Andrew Jackson
(Waxhaw,
Hego Carolina
,
1767ko
martxoaren 15a
? Hermitage,
Tennessee
,
1845ko
ekainaren 8a
)
AEBetako
politikaria eta 7. presidentea (1829-1837) izan zen. Estatu Batuetako presidente ospetsuenetako bat da, eta 20ko dolarretan agertzen da irudikatuta.
Gurasoak jatorriz Irlandako egungo Ulsterreko kostaldekoak zituen, eta
Irlandako eskozieraren
azentua gorde zuen horregatik. Jatorri umilekoa zen, independentzia agiriak sinatu zituzten hainbat aristokrata ez bezala. Ipar eta
Hego Carolina
arteko nonbait jaio zen, aita hil eta aste batzuetara. Amak hazi zuen, baina Jacksonek 14 urte zituela, bera ere hil egin zitzaion gerrako presoak zaintzeko boluntarioa zela. Kotoi zelaietako ikastetxe txiki batean eskolatu zen tarteka, eta zaldi zelak egiteko tailer txiki batean lanean hasi.
Gazte zela,
Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran
mezulari lanetan aritu zen erreboltarien alde. Zuzenbidea ikasten hasi zen Salisburyn (Ipar Carolina) eta, luze gabe, mendebaldeko muga nahasian hasi zen lanean. 1794ean John Overtonekin elkartu zen enpresa bat sortuz, "lurrak erosteko, muga militarren barruan zein kanpoan", argi eta garbi hitzarmen bidez
txerokiei
eta txickasawei gordetako lurrak erosiz eta salduz.
Hegoaldeko Carolinako Epaitegi Goreneko epaile izan zen (1798-1804). 1811n, Europako finantzetako handikien babesa zuen
Estatu Batuetako Lehenengo Bankua
ren (pribatuaren) baimenaldia bertan behera geratu zen eta, berehala, Ingalaterrak gerra deklaratu zien Estatu Batuei (1812). Gerra aurreratua zela, Andrew Jackson jeneral izendatu zuten 1814an.
Urte horretako abenduaren 24an, Estatu Batuetako gobernuaren ordezkariek Europan bakea sinatu zuten Ingalaterrarekin. Hala ere, artean komunikazioak motelak zirela eta, albiste horrek asteak eman zituen Estatu Batuetara heltzerako. 1815eko urtarrilean, Jackson
New Orleansera
oldartu eta hiriaren kanpoaldean ingelesei gailendu zitzaien
New Orleanseko guduan
, horretarako Laffite anaien eta bere piraten laguntza edukiz. Jackson Estatu Batuetako heroi nazionala bihurtu zen garaipen militar horri esker.
1817an
Florida
hartu zien
espainiarrei
,
James Monroeren
agintaldian eta
mvskoke
(
creek
),
ikaniuksalgi
(
seminola
) eta
txeroki
herri
amerindiarrak
mendebalderantz lekualdatu nahian aritu zen, zuriei
Misisipi
ibairaino joateko erraztasunak emanez.
Jackson presidentearen 1829ko izendapen ospakizuna
Jackson ("a jackass") eta
Van Burenen
litografia satirikoa (1837),
1837ko izu
bete-betean.
Astoa
izengoitiaren erabilera hau Alderdi Demokrataren ikur bihurtu zen hamarkada batzuk geroago
Jackson izan zen
AEBetako
lehen presidentea (gizonezkoen)
sufragio unibertsalez
aukeratua izaten eta independentzia gerran zein konstituzioaren erredakzioan esku hartu gabekoa. 1823tik 1825era Tennesseeko senatari izan ondoren, 1828an Estatu Batuetako presidentetzarako hautagai izateko aupatu zuten,
Thomas Jefferson
eta
James Madison
lehengo presidenteen Bankuaren kontrako errelebua hartuz. Jende gutxik ikusi zion aukerarik, baina askoren harridurarako, 1828ko abenduaren 3rako Estatu Batuetako presidente hautatu zuten, Alderdi Demokrataren aldetik.
