Andolin Eguzkitza Bilbao
(
Santurtzi
,
Bizkaia
,
1953ko
abenduaren 6a
-
Bilbo
,
2004ko
martxoaren 24a
) idazle eta
Euskal Filologiaren
fakultatean irakaslea eta
Euskaltzaindiko
kidea izan zen,
Ezkerraldeko
lehenengoa.
Euskaltzain oso izendatu zutenean, honako hau esan zuen: “Eta eskerrak emateko ordu honetan zelan ahantz
Juan Anjel Etxebarria
, gerrosteko lehenengo santurtziar euskaldun eta euskaltzalea, idazlea eta irakaslea, euskararen suak eraginda sufrimenduz hornituriko bizitza eskaini ziona Euskal Herriari. Izan bedi gomuta hau harenganako justizia egiten hasteko lehen pausoa!”
Bestela,
Euskal Idazleen Elkartearen
presidente izendatu zuten
1997an
, eta kargu hartan egon zen
2001
arte.
Langile porrokatua,
euskalkiak
eta beste hizkuntza batzuk ere ikasi zituen, tartean
katalana
.
Halaber,
Aralar
alderdi politikoko kide eta bultzatzailea izan zen.
Bat-bateko heriotzak gazte harrapatu zuen
2004an
, 50 urte besterik ez zuela, bizileku zeukan
Bilbon
,
Basurtuko ospitalean
bihotzekoak
jota.
Aita Antolin
erandiotarra
eta ama Celsa
portugaletetarra
biak Santurtziko ikastola sortu zuen taldekideen artean egon ziren.
[1]
Bilboko Eskolapioetan ikasi ondoren
Deustuko Unibertsitatean
Filologia Erromanikoan lizentziatu zen
1975ean
, eta, ondoren,
Salamancara
joan zen ikasketak jarraitzera,
Koldo Mitxelenagandik
ikasteko. Ondoren, bi urte eman zituen
Koloniako Unibertsitateko
Hizkuntzalaritza Institutuan. 1980an Hizkuntzalaritza Orokorreko Irakaslea izatea lortu zuen
Iowako Unibertsitatean
. Bere hurrengo helburua doktoretza lortzea izan zen, 1986an
Kaliforniako Unibertsitatean
(UCLA) lortu zuena,
Los Angelesen
. Bere tesiaren izenburua
Topics on the Syntax of Basque and Romance
izan zen (
Euskara eta
Erromantzearen
sintaxiaren inguruko zenbait aztergai
).
[2]
[3]
12 urte kanpoan eman ondoren, Deustuko Unibertsitatean hasi zen irakasle lanetan lehenik, eta
Euskal Herriko Unibertsitatean
ondoren.
2003ko
irailean
Hizkuntzalaritza Orokorra eta Tipologia
katedra lortu zuen EHUn.
Euskal Idazleen Elkarteko
zuzendaritzako kide izan zen 1995tik 1997ra bitartean eta ondoren elkartearen buru 2002ra arte.
Tere Irastorzari
pasa zion kargua.
Eusko Jaurlaritzaren
Euskararen Aholku Batzordeko
kide izan zen
1997tik
2002ra arte.
[3]
[1]
1991tik euskaltzain urgazlea zela 2001ean euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta sarrera-hitzaldia Santurtzin bertan aurkeztu zuen Euskaltzaindiaren batzar berezian 2002ko otsailaren 23an. Euskaltzainak Bilbotik itsasontziz joan ziren eta han izan zituzten zain hiriko alkate Javier Cruz eta Eguskitza bera. Ondoren, Santurtziko udaletxean,
Xalotasunaren laudorioa
izenburuko hitzaldia eman zuen Eguskitzak.
[4]
Xabier Kintanak
Bilbotik Santurtzira
hitzaldiarekin erantzun zion.
[5]
Jean Haritxelhar
euskaltzainburuak ere hitz egin zuen eta domina eta izendapen-agiria eman zion idazleari.
[6]
[7]
1986tik Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko kide izandakoa zen eta 1995etik aurrera
Exonomastika
eta
Azkue Biblioteka
batzordeetakoa ere bai. Gero Exonomastika (2002-2003) eta
Dialektologia
(2003-2004) batzordeetako buru izendatuko zuten.
