한국   대만   중국   일본 
Angel Martinez Baigorri - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Angel Martinez Baigorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angel Martinez Baigorri

Bizitza
Jaiotza Lodosa 1899ko urriaren 2a
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza Managua 1971ko abuztuaren 5a  (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Angel Martinez Baigorri ( Lodosa , 1899ko urriaren 2a - Managua , Nikaragua , 1971ko abuztuaren 5a ), apaiza nafarra, idazlea eta poeta ezaguna izan zen. Nikaraguako abangoardismoaren bultzatzailea izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lodosan eta Tuteran Merkataritza ikasi zuen. 1917an , 18 urte zituelarik, jesuita ordenatu zen. 1922 arte Loiola egon zen. 1925tik Burgosko Onan Filosofia ikasi zuen. Handik, Burgos , Las Palmas eta Urdunao ikastetxetan aritu zen. 1930ean , Teologia ikasteko Onara itzuli zen. 1932an , Jesuiten Lagundiaren supresioarekin Espainian, Belgikako Marneffera joatera behartua izan zen; 1933an apaiza ordenatu zen. Urte berean, abenduan, gaixorik, Espainiara itzuli zen. 1935 eta 1936an Bragan (Portugal) bizi zen. 1936an Nikaraguara joan zen, Granadako Zentroamerika ikastetxera irakasle bezala, 1947 . urte arte. Han Jose Coronel Urtecho , Pablo Antonio Cuadra , Ernesto Cardenal , Luis Alberto Cabrales , Joaquin Pasos , Carlos Martinez Rivas , Fernando Silva eta beste poeta nikaraguarrak ezagutu zituen. 1948tik San Salvadorren bizi izan zen. 1950an Espainiara eta Europara itzuli zen. 1953an Mexiko Hirira joan zen eta hango Universidad Iberoamericanan Literatura irakatsi zuen, 1961 arte. Bere osasuna ez zen ona (beste araozen artean, urdailan 17 ebakuntza egin zioten) eta, ondorioz, bidaia asko egin behar izan zuen. 1961an Managuako Universidad Centroamericana sortu zuten eta hara itzuli zen. Hiri horretan hil zen, 1971ean. [1]

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi zuen, gehienak erlijio gaiekin lotuta. Idazlearen lan asko oraindik argitaratu gabe daude, bestetik. Gurean egin diren beren poesiaren bildumeei esker ezagutu zaio batez ere. Azken urtetan bere lan guztiak bildu dira. [2]

  • Angel en el pais del aguila . Madril: Ediciones Cultura Hispanica, 1954.
  • Sonetos irreparables . Mexiko Hiria: Alejandro Finisterre argitaratzailea, 1964.
  • Angel poseido. Obra poetica . Juan Bautista Bertranek prestatutako bilduma. Bartzelona: Rio Nuevo-Ediciones 29 argitaletxea, 1978.
  • Poesias completas (1917-1971) . Emilio del Rioren edizioa. Hiru liburuki. Valladolid: DIFER, 1981.
  • Poesias completas . Angel Raimundo Fernandez eta Pilar Aizpun-en sarrerekin. Bi liburuki. Irunea: Nafarroako Gobernua, 1999 eta 2000. urtekoak hurrenez-hurren. Hauek dira jasotako izenburuak: Lhenenego liburukia: Nicaragua canta en mi , Clara y fiel luz , Defensa de la Rosa , Rio hasta el Fin , Cumbre de la Memoria eta Angel en el Pais del Aguila . Bigarren liburukia: Todo a vista de Virgen , Desde el tiempo del hombre . Nueva presencia . Dios en Blancura , Con el Hijo del Hombre , Descubre tu presencia eta En una sola llama .

Martinez Baigorri saria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lodosako Kulturetxeak 1984tik urtero idazlearen izena daraman poesia-leihaketa antolatzen da. [3]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]