한국   대만   중국   일본 
Angra do Heroismo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Angra do Heroismo

Koordenatuak : 38°39′21″N 27°12′55″W  /  38.6558°N 27.2153°W  / 38.6558; -27.2153
Wikipedia, Entziklopedia askea
Angra do Heroismo
Angra do Heroismo
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe   Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa   Azoreak
Izen ofiziala Angra do Heroismo
Jatorrizko izena Angra do Heroismo
Posta kodea 9701
Geografia
Koordenatuak 38°39′21″N 27°12′55″W  /  38.6558°N 27.2153°W  / 38.6558; -27.2153
Map
Azalera 237.52 km²
Altuera 0 m
Mugakideak Praia da Vitoria
Demografia
Biztanleria 35.402 (2011)
?179 (2001)
Dentsitatea 149,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1478
Telefono aurrizkia 292
Ordu eremua UTC?01:00
Hiri senidetuak Salvador da Bahia , Gramado , Evora , Tulare (Kalifornia) , Gilroy (Kalifornia) , Taunton (Massachusetts) eta Rio de Janeiro
cm-ah.pt

Angra do Heroismo ( ?????? du e?u?i?mu ahoskatua), eskuarki Angra deitua, Portugalgo udalerria da, Azoreetako hiru hiriburuetako bat, Terceira uhartean kokatutakoa.

1983an UNESCOk bere herrigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1450an fundatu zen Angra. Batzuek diote Alvaro Martins izan zela sortzailea, Bartolomeu Dias nabigatzailearekin Esperantza oneko lurmuturrera zihoala, beste batzuek aldiz Henrike Nabigatzailearen zerbitzuan zihoan Jacome de Bruges flandiarrak fundatu zuela. Edozelan ere badirudi honek Herbehereetako nekazari, arrantzale eta merkatariak ekarri zituen Azore uharteak kolonizatzera. Lehenengo populatzaileek bi badia txikiren arteko muinoa aukeratu zuten, Brasil mendiaren oinean. Kala horietako bat ( Angra ) hain sakona zen itsasontzi handiek ere bertan babesa har zezaketela.

1474an Alvaro Martinsek kalara zihoan ibaia desbideratu egin zuen errota baten gurpila mugitu zezan eta orduan hasi zen herriaren garapen ekonomikoa. Aldi berean herriaren oinarri kuadrangeluarra diseinatu zen ibaiak utzitako lekuan. Berehala kalaren inguruan etxeak eraiki ziren eta muinoaren gainean Moinhos gaztelua (erroten gaztelua). 1534ean hiri estatusa lortu zuen, bai eta apezpikutza ere.

XVI mendean Ekialdeko Indietarako geldiune garrantzitsua bihurtu zen eta kaia karabela eta galeoiez beteta egon ohi zen. Elizak, komentuak, jauregiak eta gotorleku militarrak eraiki ziren. Guimaraesko noblea zen Pero Anes do Canto (1480?1556) izan zen Terceira uharteko gotorlekuen agintaria eta Portugalgo koroak titulu heredagarria bihurtu zuen, Canto familia beraz hirurehun urtetan uharteko nagusia izan zen.

Portugalgo Gerra Zibilean (1828?1834) Azoreak liberalen alde agertu ziren eta esker onez Maria II.a Portugalgoak Heroismo izena gehitu zion Angrari. 1836an Charles Darwin naturalista handia bertan izan zen munduari bira eman zion bidaia ezagunean.

1980ko urtarrilaren 1ean lurrikara izan zen eta Angrak kalte handiak jasan zituen. Lau urtetan berriztu zuten herria eta 1983an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Terceira uhartearen hegoaldeko kostaldean kokaturik dago. Mendebaldean Brasil mendia dauka, itzalita dagoen sumendi bat.

Banaketa administratiboa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udalerriak ( concelho ) 19 parrokiatan ( freguesia ) banaturik dago:

  • Altares
  • Cinco Ribeiras
  • Doze Ribeiras
  • Feteira
  • Nossa Senhora da Conceicao
  • Porto Judeu
  • Posto Santo
  • Raminho
  • Ribeirinha
  • Santa Barbara
  • Santa Luzia
  • Sao Bartolomeu de Regatos
  • Sao Bento
  • Sao Mateus da Calheta
  • Sao Pedro
  • Se
  • Serreta
  • Terra Cha
  • Vila de Sao Sebastiao

Klima [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

    Datu klimatikoak (Angra do Heroismo (1981?2010))    
 Hila    Urt     Ots     Mar     Api     Mai     Eka     Uzt     Abu     Ira     Urr     Aza     Abe    Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.2 20.2 20.6 21.6 23.7 25.5 29.2 28.6 28.7 25.9 25.0 21.2 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.2 16.1 16.5 17.3 18.8 21.1 23.9 25.1 24.0 21.3 18.7 17.0 19.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.1 13.8 14.2 14.9 16.3 18.5 21.0 22.2 21.3 18.9 16.5 14.9 17.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.0 11.5 11.9 12.4 13.7 15.8 18.1 19.1 18.5 16.4 14.2 12.7 14.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 3.7 4.2 3.8 5.7 8.8 10.2 12.5 14.4 12.4 8.8 7.6 5.5 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 107.6 110.1 107.8 85.7 72.3 55.2 29.1 48.3 89.7 115.6 122.8 155.1 1099.3
Prezipitazio egunak (≥ ) 19.1 17.6 17.4 15.5 13.9 11.3 10.6 11.8 14.0 18.2 18.7 19.9 188
Iturria (1): Instituto de Meteorologia [1]
Iturria (2): Weatherbase [2]

Ondasun nabarmenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Angra do Heroismoko erdigune historikoa 1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Angra do Heroismo Brasil mendiaren oinean.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, vi
Erreferentzia 206
Kokalekua   Portugal
Eskualdea 2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1983 (VII. bilkura )
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Angra do Heroismoko katedrala: XVII mendeko eliza.
  • Moinhos gaztelua: XVI mendeko gaztelua.
  • Gotorlekuak: Ma Ferramenta, Negrito, Santo Antonio do Monte Brasil, Sao Joao, Sao Joao Baptista, Sao Sebastiao, Sao Mateus da Calheta... Guztira 23 gotorleku ditu.
  • Bettencourt jauregia (gaur egun liburutegia).
  • Brasil mendia.

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Herri eta hiri senidetuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]