[1]
UEUko kide historikoa zen eta parte hartu zuen sorreratik. 1974-75 urteetan zuzendaritzako kidea izan zen
Manex Goienetxe
eta
Joseba Agirreazkuenagarekin
.
Esaterako, 1976an bertan bi hitzaldi eman zituen:
[8]
- Euskal Fonologia eta transkribaketa fonetikoa
- Teatrogintzako teknikaz. Teatrogilearen zeregina.
Joseba Irazuren
lana
Eta 1979an beste bi hauek:
[9]
- "Orhiko mendirantz urratsez urrats"
1986
,
Pamiela
- "Mila urte igaro eta, ura bere bidean"
1993
,
Susa
- "Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki"
.
2004
, Susa
- "Quan plou en les entranyes / Erraietan barrena euria egiten digunean"
2001
, Brosquil.
- Euskal gramatika lehen urratsak. VI, (Mendeko perpausak-2, baldintzazkoak, denborazkoak, helburuzkoak, kausazkoak, kontseziozkoak eta moduzkoak, 2005
[10]
- Hizkuntzalaritza orokorra: arazoak eta ikuspegiak. Maitena Etxebarria Arostegi-rekin. UPV/EHU 2004.
[11]
- Euskalkien lekua literaturan
Mendebalde Kultur Alkartea 1999
ISBN
84-605-9000-3
[12]
- Euskal gramatika : Lehen Urratsak. Euskaltzaindia 1991
Institucion Principe de Viana
ISBN
84-235-0687-8
[13]
- Euskal sintaxiaz
Instituto Labayru Ikastegia 1991
ISBN
84-86833-41-8
[14]
- Geografidatutegia. Geografi-izen arrotzen ortografia eta ortoepia finkatzeko ...
UPV/EHU 1991.
ISBN
978-84-7585-352-9
.
[15]
- Euskal gramatika : lehen urratsak-III. (Lokailuak).
Euskaltzaindia, Gramatika Batzordea 1990
[16]
[17]
- Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, besteak beste hauetan:
Egan
,
Pott Bandaren Praka
,
Xaguxarra
,
Elhuyar
,
Saioak
,
Anaitasuna
,
[18]
Zeruko Argia
,
Euskaldunon Egunkaria
,
Berria
,
Jakin
, Hegats,
Maiatz
,
Pamiela
,
Zintzhilik
,
Susa
,
Mazantini
, Zehatz, Zutabe,
ASJU
,
Bidebarrieta
, Ele,
Euskera
,
Fontes Linguae Vasconum
,
Hizpide
,
Karmel
,
Gogo
eta
RIEV
.
Inguma datu-basean Eguskitzaren 106 dokumentu jaso dira, horien artean 35 artikulu, 13 liburu, eta 32 hitzaldi.
[19]
- Santurtziko udalak 2006an Andolin Eguzkitza izena jarri zion parke bati, Eguskitza irudikatzen duen brontzezko busto batekin dago bertan.
[3]
- 2005. urteko
14. Korrikan
(
Orreaga
-
Bilbo
)
Andolin Eguzkitza
izan zen pertsona omendua eta berea izan zen lekukoaren mezua.
Gazte hil zela, laster zenbait liburu argitaratu ziren bere omenez. Horien artean hauek daude:
- ↑
a
b
c
≪Bilbaopedia - Eguzkitza Bilbao≫
www.bilbaopedia.info
(Noiz kontsultatua: 2020-02-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
Eguzkitza, Andolin. (1987).
≪Topics on the syntax of Basque and Romance. Bilaketaren emaitzak Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea-tzat≫
ehu.on.worldcat.org
(Noiz kontsultatua: 2020-02-02)
.
- ↑
a
b
c
(Gaztelaniaz)
Fernandez Garcia de Iturrospe, Jon. (2006).
≪SANTURTZIARRAS EN EL NOMENCLATOR DE SANTURTZI≫
Santurtzi historian zehar
(Noiz kontsultatua: 2020-02-02)
.
- ↑
Eguskitza, Andolin. (PDF)
Xalotasunaren laudorioa : sarrera-hiltzaldia, 2002-II-23.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Xabier, Kintana. (2002-02-23).
Bilbotik Santurtzira. Andolin Eguzkitza, euskaltzain osoa euskaltzaindian sartzea : Santurtzi 2002-II-23. Euskera. -- 47. libk. (2002, 1) ; 35-45 or --.