Hala ere, presidente izendatua izatearen bezperan (1828ko abenduaren 22an), guztiz maite zuen Rachel Donelson Jackson emaztea hil zen bat-batean, ustez bihotzekoak jota; Jacksonek eta bere alderdikideek, ordea, hilketatzat jo zuten. Jacksonentzat kolpe latza izan zen: ez zen berriz inoiz ezkondu. Anekdota moduan, jendetza aztoratuaren ondorioz, inaugurazio ospakizunetan
Etxe Zuriaren
altzariak txikituta geratu ziren (1829).
Bere lehendabiziko agintaldi honetan, gobernu federaleko 9.000 enplegatutatik 2.000 kaleratu zituen, Bankuaren diruak ustelduta funtzionatzen zutelakoan. Jacksoni karguak irabazleen artean banatzeko sistema berri bat (
spoil system
, "gerra harrapakinen sistema") martxan jartzea leporatu zioten bere aurkariek: bere jarraitzaileek estatu federaleko funtzionario postu gehienak eskuratzea eta, era horretan, Estatu Batuetako politika jauntxo batzuen eskuetan jartzea.
Jacksonek eraso eta kanpaina gogorrei egin behar izan zien aurre, eta bere posizioa autoritarismoz eta pragmatismoz sendotu zuen. 1830ean, bere erabaki eztabaidagarri eta gaitzetsienetako bat eman zuen: hegoaldeko Indiarrak Kanporatzeko Legea (
Indian Removal Act
). Horri Malkoen Bidea delakoak jarraitu zion: lehendabizi, Mississippi estatuko txocktawak izan ziren kanporatuak (1830), baina 1832tik aurrera bankuaren gerra bere gorenean zela,
txickasaw
,
seminola
,
muscogee
eta
txerokiei
heldu zitzaien txanda.
1832an, ordu arte ez bezalako hauteskunde kanpaina izan zen. Lehendabiziko aldiz, kanpaina kalean egin zen, nork iritziak bere aldera erakarri nahian (ordu arte hautagaiak etxean geratzen ziren hauteskunde egun arte). Kanpaina guztiz polarizatua izan zen, Bankuaren gaiak zatikatuta. Jacksonek hautatutako goiburua, berriz, argia: "Jackson eta ez Bankurik!". Henry Clay aurkari Nazional Errepublikanoak, bere aldetik, 3.000.000 dolar jaso zituen bankuengandik kanpaina finantzatzeko. Hala ere, Jacksonek gehiengo osoa lortu zuen 1832ko azaro hartan. Artean, ordea, agintaldi latza zuen aurrean.
Zenbaiten ustez, urrundu egin zen Estatu Batuetako hasierako demokraten idealismotik. Hala ere, esku handia erakutsi zuen Sortaldeko estatuetako industrialari handien eta Hego Carolinako agintarien artean aduana libreak zirela kausa piztu zen krisi larriaren aurrean.
[argitu]
1837an Texasen independentzia aitortu zuen (Mexikotik). 1837ko martxoaren 4 arte izan zen presidente.
Estatu Batuetako Bigarren Bankuaren eraikina
Andrew Jacksoni egindako
dagerrotipoa
hil baino zenbait hilabete lehenago
Bankuaren gaia erabakigarria zen Estatu Batuen politikan eta ekonomian, eta elkarren kontrako indar kementsuen jokaleku. 1816tik, dirua igortzeko ahalmen osoa Estatu Batuen banku zentral baten eskuetan geratu zen: Estatu Batuetako Bigarren Bankua. Laster Bankuaren kontrako jarrera bihurtu zen Jacksonen ikur, instituzio usteltzat baitzeukan, eta konstituzioaren kontrakotzat. 1828an, Jackson Estatu Batuetako presidente hautatu zuten, baina berehala areagotu ziren Bankuarekiko tentsioak, eta bereziki Bankuaren presidente Nicholas Biddlerekin, Rothschild nazioarteko finantza gizonen familiaren agentea.
