American Graffiti
1973ko
George Lucas
estatubatuar
zinema zuzendariaren
komedia
-
drama
filma bat da.
Richard Dreyfuss
,
Ron Howard
,
Paul Le Mat
,
Charles Martin Smith
,
Candy Clark
,
Mackenzie Phillips
,
Cindy Williams
,
Harrison Ford
eta
Wolfman Jack
aktoreek antzeztu zuten.
Garai hartan zuzendari gazte ezezaguna zen eta gaur egun aski ezaguna den
George Lucas
zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilearen bigarren filma luzea da (lehena
1971ko
THX 1138
filma izan zen), aktoreen artean handik lau urte eskaera zuzenduko zuen
Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria
filma antzezteko hautatuko zuen
Harrison Ford
aktorea ere badagoelarik.
Filma
Bigarren Mundu Gerra
amaitu ostean jazotako
baby boom
belaunaldian jaio eta
1960ko hamarkadaren
hasierako nerabeak ziren gazteen eta beren bizimoduaren erretratua da, garai hartan girotutako askorentzako oinarri bilakatu zelarik, tartean
Grease
eta
Nataly
filmak. Ekonomikoki
zinemaren historiako
filma oparoenetakoa izan da, ekoizpenak 777.000 dolarretako aurrekontua izanik, 200 milioi dolarretako diru irabaziak sortu baitzituen.
1979an
More American Graffiti
izeneko jarraipena izan zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1962ko
uda,
AEBak
,
Rock
musika puri-purian dagoen garaia.
Kaliforniako
udalerri txiki batean Curt Henderson (
Richard Dreyfuss
), Terry Fields (
Charles Martin Smith
), Steve Bolander (
Ron Howard
) eta John Milner (
Paul Le Mat
) institutuko ikasleak lagun koadrila osatzen dute, unibertsitatea hasi aurretik, udako oporretako azken gaua garai hartako heuren autoetan (
Cadillac
,
General Motors
,
Chevrolet
,
Buick
,
Pontiac
, etab.) herriko kale nagusian zehar adiskideekin lasterketak burutuz eta nesketan eginez igaroko dute, tartean autoetako irratietan 1950eko hamarkadako
Rock'n Roll
mitikoa entzunez:
The Platters
,
Chuck Berry
,
Fatus Domino
,
Buddy Holly
,
Bill Haley
,
The Beach Boys
, etab.
Filmak
Oscar Sarietarako
bost izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Bestalde, bi
Urrezko Globo Sari
irabazi zituen, filma onena eta aktore hasiberri onenaren saria (
Paul Le Mat
).
|
---|
Zuzendaria
| |
---|
Gidoigilea
| |
---|
Telebista
| |
---|
Ikus gainera
| |
---|
|
---|
Zuzendaria
| |
---|
Gidoigilea
| |
---|
Ekoizlea
| |
---|
Ikus gainera
| |
---|