Euskaltzaindia, 35-45 or.
ISSN
0210-1564
.
.
- ↑
Egunkaria. (2002-02-22).
≪Bihar egingo du Eguskitza euskaltzainak Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia.≫
Bizkaie. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.
(Berria.eus)
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Simal, Xouse. (2002-02-24).
≪Bilbotik Santurtzira≫
Bizkaie. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.
(Berria.eus)
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
≪Andolin Eguzkitza Bilbao (1953-2004) :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea≫
www.inguma.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
≪Andolin Eguzkitza Bilbao (1953-2004) :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea≫
www.inguma.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Altuna Bengoetxea (1927-2006), Patxi; Arana, Inaki Amundarain; Villar, Miren Azkarate; Txertudi, Luis Baraiazarra; Bilbao (1953-2004), Andolin Eguzkitza; Garmendia, Juan Garzia; Mendizabal, Patxi Goenaga; Oses, Nora Iriarte
et al
.. (2005).
Euskal gramatika lehen urratsak. VI, (Mendeko perpausak-2, baldintzazkoak, denborazkoak, helburuzkoak, kausazkoak, kontseziozkoak eta moduzkoak).
EUSKALTZAINDIA arg
ISBN
978-84-95438-20-1
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Eguzkitza Bilbao (1953-2004), Andolin; Arostegi, Maitena Etxebarria. (2004).
Hizkuntzalaritza orokorra: arazoak eta ikuspegiak.
UPV/EHU arg
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Euskalkien lekua literaturan.
Mendebalde Kultur Alkartea 1999
ISBN
84-605-9000-3
.
PMC
432858909
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Real Academia de la lengua vasca.. (1985).
Euskal gramatika : Lehen Urratsak.
Institucion Principe de Viana
ISBN
84-235-0687-8
.
PMC
625671776
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Euskal sintaxiaz.
Instituto Labayru Ikastegia 1991
ISBN
84-86833-41-8
.
PMC
434594645
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Eguzkitza Bilbao (1953-2004), Andolin; Arko, Gorka Jakobe Palazio. (1991).
Geografidatutegia. Geografi-izen arrotzen ortografia eta ortoepia finkatzeko ....
UPV/EHU arg
ISBN
978-84-7585-352-9
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Euskal gramatika : lehen urratsak-III. (Lokailuak)..
Euskaltzaindia, Gramatika Batzordea 1990
ISBN
84-85479-60-2
.
PMC
434310471
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Akesolo Olibares (1911-1991), Lino; Bengoetxea (1927-2006), Patxi Altuna; Villar, Miren Azkarate; Bilbao (1953-2004), Andolin Eguzkitza; Mendizabal, Patxi Goenaga; Haritschelhar (1923-2013), Jean; King (1954-2019), Alan Roy; Garmendia (1926-2004), Jose Mari Larrarte
et al
.. (1990).
Euskal gramatika: lehen urratsak III.
EUSKALTZAINDIA arg
ISBN
978-84-85479-60-3
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Eguzkitza, Andolin.
≪Anaitasuna aldizkarian idatzitako 35 artikuluak. Bilaketa orokorra≫
Anaitasuna
(Noiz kontsultatua: 2020-02-02)
.
- ↑
≪Andolin Eguzkitza Bilbao (1953-2004) :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea≫
www.inguma.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Sarriugarte Irigoien, Inaki. (2015).
≪Andolin Eguzkitza Bilbao: esperantzatik zoriontasunera, olerkiz olerki≫
KARMEL
(289): 3?23.
ISSN
1132-2357
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Fernandez Fernandez, Beatriz. (2006).
(H) Andolin gogoan.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Kintana, Xabier, 1946-. (2004).
Andolin Eguzkitza (1953-2004).
(1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
ISBN
84-457-2191-7
.
PMC
796367637
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Kintana Urtiaga, Xabier. (2004).
≪Andolin Eguzkitzaz (1953-2004)≫
EUSKERA
(49): 579?585.
ISSN
0210-1564
.
(Noiz kontsultatua: 2020-02-01)
.
- ↑
Katea ez da eten : Andolini : euskaraz eta plazerez..
Santurtziko Udala D.L. 2008
ISBN
978-84-922910-1-4
.
PMC
863179658
.
(Noiz kontsultatua: 2020-03-07)
.