Ambrosio Meabe Kastillobeitia
(
Durango
, Bizkaia,
1710eko
abenduaren 7a
-
Mexiko Hiria
,
1781eko
urriaren 1a
) euskal herritarra
Mexikoko
Ilustrazioaren
mugimenduaren sortzailetariko bat izan zen. Neurri handi batean ere
Espainia Berriko Erregeorderriaren
independentziaren aldeko jarreren aurrekaria bezala onartua izan da.
Gurasoak Francisco Meabe eta Ursula de Kastillobeitia izan ziren. Ambrosio Meabe oso gazte beste familia-kideekin batera
Espainia Berrira
(egungo Mexiko) eraman zuten. 26 urte zituelarik
Cofradia de nuestra senora de Aranzazu
sartu zen. Kofradia horretan
Manuel Aldako
ezagutu zuen; Manuel haren tutorea izan zen eta haren bitartez negozioen eta merkataritza munduan sartu zen. Urte bete geroago Aldakok Fagoaga familiaren merkatu-etxearen buruan jarri zuen. Fagoagatarrena XVIII. mendeko familia aberatsa zen, batez ere
meategietan
zituzten negozioei esker; hori dela eta, etxe komertzialetik kanpo,
etxalde
kate bat, zilar-banketxea, Espainia Berriko garrantzitsuena, eta egungo
Zacatecasen
meategiak:
Sombrerete
eta Vetagrande.
Lanpostu horri esker Mexiko Hiriaren udalak eta goian aipatutako Kofrafiak kontuak eramateko hartu zuten Ambrosio eta San Hipolito umezurztegia administratzeko beste lanen artean.
Frantzisko Etxebeste
eta
Manuel Aldakorekin
batera, Kofradiaren lan nagusia izango zenaren erakundea sortu zuen:
Vizcainas ikastetxea
, ofizialki San Inazio Loiolakoaren Ikastetxea (Colegio de San Ignacio de Loyola), 1752an bukatuta.
1755tik aurrera, Meabek milizien kapitainaren kargua hartu zuen. Espainia Berriko erakunde desberdinetan espetxeratuen ordezkaritza zeraman horren arabera.
Bere jaioterria, Durango, ez zuen ahaztu:
Uribarriko Andra Mariaren basilikarentzako
emaitza desberdinak egin zituen. 1758an zilarrezko bi
argi armiarma
eman zituen (haien pisua 200 librakoa zen). 1764an, elizaren koroan jartzeko
Guadalupeko Ama Birjinaren
margolana, gortinak, meza jantziak, altzariak eta eman zituen. Emaitzak eskertzeko Durangoko Udalak herriaren lehen
alkatea
izendatu zuen. 1770eko otsailaren 15ean, bestetik, Mexiko Hiriak ohorezko korrejidore izendatu zuen.
1764an bertako
Sociedad Economica de Amigos del Pais
, garaian Espainia Berriko erakunde ekonomiko indartsuena izan zena. Elkarte horretan, besteak beste, Leandro de Viana, Antonio Bassoco eta Frantzisko Xabier Ganboa ibili ziren.
Mexikon hil zen, 1781an.
Gizartearen aurrerapena eta eraldaketa defenditu zuen eta horretarako gizarte talde guztien hezkuntza bultzatu zuen. Haren bizitzan bi mundu egin zuten talka, tradizioa eta modernitatea, eta Meabe biak lotzen saiatu zen. Progresista, zientziaren aldekoa, argiduna, negozio-gizona,
XVIII. mendeko
Mexikoko intelektual handi bat izan zen.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko
kidea izan zen. Mexiko hiriaren Vizcainas ikastetxe ospetsua bultzatu zuen.
Meabek instituzio eta erakunde askotan lagundu zuen. Hona hemen batzuk:
- Bere lanik aipagarriena
Colegio de las vizcainas
, bertako emakumeen hezkuntza garatzeko eta bultzatzeko sortutako eskola. 1732an sortua. Hasieran neska umezurtz eta alargunentzat bazen ere, gaur egun eskola arrunta da. Hau izan da garai kolonialetik etengabe zabalik egon den instituzioa. Bertako artxiboa ere bultzatu zuen.
- Cofradia de nuestra senora de Aranzazu
(
Arantzazuko
Ama Birjinaren kofradiakoa) izan zen, bertan, Mexikon, 1681ean sortua. Kofradia honetan parte hartzen zuten bertan bizi ziren euskaldunak, eta bere helburua karitatezko lanak egitea zen.
- Belen ikastetxea, Mexiko Hirian.
- San Hipolito ospitalean, Mexikon.
- (Gaztelaniaz)
:["Don Ambrosio de Meave y el paisanaje, lealtad y asistencialismo entre dos instituciones vascas", Jesus Hector Trejo Huertaren artikulua
Euskonews
aldizkarian, 574 zk., 2011-04-8/15.]
- (Gaztelaniaz)
:
Biografia.