreko sektoreen gorakadaren seinale. Vasco Goncalves , komunista, lehen ministro izendatu zutenean, bere karguaren dimisioa eman zuen.

Aginpidea indarrez hartzen ahalegindu zen, baina huts egin zuen, eta Espainiara erbesteratu zen lehenbizi, eta Brasila gero. Han, Portugalen Askapenerako Mugimendu Demokratikoa sortu zuen. Urte hartako azaroan Portugalera itzuli ahal izan zen, eta gudarosteko erreserban geratu zen. 1981ean mariskal izendatu zuten. Gai politiko-militarreko zenbait liburu idatzi zituen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]