1832ko uztailean, parlamentuak eta Jacksonek elkarren kontrako jarrerak agerian utzi zituzten: parlamentua Bankuari baimena luzatzearen alde, Jackson kontra. Berez, 1836 zen Estatu Batuetako Bankuaren baimenaldia amaitu edo berritzeko urtea, baina Bankuak erabakia aurreratzeko presioa egin zuen. Jacksonek betoa jarri zion parlamentuaren erabakiari. Honela azaldu zuen horretarako bere arrazoia:
≪
|
Ez lukete gure herritarrek soilik jasoko gure Gobernuaren ondarea. Banku honen akzioen zortzi milioitik gora atzerritarren eskuetan daude... Gure askatasun eta independentziarako ez al da arriskutsua gure herrialdearekin bere izaeran hain lotura eskasa duen banku bat?
|
≫
|
≪
|
[Bankuak] Gure diru mota kontrolatzea, gure sosa publikoak jasotzea, eta gure milaka herritar menpekotasunean edukitzea... izugarriagoa eta arriskutsuagoa izango litzateke etsaiaren botere militar bat baino.
|
≫
|
Hala ere, lortu zuen presidentetza. Artean, ordea, gobernuaren funts publikoak Bankuan zeuden, eta Jackson ohartu zen Bankuaren baimenaldia berritzeko ahaleginek azken minutu arte iraungo zutela. Bere hitzetan:
≪
|
Ustelkeriaren herensugea estututa dago, ez hilik
|
≫
|
Bada, 1833ko udazken-neguan, Jacksonek azken kolpea eman zion Bankuari, gobernuaren gordailuak bertatik atereaz eta Bankua
de facto
jokoz kanpo utziz.
Biddle Bankuaren ordezkari eta Jacksonen etsaia ez zen onik atera, ez zien utzi Estatu Batuen agintariei bankuaren auditoretzarik eta ikerketarik egiten, iruzur salaketei aurre egin behar izan zien eta, urte batzuk geroago, beste epaiketa batean auzipetua izaten ari zela hil zen. Bankua handik gutxira desegin zen.
Jacksoni ere ez zitzaion dohainik atera. 1828ko abenduan, presidentetzara heldu zenetik, irainak jasan zituen (berak eta emazteak, "bigamoak" zirela leporatuta). Eraso fisikoak ere ez zitzaizkion falta izan, eta horietako bi gutxienez hiltzeko asmoz, 1835ko urtarrilean larriena: bere kontrako eraso bat jasan zuen, bi tiro egin baitzion Richard Lawrence delako etxeen pintore langabe ingeles batek. Hala ere, pistolak ez zuen funtzionatu, eta salbu atera zen. Bankuaren erasotzat eta konspiraziotzat hartu zuten Jacksonek eta bere aldekoek. Bere agintaldia amaituta (1837), Jacksonek erretiroa hartu zuen. Jacksonen azken urteetan, bere bizitzako balentria handiena zein izan zen galdetuta, honela erantzun zuen zalantzarik gabe:
I killed the Bank
('Bankua hiltzea').
Inoiz "ikusi dudan indiar on bakarra hildako indiarra da" esaldia berari egotzi zaion arren, Philip Henry Sheridan jeneralak egin zuen adierazpen hori (1869). Hala ere, horrelako ikuspegia garai hartan ez zen ezohikoa, nola Mendebaldeko Europan hala Estatu Batuetako europar jatorriko biztanleetan, eta Andrew Jackson ez zen salbuespena: etnozentrista zen (zibilizatuak vs ez-zibilizatuak), berbera erlijioz
presbiterianoa
izaki.
Jacksonek Nashville aldamenean Hermitage lursaila zeukan 1804tik (egun museoa), baita soroak ere, Hegoaldean zenbait pertsonak zuten bezala. Bertan esklabu beltzak baliatzen zituen soroak lantzeko, batez ere kotoia. Beraz, esklabutzaren aldekoa zen. Hasieran, 4 esklabu zebiltzan bere zerbitzutan eta, bere oparoenean, 300 esklabutik gora edukitzera heldu zen.
Jacksonen jarrera paternalista zen eta, alde horretatik, bere esklabuekiko "humanista" jokatu zuela defendatzen da orduko estandarretarako, alegia, familia zabalak bizitzeko etxolak ohi baino handiagoak ziren, esklabuei ehizarako armak eta tresnak banatzen zizkien, merkatuetara salerosketara joateko baimena zeukaten, emakumeek umeak eduki zitzaketen etab.