한국   대만   중국   일본 
Andrea Momoitio - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Andrea Momoitio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea Momoitio

(2016)
Bizitza
Jaiotza Ortuella , 1989 (34/35 urte)
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Lan nabarmenak

Twitter: andreamomoitio Edit the value on Wikidata

Andrea Momoitio San Martin ( Ortuella , 1989 ) kazetaria , lesbiana eta feminista da. Pikara Magazine aldizkari digital feministaren batzarrean parte hartu du. Lunatica -ren egilea.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Andrea Momoitio Ortuellan jaio zen 1989an.

Kazetaritza ikasi zuen  Euskal Herriko Unibertsitatean ( UPV/EHU). Unibertsitate berean Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen. Haren Master Amaierako Lanean (MAL) aztertu zuen nola errekonoziten dituzten lesbiana gazteek Estatu espainol ean ekoizturiko fikziozko serieetako lesbianismoaren erreferenteak.  [1]  

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pikara Magazinen lanean hasi zen aldizkaria jaio zen unetik, 2010 ko azaroan, bera kazetaritza ikasle zela. Gazte feministei buruzko erreportaje batekin hasi zen. [2] Koordinatzaileetariko bat zen eta bertan argitaratu ditu gai ezberdinei buruzko hamaika erreportaje: emakumeak xakean, haurduntza subrogatua , feminismoaren memoria historikoa, eta abar. Pikararentzat elkarrizketatu ditu, besteak beste,  Leticia Dolera  zimena-zuzendaria, Viruta Ftm eta Alicia Ramos kantautoreak,  Silvia Federici filosofo eta idazlea, Laura Bugalho eta SC Natzab (lehenago Zurine Baztan) ekintzaileak. [3]

2013 tik aurrera konferentziak, tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu Estatuan zehar batez ere generoa, feminismoa, komunikazioa , kazetaritza feminista eta sare sozialak bezalako gaiak landuz. [4] [5]   [6] [7] Artikulu honen sarreran apaturiko hedabide etaz aparte, Pueblos , Viento Sur, La Espiral eta Cascara Amarga bezalakoetan argitaratu ditu artikuluak eta erreportajeak. [8] [9] [10]

Hamabost egunean behingo iritzi-zutabe bat du Publikoan, [11] memoria historikoarekin eta emakumeekin lotua. [12] Eta Ctxt , [13] El Salto, Periodico Diagonal, Publico , Eldiario.es , Madeja edo Altair Magazine bezalako hedabideetako lankidea da. [14] [15] [16] [17]

2017ko martxoaren 27an "No te metas en politica" show-ra gonbidatua izan zen  [18]

"De eso no se habla" telesailean parte hartu du Lunaticas podcast-arekin, Lunatica liburuan oinarrituta. [19]

Nazioarteko estaldurak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2013an Pikara Magazinerentzat ere  Mendebaldeko Sahara n burutu zen Saharar Emakumeekiko elkartasunerako Nazioarteko  III Konferentzia ren berri eman zuen: Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako emakumeen erresistentzia. [20] 2016 an +Pikara (Eldiario.es) eta Periodico Diagonal-en Greziako Karabanaren berri eman zuen hainbat gairi buruz idatziz: mugak irekitzen, Europar Batasuna ren migrazio-politikak salatzeko mobilizazioa eta Europara iristen diren errefuxiatuen egoera. [21]

Argitalpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Momoitio San Martin, Andrea. (2015-08-07). De la invisibilidad a la irreverencia: Lesbianismo en television.   doi : http://hdl.handle.net/10810/15506 . (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  2. (Gaztelaniaz) ≪¿Jovenes y feministas?≫ www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  3. (Gaztelaniaz) ≪andrea momoitio | Resultados de la busqueda | pikara magazine≫ www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  4. Momoitio, Andrea. (2018). ≪Behar bezalako lesbianak?≫ Plone site (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  5. (Gaztelaniaz) feministaldia. (2017-11-10). ≪Parte-hartzaileak // Participantes≫ Feministaldia 2018 (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  6. ≪Zinemakumeak gara! | Maitasunaren adinak≫ zinemakumeak.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  7. (Gaztelaniaz) ≪Las victorias y los proximos retos del feminismo≫ www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  8. (Gaztelaniaz) Andrea Momoitio | Revista Pueblos. (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  9. ≪Lesbofobia: ¿por que y como hay que nombrarla?≫ Viento Sur (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  10. [ https://www.upv.es/contenidos/CGANDIA/noticiaf_1017180c.html ≪Charla de Andrea Momoitio, en la coordinaci?n de ‘Pikara Magazine’: Campus de Gandia: UPV≫] www.upv.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  11. (Gaztelaniaz) ≪Andrea Momoitio≫ Otras miradas (Noiz kontsultatua: 2024-01-24) .
  12. ≪Publico - Autor: Andrea Momoitio≫ www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-24) .
  13. (Gaztelaniaz) Magazine), Andrea Momoitio (Pikara. ≪Parirnos con cada amor≫ ctxt.es | Contexto y Accion (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  14. ≪Edicion General - El Salto≫ www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  15. , https://blogs.publico.es/otrasmiradas/category/andrea-momoitio/   .
  16. (Gaztelaniaz) ≪Andrea Momoitio≫ eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  17. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. ≪Buscador≫ Altair Magazine (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  18. Diario Publico. NTMEP #25 - Entrevista a Andrea Momoitio. (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  19. (Gaztelaniaz) ≪De eso no se habla≫ Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-24) .
  20. (Gaztelaniaz) ≪Ellas ocupan la jaima≫ www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  21. Momoitio, Andrea. ≪Periodico Diagonal≫ www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  22. Momoitio, Andrea; Fernandez, June. (2016). ≪Lesfobia: ¿por que y como hay que nombrarla?≫ Viento sur: Por una izquierda alternativa (146): 81?85. ISSN 1133-5637 . (Noiz kontsultatua: 2018-12-12) .
  23. Txantiloi:Cita libro
  24. Aristondo, Amaia Igartua. ≪≪Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko≫≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-02) .

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]