Ameriketako Estatu Batuetako errugbi selekzioa Ameriketako Estatu Batuen ordezkaria da errugbi partida ofizialetan, USA Rugby-ren kontrolpean. Urrezko domina irabazi zuen 1920ko eta 1924ko Olinpiar Jokoetan .
XIX. mendearen amaieran, Ameriketako Estatu Batuetan bizi ziren Britainiar uharteetako etorkinak errugbian aritzen ziren. 1920ko hamarkadan eratu zen bertako selekzio nazionala. Olinpiar Jokoetan bi garaipen lortu zituen: 1920an eta 1924an . Ameriketako Estatu Batuetako Errugbi Federazioa 1975ean sortu zen. 2013tik aurerra, Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopan jokatzen du.
2013tik aurrera hartu du parte Americas Rugby Championship txapelketan. 2013 eta 2014an B taldea aritu zen ( USA Selects ) eta 2016tik aurrera talde nagusia.